51. Asier Sanz: Pinta, colorea, y sonríe
Binetetako hitzaldi baten antzekoa da atal hau. Hain zuzen, Asier Sanz anfitrioiarekin, errealitatea moztu eta koloreztatuko dugu; edo desitsuratzen duen ispilu baten aurrean jarriko dugu. Agian, ispilu horrekin errealitatea ulertzea lortuko dugu, umorearen iragazkitik eta ume baten begiradatik pasata.
Hori da Asier Sanzek erabiltzen duen formula magikoa. Horixe bera aplikatzen du bere komikietan eta ilustrazioetan, eta, oro har, bere bizitzan. Filtro horren bitartez, egunerokotasuneko objektu guztiek beste zentzu bat hartzen dute Saezen bizitzan.
54. La caverna con ventanales de Daniel Innerarity
Bizi garen mundua ulertzea baino gauza garrantzitsuagorik ez dago. Eta horretarako, Daniel Innerarity filosofoa baino hoberik ez dago. "Le Nouvel Observateur" aldizkari ospetsuak munduko 25 pentsalari handien zerrendan sartu zuen. Innerarityk ez dizkigu bakarrik bere etxeko ateak ireki, baita bere murukoak ere.
Filosofiaren baliagarritasunaz ari gara, politikaz, etorkizuneko lanaz, Nafarroako Siberiaz, liburuez, tximiniez, sare sozialez, infoxikazioaz, leihatilez, mendiaz, Eskoziako sustraiez…
53. Ainara Ortega: ''Yo quiero cantar''
Bizitza ibaia da. Musika ibaia da. Notak sigi-saga dabiltza partituran. Eta "Estamos dentro" atal honetan, Ainara Ortega abeslari eta aktore hernaniarraren etxera sartuko gara. Eta jazz erritmoan, bere bizitzaren bidea egingo dugu, bere meandroekin, bere harrapakinekin, bere ur otzanekin, bere ur zakarrekin, eta determinazio batekin egingo dugu: Ainara Ortegak kantatu nahi du. Eta guk entzun egin nahi dugu. Eta denbora gelditu dadila.
52. Garbiñe Biurrun: Señora jueza, ¿es lo mismo hacer justicia y aplicar las leyes?
Kapitulu honetako anfitrioia nire ama bizi den lekutik 100 metro eskasera bizi da. Besteak beste, EAEko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako presidentea da. Baina Garbiñe ere bada, nire arrebaren ikaskidea. Eta harekin hitz egin nahi nuen, "Estamos dentro" dioen hurbiltasun horretatik, haren sukaldean, te bat eskuan, epailetzaren mundu hori hobeto uler genezan. Justizia egitearen eta legeak ezartzearen artean alderik dagoen azaltzen saiatuko da. Eta egotekotan, zergatik gertatzen den azalduko digu.
49. Silvia Apodaka: Lo que para ti es una escalera, para ella puede ser un ochomil
Gure anfitrioiak Arabako Zalduondo herrian hartu gaitu. Eserita baina tinko egiten du aurrera, desgaitasunen bat duten pertsonen beharrak ezagutarazteko. Modu aktiboan egiten du gainera, gaur egun, adibidez, Montes Solidarios elkarteko buru da. Desgaitasunen bat duten pertsonei laguntzen diete beste modu batean gozatu ezingo lituzketen naturguneak bisitatzera.
Agian zu ez zara horietako bat. Baina izan zintezke. Eta inoiz ez dago soberan bestearen azalean edo gurpil-aulkian jartzea.
48. Amancay Gaztañaga: Una mujer del Renacimiento
Bizitza, kultura eta feminismoa. Hiru zutabe horietan oinarritu du Amancay Gaztañagarekin izandako solasaldia. Grises taldeko kidea, Kamikaz antzerki taldeko kidea ere bada.
"Alardea", "Beti Mugan" edo "Intimitate" telesailetan parte hartu du, dantza eta biolin klaseak ematen ditu, eta "Zulo" film laburra zuzendu du. Iaz "Vikingak" saioa egin zuen ETB 1erako, baita liburu bat idatzi idazti ere, "39 Lore". Errenazimentuko emakumea da ala ez?
47. Asmae Ourdi: Donde se encuentran el cielo azul y las tormentas
Asmae bereberea da. Asmae eibartarra da. Eta ez naiz ni izango kultura bakoitzetik zenbat daukan zehaztuko duena. 5 urterekin iritsi zen Euskal Herrira. Eta une horretan, aita ezagutu zuen. Soziologia ikasi du, eta baita errugbian jokatu ere. Bere ametsa mundua aldatzea zen. Baina, bidegabekeriak, errugbian aurkariak bezala, banan-banan plakatzea ere komeni dela ondorioztatu du.
"Aurreiritzi batzuk bizkarrean nituela igo nintzen haren apartamentura. Baina jaitsi nintzenerako haietako asko utziak nituen".
46. Rafa Balmaseda: Una vida en clave de fa
Baxua, (ia) inork erreparatzen ez dion instrumentu hori; (ia) inork ezagutzen ez duen instrumentista hori; (ia) inork identifikatzen ez duen soinu hori. Gure anfitrioia baxu-jotzailea da.
