loading

Txitxarro zabaldu zutela 50 urte

Faktoria 2

Txitxarro zabaldu zutela 50 urte

Narciso Korta zenak zabaldu zuen, 1976an, Euskal Herriko dantzalekuen artean sonatuenetakoa. Itziarko gaina bilgune izan zen geroztik inguruko, eta ez hain inguruko, gazteentzat. Diskotekako parkingean bildu dugu lagun kuadrilla, oroitzapenak josteko: Oier Korta, Narcisoren semea; Axular Arizmendi, Txitxarron disko jartzen aritutakoa; Marino Lejarreta txirrindulari ohia, eta Txitxaroko igoeraren antolatzailea; eta Arantza Egaña, Txitxarron bikotekidea aurkitu zuen mendaroarra, gaur egun Itziarko alkate dena.