1976ko ekitaldiaren laburpena. Artxibotik
Euskal kulturaren eta hizkuntzaren aldeko mugarri historikoa izan zen 1976ko martxoaren 27an Euskal Herriko Herri Irratiek antolatutako ekimena: euskara hutsean egindako 24 orduko irrati emisioa eta musika jaialdia, Donostiako Belodromoan. Jaialdi hartako une gogoangarrienak bildu ditu Jone Larrañaga kazetariak.
Faktoria berezia Belodromoan. Ikus gaitzazu!
Iñaki Guridik eta Maider Segurolak gidatutako saio berezia, "24 orduak euskaraz" ekimenak 50 urte bete dituenean, etorkizunera begiratzeko. Musika zuzenean: Mirua taldeko Malentxo Zeberio eta Pantxoa eta Peio. Gonbidatuak: Joxe Ramon Beloki, Aitzpea Leizaola, Jon Sarasua, Eneko Agirre, Analupe Fernandez eta une hura bizi izan zutenen hainbat testigantza.
Ikusleak: "Oso jaialdi gutxi bizi izan ditugu, horrela batu gaituztenak"
Mikel Usabiaga, Anjel Bergaretxe, Pilar Rodriguez eta Moises Larrañaga Belodromoan hartan elkartu ziren 13.000 pertsona haien artean zeuden, duela 50 urte. Han bizi izandakoa kontatu digute, hunkituta oraindik ere: isiltasuna, emozioa, musikaren indarra, batasuna eta ahalduntzea aipatu dizkigute.
Musikariak: "Hura bizi izan genuen, eta zoriontsuak gu!"
Oskarbi taldeko Agustina Pontestak, Gontzal Mendibilek eta Gorka Knorrek parte hartu zuten Belodromoko ekitaldian, 1976ko martxoaren 27an. Egun hartako bizipenak gogoratu dituzte gurekin. Franco hil eta lau hilabetera, euskal kulturako izen nagusiak eta milaka pertsona elkartu ziren, Herri Irratiak antolatutako ekitaldian. Kontzertu hartako isiltasuna eta emozioa nabarmendu dizkigute. "Mugarria izan zen", "Indarra eta batasuna zegoen"`, "harro nago hura bizi izanaz: izugarri hunkigarria izan zen", esan digute, besteak-beste.
Kartelari buruz: "Enborra erabili izanak ere, badu berea"
Jose Luis Zumeta artistarena da "24 orduak euskaraz" iragartzeko erabili zen kartela, olioz margotutako enbor baten irudia daukana. Enborra eta kartela S Telmo museoan daude ikusgai. Han izan gara Usoa Zumeta Sanz, artistaren alabarekin eta Maite Arratibel. S Telmo museoko zaharberritzailearekin. Kartelaren tamaina (122 x 80 cm) nabarmendu digute eta enbor hezean egindako margolanaren xehetasunak ikusarazi dizkigute.
Joxemari Iriondo: "13.000 lagun barruan, eta atarian, zaldizko poliziak, pronto"
Joxe Mari Iriondo kazetariak kontatu digu nola lortu zuten, Joxe Mari Satrustegik eta biek, Madrila joanda, "24 orduak euskaraz" egiteko baimena; eta zein baldintza ezarri zizkieten. Poliziaren zaintza zorrotza, besteak-beste. Emakumeek han izandako presentzia ezkutuan geratu dela uste du eta gaineratu digu: "Bultzada haren ondoren, euskarazko saio gehiago behar genuela egin uste izan nuen, baina hartan geratu zen".
Jaialdian parte hartu zuten musikariak eta gazteagoak, elkarrekin
Pantxoa Karrera, Peio Ospital eta Ana Guadalupe Fernandez zuzenean. Agustina Pontesta (Oskarbi), Gontzal Mendibil eta Gorka Knorr ere entzun ditugu eta Mirua taldeko Malentxo Zeberiok Lurdes Iriondoren "Hala ere" abestu digu zuzenean. Duela 50 urte Belodromoan izan zirenen testigantzak eta S Telmo museora bisita, Zumetaren jatorrizko kartela eta enborra ikusteko. 50. urteurrenaren harira Euskadi Irratiak egindako saio bereziaren 3. zatia.
