5. Aketza Lopez: Glamourra eta itzulera
Aketza Lopezek urteetako esperientzia partekatu du, euskal ikus-entzunezkoetatik Hollywoodera igarotakoa da eta bertan ikusitako eta bizitako argi-itzalak kontatu ditu atalean. Amerikatik Europara eta beranduago Euskal Herrira bueltatzearen zergatia adierazi du Eneagrama podcastean.
Gizarte homofoboen eta inklusibitatearen inguruan ere mintzatu da. Jokinek lehen eneatipoaren jokabideen barruan ikusten du Aketza. Zer iritzi izango du aktoreak?
10. Ainara Azpiazu “Axpi”: Natura eta edertasuna
Axpik eta Katixak edertasunaren inguruko solasaldia izan dute Eneagramaren lehen denboraldia amaitzeko atalean. Ilustrazioaren eta literaturaren munduak jorratzen dituzten bitartean, artistaren ibilbide profesional eta pertsonala errepasatu dute, bide batez.
Jokinek 6. eneatipoaren jokaerak identifikatu ditu Axpirengan, ados egongo da artista?
9. Galder Perez: Maskarak eta bakardadea
Galder Perezek bakardadea eta eguneroko bizitzan jazten ditugun maskarei buruzko erreflexioa egin du, antzerki munduaren inguruko esperimentazioak azaldu ditu eta antzerki sortzaile eta irrati esatariaren atzean dagoen pertsona ezagutzera eman digu Eneagraman.
Jokin Ameztoi adituak zaila izan du, baina 2. eneatipoaren barruan kokatu ditu Galderren jokabideak. Erratu al da oraingoan?
8. Miren Agur Meabe: Iragana eta galera
Miren Agur Meabek haur ipuinak idaztearen esperientzia partekatu du Eneagramaren atal honetan, galeraren triptikoa errepasatu, eta iragan eta memoriari begirada bat botatzen dion bitartean. Jokinek, berriz, ez du Miren Agur eneatipo bakar baten barruan ikusten, baina izan ditu idazleari esateko moduko hainbat apunte.
7. Aner Peritz: Eraberritzea eta disidentzia
Aner Peritzek bere bizitzaren ibilbidea errepasatu du Eneagramaren atal honetan. Xabier Euzkitzeren semea izatearen, bertsolaritzaren munduaren eta genero disidentziaren ikuspegitik egin du.
Jokinek 3. eneatipoan sartu du, bat egingo du Anerrek bere buruaz duen irudiarekin?
6. Lide Hernando: Arrakasta eta berrasmatzea
Lide Hernandok bere erreferente musikalak eta gospelaren munduan murgiltzearen zergatia azaldu dizkigu Eneagraman. Gainera, literaturaren mundura salto egitean bizitakoa ere kontatu digu.
Arrakastaren inguruko erreflexioa egin dute Katixak eta abeslariak. Jokinek, berriz, lehenengo eneatipoaren barruan sartu du Lide. Zer iritzi izango du artistak?
4. Maite Larburu: Amodioa eta intuizioa
Maite Larburuk biolinarekin eta musikarekin duen amodio-gorroto harremana nolakoa den argitu du. Haurtzarora bidaia egin du Katixaren laguntzaz.
Herberehetan bizi zeneko garaiak gogoratzeaz gain, Euskal Herriarekin alderatu du herrialde hura. Jokin Ameztoi adituak lehen eneatipoaren jokabideak identifikatu ditu Maiterengan. Zer irudituko zaio musikariari?
3. Julen Telleria: Espektatiba eta familia
Julen pertsonalki bezain profesionalki irekitzen da. Bere anaia Antton Telleriarekin duen harremanaren eboluzioari buruz eta aitaren pausoak errepikatzearen inguruko gogoeta egin du aurkezleak. Julenek bere burua aztertzen du eneagramaren laguntzaz, Jokinek lehen eneatipoa esleitu dio, ados egongo al da Julen?
2. Eider Rodriguez: Heriotza eta kontrafobia
Eider Rodriguezek idaztea gustuko du; ez hainbeste, aldiz, bere lanak promozionatu behar izatea. Egunerokoak eta animaliak ere gustuko ditu eta horien bitartez bizitzaren erritmo eta abiadurari buruz hausnarketa egin digu. Heriotzak pisu handia izan du bere bizitzako garai batzuetan eta Jokin Ameztoiren ustez, beldur horrek 6. eneatipoaren barruan kokatzen du. Zer pentsatuko du Eiderrek honen inguruan?
1. Eneko Sagardoy: Erronka eta beldurra
Eneko Sagardoyk aktore izateko nahia nondik datorkion kontatu digu “Eneagrama” podcastaren lehen atalean. Pertsona ezaguna izateak ekar ditzazkeen alde positibo eta ez hain positiboei buruz aritu da baita ere. Arrakastaren, porrotaren, beldurren eta desioen inguruan solastu dira Katixa eta Eneko, Jokin Ameztoik, eneagraman aditua denak, elkarrizketa adi entzuten duen bitartean. 3. eneatipoaren barruan sartu du Jokinek Sagardoy… Identifikatuta sentituko al da Eneko horrekin?
10. Ainara Azpiazu “Axpi”: Natura eta edertasuna
9. Galder Perez: Maskarak eta bakardadea
8. Miren Agur Meabe: Iragana eta galera
7. Aner Peritz: Eraberritzea eta disidentzia
6. Lide Hernando: Arrakasta eta berrasmatzea
4. Maite Larburu: Amodioa eta intuizioa
3. Julen Telleria: Espektatiba eta familia
2. Eider Rodriguez: Heriotza eta kontrafobia
1. Eneko Sagardoy: Erronka eta beldurra
Iradokizunak
Eneagrama
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat.
Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz.
Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.

Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe.
Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.
Gorroto
“Gorroto” podcastak hate-ean du oinarria, pertsonon grisetan. Besteekin gaudenean isilik gordetzen ditugun iritzi edo pentsamenduak mahai gainean jartzeko gunea da, terapia egiteko lekua, beti ere umoretik.
Izan ere, gorrotoa da mundua mugiarazten duen indarretako bat, Maider Uriarte podcasteko gidariaren ustez. Gorrotatzea ez dago gaizki, irizpiderik ez izatea da gaizki dagoena. Psikologoaren kontsultan baleude bezala, gorrotoa marraztuko dute gonbidatuek.
"Gorroto" podcasta ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatuta entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik hasita, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.
Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” podcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei buruz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.