Ceuta: migrazio krisia baino gehiago
Hilabete pasa da Ceutara 80.000 pertsona sartu zirenetik, baina oraindik 5.000-10.000 etorkinek jarraitzen dute hirian eta bertako biztanleen protestak areagotzen doaz. Zeintzuk izan behar dira orain lehentasunak? Penintsulara ekarri behar dira? Europar Batasuna zer? Gertatutakoa bere osotasunean eta gobernuek emandako erantzuna aztertu nahi izan dugu Faktorian. Zeutatik eta Bruselatik zuzenean gure berriemaileak; Ramses Mohamed, Ceutako Elin elkarteko kideari elkarrizketa; eta Natale Seron eta Jesus Prieto adituak gaurko tarte berezian.
Oinarrizko zerbitzuei egindako zibererasoak
Azken boladan Europako zenbait supermerkatuk zibererasoak jasan dituzte, oinarrizko beste zerbitzu batzuetara eraso egiteko aukera izango luketeen jakin nahi izan dugu. Hiru adibide ezagutu ditugu: Mikel Olazabal Añarbeko Uretako zibersegurtasun zuzendariarekin hitz egin dugu, baita Iker Martinez Domotek enpresako arduradunarekin eta Miriam Sanchez Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko kardiologiako mediku egoiliarrarekin. Bi aditu ere izan ditugu: Maria Penilla Ziru Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko zuzendaria eta Amaia Gil Vicomtecheko ikertzaile seniorra.
Anderren izena duintzeko borrokan
Fernando Saenz ekainean Santurtziko udaltzain batek taser pistola erabili ondoren hil zen gaztearen aitak uste du buru gaisotasuna duten pertsonen kontrako biolentzia kasu gehiegi izaten ari direla. Gizarteak duen erronka azpimarratu du eta ardura instituzionala exijitu.
Navalen lurretan industria jarduera berreskuratzen
Sestaon, Naval ontziola egon zen lekuan, industria-jarduera berreskuratuko dute. VGP enpresa belgikarrarena da orubea, eta dagoeneko hasi dira babestuta dauden zenbait elementu eraberritzen. Xabier Garai langile ohiarekin, Gorka Alvarez Sestaoko alkatearekin eta Jabi Puertas Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko presidentearekin hitz egin dugu.
Eñaut Izagirre: "Pirinioetako glaziarrak 8 urtean desagertuko dira"
Geografoa eta glaziologoa da Eñaut Izagirre, munduan barrena ibili da glaziarrak aztertzen, orain Bartzelonako Unibertsitatean ari da doktoretza osteko ikerketa egiten, koordinatzailea da "permapyrennes" nazioarteko proiektan. Klima aldaketak eraginda glaziarrak urtzen ari dira, glaziarrik gabeko mundua dagoeneko ikusten ari garela dio.
Ozempic kontu handiz
Duela ia 10 urte iritsi ziren Ozempic eta gisa bereko botikak Euskal Herriko farmazietara, eta ordutik osasunaren eta estetikaren arteko mugan orokortu da horien kontsumoa. Farmazietan sumatzen dute gorakada hori, medikuek onurak ikusten dituzte beharra dutenengan, baina kontrolik gabe hartzeak ze ondorio dituen azaldu digu Jon Pardo Osakidetzako endokrinologoak.
Azken urteetan ikerketa asko ari dira egiten, eta azkenetako bat da bizi-iraupenaren ingurukoa, Californiako Berkeley-ko talde batek egindako ikerketak ondorioztatu du saguetan bizi-iraupena %12 luzatu duela, ikerketa hori aztertzeko batu da mahaira Jon Irazusta EHUko fisiologia katedraduna ere.
Mahats bilketa aurreratuta, uda beroa dela eta
Uda bero eta lehorrak aurreratu egin du mahats bilketa. Samaniegoko Pascual Larrieta upategiko Mikel Pascualekin eta Bizkaiko Txakolina egiten duen Itsasmendi upategiko Garikoiz Riosekin. Klima aldaketa dela eta, aurrera begira hartu beharreko neurriak zeintzuk izan daitezkeen zehazteko lanetan dabil NEIKER, eta Landare Ekoizpen eta Babes Saileko ikerlaria da Ana Aizpurua.
Oinarrizko zerbitzuei egindako zibererasoak
Mapa genomikoak eskaintzen hasi da osasungintza pribatua. Zertarako?
Anderren izena duintzeko borrokan
Diru funtsak etxejabe direnean
Navalen lurretan industria jarduera berreskuratzen
Eñaut Izagirre: "Pirinioetako glaziarrak 8 urtean desagertuko dira"
Yoyes, 40 urte
Ozempic kontu handiz
Mahats bilketa aurreratuta, uda beroa dela eta
Ikasleen hezkuntza-maila behera?
Iradokizunak
24 orduak 50 urte
Euskadi Irratiko eduki berezia, "24 orduak euskaraz" ekimenak 50 urte bete dituela gogoratzeko. Iñaki Guridik eta Maider Segurolak Belodromotik zuzenean egindako irratsaioa, gonbidatu bereziekin eta zuzeneko musikarekin; eta 1976ko martxoaren 27an bizi izandakoaren laburpena, artxibotik berreskuratuta.