Euskararen erronkez: "Ibilbidearen une delikatu batean gaude"
Joxe Ramon Beloki kazetaria, Jon Sarasua Euskaltzaindiako Euskararen Gogoetaguneko koordinatzailea, Aitzpea Leizaola antropologoa eta Eneko Agirre, EHUko Hitz Hizkuntza teknologien euskal zentroko zuzendaria mahaiaren bueltan, euskararen etorkizuneko erronkei buruz. Teknologia berriek dakartzaten aukerak eta arriskuak, belaunaldi gazteen molde berriak, fragmentazioa eta etorkinen errealitatea aipatu dituzte. "Ez gara asmatzen ari" esan digute eta proposamenak egin dizkigute. "Hezkuntzak eta hedabideek elkarrekin lan egitea", adibidez. 50. urteurrenaren harira Euskadi Irratian egindako saio bereziaren 2. zatia.
"24 orduak euskaraz" zer izan zen?
24 orduko irrati emisioa euskaraz eta musika jaialdia Belodromoan. "24 orduak euskaraz" ekimena zer izan zen kontatu digute antolatzaile izan ziren Joxe Ramon Beloki eta Joxe Mari Iriondok, ikusle gisa parte hartu zutenek eta oholtza gainean abestu zuten Pantxoa eta Peiok. 50. urteurrenaren harira Euskadi Irratiak egindako saio bereziaren 1. zatia.
24 orduak euskaraz. Faktoria berezia. Saio osoa
Faktoria berezia Belodromotik, "24 orduak euskaraz" ekimenaren 50. urteurrena gogoratzeko. Iñaki Guridik eta Maider Segurolak gidatuta. Parte hartu dutenak:
- Joxe Ramon Beloki, Joxemari Iriondo, Pantxoa Karrere, Peio Ospital - Jon Sarasua, Aitzpea Leizaola, Eneko Agirre, Malentxo Zeberio - Ana Guadalupe Fernandez, Agustina Pontesta, Gontzal Mendibil, Gorka Knorr, Mikel Usabiaga, Anjel Bergaretxe, Moises Larrañaga, Pilar Rodriguez, Usoa Zumeta, Maite Arratibel
Faktoria berezia Belodromoan. Ikus gaitzazu!
Ikusleak: "Oso jaialdi gutxi bizi izan ditugu, horrela batu gaituztenak"
Musikariak: "Hura bizi izan genuen, eta zoriontsuak gu!"
Kartelari buruz: "Enborra erabili izanak ere, badu berea"
Joxemari Iriondo: "13.000 lagun barruan, eta atarian, zaldizko poliziak, pronto"
Jaialdian parte hartu zuten musikariak eta gazteagoak, elkarrekin
Euskararen erronkez: "Ibilbidearen une delikatu batean gaude"
"24 orduak euskaraz" zer izan zen?
24 orduak euskaraz. Faktoria berezia. Saio osoa
Iradokizunak
24 orduak 50 urte
Euskadi Irratiko eduki berezia, "24 orduak euskaraz" ekimenak 50 urte bete dituela gogoratzeko. Iñaki Guridik eta Maider Segurolak Belodromotik zuzenean egindako irratsaioa, gonbidatu bereziekin eta zuzeneko musikarekin; eta 1976ko martxoaren 27an bizi izandakoaren laburpena, artxibotik berreskuratuta.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Arantzetatik Herrira
Arantzazu historia da, artea, erlijioa, euskara eta natura. Jon Irigoyen Bravok egindako erreportajean, Oñatiko santutegiaren ibilbidea jorratzen da hainbat ikuspuntutatik begiratuta. Hainbat adituren hitzak jasotzen dira audio erreportaje honetan: Juan Ignazio Larrea, Joxe Mari Arregi, Juan Biain, Elena Martin, Paulo Agirrebaltzategi, Alazne Guridi eta Pruden Gartzia.
Miren Erkizia, Nepalen landa eremuko emakumeen egunerokoaren testigu
Nepaldala, Gobernu Kanpoko Erakundearen bitartea Miren Erkizia, Hondarribiako emaginak lau hilabete emn dit Nepalgo Bajhang eta Mahajakulungeko bailaran. Bertan ama diren emakume gazteen errealitatea ezagutu eta datuak biltzen aritu da.
