Izaskun Arandia. ''Irailak''
Gerra zibilean fusilatu zuten birraitonaren istorioa lehen pertsonan kontatu du Izaskun Arandia zuzendariak "Irailak" dokumentalean. "Ehuneko ehun ez dugu jakingo zer gertatu zen" esan digu. Familiak gorpuzkinak identifikatu ondoren, pertsonaia misteriotsua izan den birraitonarengana hurbiltzeko ariketa izan da Arandia familiarentzat, Faktoria albistegian kontatu duenez. Zinemira sailean estreinatuko dute Donostiako Zinemaldian.
