"Vino y se quedó", vino artesanal en la Sierra de Gredos
"Enólogo por un día", crea tu propio vino en las bodegas Amador García de Baños de Ebro
"La Insostenible", local de referencia en Gasteiz de vinos naturales
Iradokizunak
Personas vulnerables evitan el despilfarro alimentario
Mana Caritasen proiektu bat da, elikagaien xahuketa saihesteko eta pertsona kalteberen gizarteratzea eta laneratzea lortzeko. Euskadin, Lapiko Cateringek egoera ezin hobean dauden elikagai horiek berreskuratzen ditu, prestatzen eta Somorrostro Zentro Profesionaleko kafetegian zerbitzatzen dituzten pertsona horien lanari esker. Nekane Narbaiza, Lapiko Catering-eko arduraduna, Jokin Urrutxua, chef, Hamza eta Zohuir, zentro honetan lan egiten duten bi gazte marokoar.
Diseinuz Talks
Hiria, balio-sorkuntza, teknologia, etorkizuna eta osasuna izango dira lehen denboraldi honetako ardatzak, eta “Diseinuz Talks” kongresuaren edukiak aurreratu eta zabalduko ditu. Jesús Cao arkitekto eta aholkulari estrategikoak aurkeztutako DISEINUZ · Bilbao Bizkaia Design Summit izeneko kongresuaren podcasta da hau.
Podcast hau DISEINUZ Bilbao Bizkaia Design Summit delakoaren harira antolatzen diren jarduera paraleloen barruan kokatzen da. Kongresua, 2026ko azaroaren 19an eta 20an izango da, EITBren Bilboko egoitzan.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” podcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei buruz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
Arrastoan
Arrastoan audio esperientzia bat da; oinez, edo etxeko sofatik bizi daitekeena. Hirian barrena egiteko ibilbide zehatz bat proposatzen du atal bakoitzak, hasiera eta amaiera jakin batekin. Errealitatea eta fikzioa nahasten diren geruza narratibo honi esker, sekula ikusi eta entzun ez ditugun bezala biziko ditugu lekuok. Hiriekin daukagun harremana berrinterpretatu, eta soinuak daukan indarra agerian uzten du "Arrastoan" podcastak.
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako bideopodcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du, EITB Mediarentzat.
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako podcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du EITB Mediarentzat.