Bere curriculumean, Negatibo, Glutamato Ye-Yé, Ariel Rot, Izaki Hutsak, Bizitza Eredugarriak, Ana Curra, Txarly Usher eta Los Modelos izenak… Baina bada bat argi propioarekin distira egiten duena: Paralisi Iraunkorra. Haiekin izan zuen arrakastaren berri, baina Eduardo Benavente liderraren heriotza tragikoak modu malkartsuan zapuztu zuen amets hori. Hala ere, bere kondairak bizirik dirau. Eta haren baxu-jotzaileak ere bai. Eta istorio asko ditu kontatzeko.
45. Lander Otaola: De la hierba de la Catedral a las tablas del Arriaga
Gaztetan Athleticen jokatu zuen, baina bere ametsa aktore izatea zen. Eta kamera baten aurrean edo oholtza baten gainean, gol batzuk sartu dizkio bere patuari. "La máquina de pintar nubes" filmean egin zuen debuta, baina "Vaya Semanita"rekin iritsi zitzaion ospea.
Hortik aurrera, "Zorion perfektua", "Secretos de cocina", "Ocho apellidos vascos", "La pequeña Suiza", "El Cover…" eta beste hainbat telesail eta antzezlan izan dira gure aktore gogokoenen artean jarri dutenak.
54. La caverna con ventanales de Daniel Innerarity
53. Ainara Ortega: ''Yo quiero cantar''
52. Garbiñe Biurrun: Señora jueza, ¿es lo mismo hacer justicia y aplicar las leyes?
50. Patxi Troitiño: Memorias agitadas de un bartender desde dentro de la barra
49. Silvia Apodaka: Lo que para ti es una escalera, para ella puede ser un ochomil
48. Amancay Gaztañaga: Una mujer del Renacimiento
47. Asmae Ourdi: Donde se encuentran el cielo azul y las tormentas
46. Rafa Balmaseda: Una vida en clave de fa
45. Lander Otaola: De la hierba de la Catedral a las tablas del Arriaga
Iradokizunak
Historias del mundo
Planetak zibilizazio modernoaren eragina nabari du, baina kaosaren erdian oraindik badira paradisuak. Aner Etxebarria gidari ezin hobea da ia ahaztuta genituen lekuak, kulturak eta animalia-espezieak ezagutzeko. Milaka kilometrotan jasotako istorioak dira, eta gal ez daitezen kontatu nahi ditu Anerrek Radio Euskadiko Boulevard saioan, 'Historias del mundo'n.
Recalculando...
Ezagutu Euskadi "Recalculando..." saioarekin; hurbileko istorioekin bidaiatzen duen podcastarekin.
Radio Euskadiko unitate ibiltariaren laguntzarekin Jon Bilbaok eta Mikel Ibañezek Euskal Herriko herri, hiri eta auzo esanguratsuenetara eramango zaituzte. Euskal Herriko historia, kultura, tradizio, gastronomia eta bitxikerien berri emango dizuete.
Audio gida ezin hobea, zure ihesaldiak planifikatzeko eta lurralde bakoitzeko pertsona eta txoko interesgarrienak ezagutzeko. Entzun ezazu Araban, Behe-Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroan, zein Zuberoan egingo duzu zure hurrengo abentura antolatzen duzun bitartea.
Doitu zure GPS nabigatzailea, eman play-ri eta aurkitu ibilbide desberdinak! “Recalculando…”
El muro invisible
"El muro invisible"k Europarako bidean Gipuzkoa zeharkatzen duten migratzaileen egoera aztertzen du. Batez ere afrikarrak dira. 20.000 saiakera eta 7 hildako 4 urtetan. Cristina Tapia Huicik protagonistekin, adituekin eta boluntarioekin hitz egin du. Europako legeak, polizia kontrol arrazistak eta Bidasoako harrera mugimenduak aztertzen ditu.
Gordexola. Recalculando...
"Bizitza osoko" bizilagun bat eta etorri berri bat. "Realculando..." saioak Gordexola ezagutu du Jokin Inoriza eta José Antonio Pérez Ledoren eskutik. Bizkaiko Enkarterrietako herri honetako iragana, hiztegia eta ohiturak ezagutzera gonbidatu gaituzten bertako historialari bat eta "istorio-egile" bat, gidoilari eta idazlearekin hitz egiten dugun bitartean, besteak beste, Ondas Sariekin aintzatetsitako ibilbide luze bati buruz.
Conversaciones que cuidan
Podcast honetan gizarteak eta osasunak bat egiten dute helburu argi batekin: osasun sistema zaintzen, pentsatzen, laguntzen eta eraldatzen dutenei ahotsa ematea. Podcast honek elkarrizketak, hizketaldiak eta gogoetak eskainiko ditu zainketa, koordinazioa, etika eta komunitateaz, besteak beste. Era horretan, profesionalek eta erabiltzaileek dituzten erronken inguruan aritzeko hilero kaleratuko den podcasta da.
Tres lágrimas
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua. “Tres Lagrimas” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatuen iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.