Faktoria albistegia
Elikagai ultraprozesatuen erabileraz Faktorian
Erosketa saskian geroz eta elikagai gehiago daude ultraprozesatuak. Ikastetxeetan ere berehala sartuko da indarrean hauek erabiltzeko debekua. Produktu hauek sor ditzaketen osasun arazoez, merkatuan duten zabalkundeaz eta mugitzen duten diruaz ariko gara: Itziar Eseberri EHUko nutrizio irakaslearekin, Arantxa Madariaga Elika Fundazioko zuzendariarekin eta Amaia Ormaetxea ekonomia kazetariarekin.
Klima aldaketa eta etorkizuneko udaldiak Faktorian
Elisa Saiz de Murueta BC3ko ikerlaria eta Roberto San Salvador Deustu Cities Lab-eko arduraduna espero ditugu Faktorian. EITB Dataren txostenak uda honetan beroaldiak eta herritarren klima aldaketarekiko pertzepzioa jasotzen dituen honetan, adituekin aztertuko dugu etorkizuneko udaldiak nola baldintzatuko dituen klima aldaketak.
Dufau eta Seaska, azterketak euskaraz egiteko azken urratsez
Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak iragarri du tokian tokiko hizkuntzetan egin ahalko direla espezialitate eta ahozko probak, baxoan. Iragapena bide egokian doala adierazi digute Peio Dufau EH Baik Frantziako Asanblea Nazionalean duen diputatuak eta Erik Etxart Seaskako eledunak. Nolanahi, ministroak ezarritako epeak baino lehen azterketak euskaraz egiteko modua ikusten dute.
Ekonomiaz 2: "Agian bonu berezi bat behar da euskal kulturarentzat"
Elikagai ultraprozesatuen erabileraz Faktorian
Klima aldaketa eta etorkizuneko udaldiak Faktorian
Hezkuntzaz hausnartzen ikasturtea hastear dela
Imanol Pradales Lehendakaria, Albiste Faktorian
Dufau eta Seaska, azterketak euskaraz egiteko azken urratsez
Juan Mari Aburtori elkarrizketa Faktorian, eta Makina Erramintaren biurtekoa
Iradokizunak
Suizidioari aurre egiteko gakoak
2024. urtean 171 pertsona hil ziren suizidio bidez Euskal Autonomia Erkidegoan. Suizidioaren prebentzioari lotuta, gazteen eta nerabeen haserrea eta ezinegona kudeatzeko jarraibidieak aurkeztu dituzte EHUren udako ikastaroetan. Iratxe Etxenike psikologoak eskaini du ikastaroa.
24 orduak 50 urte
Euskadi Irratiko eduki berezia, "24 orduak euskaraz" ekimenak 50 urte bete dituela gogoratzeko. Iñaki Guridik eta Maider Segurolak Belodromotik zuzenean egindako irratsaioa, gonbidatu bereziekin eta zuzeneko musikarekin; eta 1976ko martxoaren 27an bizi izandakoaren laburpena, artxibotik berreskuratuta.