Tomas Lizarazu: "Maitasunaren boterea bere osotasunean erakusten ahaleginduko gara"
Bulego taldeak azken zuzenekoak eman eta urtebetera disko berria iragarri du eta doinu eta bideoklipa aurkeztu dizkigu horretarako. Urtarrilean argitaratuko den Amore izeneko disko hau kontzeptuala izango da eta greziar antzerki klasikoko egitura jarraituko du. Maitasuna izango da gai nagusia.
