Xabier Mendiguren
Editorearen ofizio ez hain ezagunaz aritu gara Xabier Mendigurenekin. Bokazio literarioak zapuzteko beldurrik gabe ibiltzen da Elkarreko editorea, kritika konstruktiboak eginez eta bidean agertu zaizkioen hater-ei jaramonik egin gabe. Alperkeriaz, jubilazioaz eta antzerkiaz ere aritu dira Katixa eta Xabier. Jokin Ameztoyk, bakezaletasun eta prokrastinaziorako joerengatik, bederatzigarren eneatipoan kokatu du. Baina auskalo¿ bere burua oraindik ezagutzen ari den gonbidatua da gaurkoa.
10. Itxaso Paya: Sorgina eta ekina
Itxaso Payak, Algortako sortzaileak, ez dauka oso argi Fredy eta Xabi bere neba nagusien arreba txikia izateak kalte ala mesede egin dion. Orokorrean aldeko inputa izan da baina sarri askotan hausnartu du hortaz. Familia ilustratu bateko alaba txikiak elikadurarekin zuen harreman ez bereziki onari buelta ematen ari zaiola kontatu digu “Eneagrama” bideopodcastean eta “ Zelako Kultur Ideiak” elkartearen bitartez eraiki duten sormen espazioak eskaintzen dizkion plazer txikietaz ere aritu gara berarekin. Jokinen ustez bigarren eneatipoarekin bat egiten du Itxasok. Ados egongo al da bera?
Amaia Elizaran
Hamasei urte zituela Madrilera joan zen bizitzera bere ametsa errealitate bihurtzeko asmoz. Dantzari profesionala izan nahi zuen eta baita lortu ere. Likidoaren eta solidoaren artean, koreografia zorrotzen eta inprobizazioaren erdibidean dago Amaia. Lesioen beldurrez, barne blokeoez eta betetzear dituen ametsez aritu zaigu. Jokin, lehenengoz, tokiz kanpo ikusiko dugu, izan ere Amaia oso urrun omen dago egokitu diogun eneatipoaren ezaugarrietatik.
Lara Izagirre
Zinema egiteaz mintzatu da Lara Izagirre, periferia bikoitza batetik egiteaz ere: emakumea den heinean eta euskarazko zinema egiten duen heinean. Herrira itzultzeaz, amatasunaz, sortzaileen bakardadeaz eta bakardade horrekin apurtzeko sortzen diren sareez. Bederatzigarren eneatipoarekin identifikatu du Jokin Ameztoyk, bakezalea eta gatazkari uko egiten dion eneatipoa: baina posible ote da hori zinearen mundu gogorrean aurrera egiten ari den norbaitentzat? Larak berak argituko digu.
6. Irati Jimenez: Hitza eta pasioa
Bibliari buruz hizketan hasi dute elkarrizketa Irati Jimenezek eta Katixa Agirrek “Eneagrama” bideopodcastean. Alaba bakarra izateaz eta hitzarekiko bere pasioaz mintzatu da idazlea, baita bere semeaz espero duenaz ere. Euskal literatura apur bat egurtu du Iratik, baina kariñoz. Despistatuta dagoela aitortu du Jokin Ameztoik, baina azkenean bigarren eneatipoaren ezaugarriak azaldu dizkio Iratiri. Ez dakigu Irati erabat konbentzitu ote dugun.
Jurgi Ekiza
Bidasoaren bestaldetik etorri zaigun lehen gonbidatua da Jurgi Ekiza. Rockstar bezela ez du bere burua irudikatzen eta nahiz eta ezaguna egin zen 20 urtez zarata handiko talde baten frontmana izan zelako bere alde intimoagoa erakutsiko digu. Bi eneatipoen artean kokatuko du Jokin Ameztoik Jurgi, gainontzeko gonbidatuekin ez bezela zalantza argiak izango ditu oraingo honetan.
Uxue Alberdi
Idazterakoan libre aritzen da Uxue Alberdi, baina horrek prezio bat ere ordainarazi dio. Herri txiki batean bizi den arren hiri handiaren anonimotasuna botatzen du faltan batzuetan, eta bere aurkaririk latzena aurkeztu digu: insomnioa. Bertsolaritzaz eta literaturaz, kanpoaldeaz eta barrualdeaz. 3. eneatipoaren ezaugarriak ikusi dizkio Jokinek, baina ez dakigu Uxue guztiz konforme geratuko ote den.
3. Jon Plazaola: Maskulinitatea eta barrea
Maskulinitateaz eta aitatasunaz aritu da Jon Plazaola aktore eta umoregilea, baina baita bere profesioaren gazi-gozoez eta ikus-entzunezkoetan euskalduntasuna irudikatzeko moduez ere. Entusiasmoaz, barrea eragitearen super-botereaz eta planeatu gabe iristen diren abenturez ere aritu da Katixa Agirrerekin, "Eneagrama" bideopodcastean. Modu argian, 7. eneatipoaren baitan kokatu du Jokin Ameztoik, entusiasten eneatipoan. Ados egongo ote da Jon?
Amancay Gaztañaga
Ekuadorren jaio eta bost urte zituela bizi izan zuen bere lehen trasplantea Amancay Gaztañagak, zentroamerikatik Zeztoara zuzen-zuzenean. Familiatik datorkio eneagramekiko zaletasuna eta sarritan gidoigintzarako erabiltzen duen tresna da. Intrusaren sentzazioari aurre egiteko ezelentziaren bidean aritzen da Amancay, dela musikan, sabel dantzan, dela interpretazioan edo idazketan. Ea gaurkoari ere era bikainean erantzuten dion!
1. Izaro Andres: Anbizioa eta atsedena
Anbizioaren inguruan mintzatu gara Izarorekin "Eneagrama" bideopodcastean; hain da anbiziotsua atsedena hartzea ere serio baino serioago hartzen duela. Gorantz doan karreraz, batzuetan gobernatu behar diren itsaso zakarrez, eta gehiegizko ahaleginaren ostean etor daitekeen depresioaz aritu gara musikariarekin. Izaro-umearekin dago kontaktuan Izaro-heldua eta kontrolatzailea dela onartu arren, lidergo kontzientea praktikatzen saiatzen omen da. Jokin Ameztoik erraza izan du Izaroren jokaera 7. eneatipoaren ezaugarriekin lotzeko. Ea berak zer dioen.
10. Itxaso Paya: Sorgina eta ekina
Amaia Elizaran
Lara Izagirre
6. Irati Jimenez: Hitza eta pasioa
Jurgi Ekiza
Uxue Alberdi
3. Jon Plazaola: Maskulinitatea eta barrea
Amancay Gaztañaga
1. Izaro Andres: Anbizioa eta atsedena
Iradokizunak
Eneagrama
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat.
Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz.
Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.
Eneagrama
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat.
Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz.
Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe.
Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.
Gorroto
“Gorroto” podcastak hate-ean du oinarria, pertsonon grisetan. Besteekin gaudenean isilik gordetzen ditugun iritzi edo pentsamenduak mahai gainean jartzeko gunea da, terapia egiteko lekua, beti ere umoretik.
Izan ere, gorrotoa da mundua mugiarazten duen indarretako bat, Maider Uriarte podcasteko gidariaren ustez. Gorrotatzea ez dago gaizki, irizpiderik ez izatea da gaizki dagoena. Psikologoaren kontsultan baleude bezala, gorrotoa marraztuko dute gonbidatuek.
"Gorroto" podcasta ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatuta entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik hasita, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.
Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” podcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei buruz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
