Nork askatu du euri-urez zipriztindu gaituen baldosa hori?
Iñigo Satrustregik egun librea gozatu nahi du: irratia entzun, lasai gosaldu eta hirian oinez ibili enkarguak eginez. Ezusteko batek, ordea, bat-batean aldatu dio aldartea. Galdera bitxiak bere erara erantzuten ditu Iñigo Satrustegik Faktorian, "Erantzuteko beste modu bat" atalean.
Etxeko zein objektuk ezagutzen zaitu hobekien?
Etxeko eskailerak, zapaten altzaria, ispilua, sukaldeko labea, lapikoak, irratia, dutxa, gonbidatuen gela, gau mahaia, burkoa, izarak, telebista, sofa... Denek dakite zerbait gutaz. Iñigo Satrustegik hitzekin jolas eginez erantzuten ditu galdera bitxiak.
Zenbat lagunen aurpegiak ikusten ditugu egunero?
Wislawa Szymborska poeta eta nobel saridunaren hitzak ekarri dizkigu Iñigo Satrustegik, atal honetara. Eta egunero gurutzatzen ditugun pertsonen aurpegiak aipatu dizkigu: ikusi, ezagutu eta gogoratzen ditugunak eta ikusezin zaizkigunak. Benetako istorioak eta irudikatzen ditugunak.
Noiz hasten da ilara bat ilara izaten?
Iñigo Satrustegik gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, hitzekin jolas eginez. Zain egoteaz, pazientziaz, zutik eta lerroan ilara egiteaz, ilara digitalez, ilaran albokoekin harremantzeaz aritu zaigu honokoan eta Iruñeko Beatriz etxeko garrotikoak ere aipatu dizkigu. Faktoria saioko edukia.
Zein da jogurt baten benetako iraungitze data?
Hitzekin jolas eginez eta irudimena astinduta, absurdoak diruditen galderak erantzuten dizkigu Iñigo Satrustegik, itzultzaile eta editoreak. Hozkailuetan eta supermerkatuko korridoreetan barrena eraman gaitu, yogurten iraungitze dataren misterioa argitzeko.
Zenbat hauts dago hautsaren gainean?
Etxeko zein objektuk ezagutzen zaitu hobekien?
Zenbat lagunen aurpegiak ikusten ditugu egunero?
Noiztik ote dago musuzapi hau patrikan?
Noiz hasten da ilara bat ilara izaten?
Nor eseri da nire aurretik treneko eserleku honetan?
Non demontre dago orri markatzailea?
Zein da jogurt baten benetako iraungitze data?
Iradokizunak
Erantzuteko modu bat
Iñigo Satrustegik hartu die lekukoa Alaia Martini eta Peru Magdalenari. Irudimena, umorea eta hizkuntzarekin jolas egiteko gaitasuna, absurdoak diruditen galderei erantzuteko. Bizitzari buruzko gogoeta jostaria, irribarrez. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia. EITB Mediak GUAU gure audioa plataforman argitaratua.
Miren Erkizia, Nepalen landa eremuko emakumeen egunerokoaren testigu
Nepaldala, Gobernu Kanpoko Erakundearen bitartea Miren Erkizia, Hondarribiako emaginak lau hilabete emn dit Nepalgo Bajhang eta Mahajakulungeko bailaran. Bertan ama diren emakume gazteen errealitatea ezagutu eta datuak biltzen aritu da.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.

