loading

Andoni Goitia eta Aitor Labandibar: "Gure gaixotasunak horixe du txarra, okerrera doala; orain gaudenean geratzea pozik sinatuko genuke"

Faktoria 2

Andoni Goitia eta Aitor Labandibar: "Gure gaixotasunak horixe du txarra, okerrera doala; orain gaudenean geratzea pozik sinatuko genuke"

Gipuzkoako Eritasun Neuromuskularren Elkartearen egoitzatik gertu egin dugu berriketaldia, Donostian, Antigua eta Ibaeta arteko parke batean. Aitor Labandibarrek 22 urte ditu, Andoni Goitiak 62. Endekapenezko gaitza da biek sufritzen dutena. Giharrei eragiten die, eta egunerokoa baldintzatzen die. Duela urte gutxi egin zitzaketen gauzak ezin ditzakete egin gaur; gaur egin ditzaketenak ezingo dituzte egin etorkizunean. Baina ez dute etsi. Andonik utzi zion lanari, baina egunero samar egiten du naturaz gozatzeko osteratxoa bidegorrian. Aitor biologoa da eta doktoretza egingo du. Inguruaren laguntzaz, gaixotasuna onartzeaz eta adiskideekin egotearen garrantziaz gogoetak utzi dizkigute.