Aretxabaletako zintak eta Igartubeiti
Markina-Xemein europako gaztagile artisauen bilgune
Malen Sarasua, Leartikereko esneki zentroko arduradunak, Europako gaztagintzaren topaketaren garrantzia azpimarratu du. Oraingo honetan euskal gaztagintza jarri da erdigunean. Jakoba Errekondok, orkideen zainketaz, basoak birlandatzeaz, artoaren eta babarrunaren bilketaz, edota porruak erasotzen dituzten gaitzetaz aritu da.
Mantangorria izango da EHKO elikagai agroekologikoen irudi berria
EH KOlektiboaren barruan dauden Etxalde Agroekologikoek identifikatzaile berria izango dute eta irudi moduan mantangorria aukeratu dute. Jakoba Errekondok, besteak beste, soro batean baratza nola egin, kiwiak noiz jaso edota intxaurrak nola gorde azaldu du.
Arabako patatak %30 egin du behera beroaren eta lehortearen eraginez
9 milioi kilo patata jaso ditu aurten Udapa Kooperatibak, iazko datuekin alderatuta %30 gutxiago. Beroak eta lehorteak eraginda gutxitu da ekoizpena. Naiara Lopez de Uralde Udapako marketing arduradunak aurtengo uztaren xehetasunak eman ditu. Jakoba Errekondok garaiko baratza lanak izan ditu hizpide.
Mahats bilketaren festa Kripanen
Mikel Garaizabal enologoa: "Aurtengo mahats bilketa aurreratu egin da eguraldiaren eraginez eta kalitate handiko mahatsa bildu dute". Jakoba Errekondok sustratoa nola prestatu behar den azaldu du. Horrez gain, udazkenaren atarian baratzean zer landatu edota hazien inguruan hitz egin du.
Markina-Xemein europako gaztagile artisauen bilgune
Mantangorria izango da EHKO elikagai agroekologikoen irudi berria
Udazken haziak
Arabako patatak %30 egin du behera beroaren eta lehortearen eraginez
Kablearen eguna Araizen
Mahats bilketaren festa Kripanen
Tomatearen haziak nola bildu eta gorde
Iradokizunak
24 orduak 50 urte
Euskadi Irratiko eduki berezia, "24 orduak euskaraz" ekimenak 50 urte bete dituela gogoratzeko. Iñaki Guridik eta Maider Segurolak Belodromotik zuzenean egindako irratsaioa, gonbidatu bereziekin eta zuzeneko musikarekin; eta 1976ko martxoaren 27an bizi izandakoaren laburpena, artxibotik berreskuratuta.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.

