Riley Mulherkar, en directo
Iradokizunak
Huntza: Azkena balitz bezala
Zortzi mila ikusle batu zituen Huntza taldeak Miribillako Bilbao Arenan 2024ko otsailean eskaini zuen azken emanaldiak. Kontzertu horrekin eman zioten amaiera Josune Arakistain, Uxue Amonarriz, Aitor Huizi, Aitzol Eskisabel, Ihnar Eskisabel eta Peru Altubek hamarkada bat lehenago hasi zuten proiektuari. Unibertsitate garaian elkarrekin musika egiten hasi zirenean ezin zuten aurre ikusi “Aldapan gora” abestiak, adibidez, lortutako arrakasta handia; hamalau millioitik gora deskarga lortutakoa da. “Ertzetatik”, “Xilena” eta “Ezin ezer espero” diskoak izan dira sei musikari gazteen uzta, besteak beste. Azken emanaldirako Xabi Solano, Olatz Salvador, Niko Etxart, Tremenda Jauria eta ETS bezalako gonbidatuak izan zituzten oholtzan heurekin batera. GUAU plataformak eskaintzen dizu festa handi bilakatu zuen emanaldi horretako audioa.
Playzerrenda:
. Promesetan
. Odoletan
. Kalabazak
. Hautsetatik
. Gaztetxeak bizirik (Ebri Knight)
. Elurretan
. Harro gaude
. Bertsioa
. Haizeak ( Stay Homes)
. Damutu asko
. Pot pourria ( Alatz eta Maider, Maixa eta Ixiar, Kristina eta Amaia gonbidatuekin)
. Olatu bat
. Paret(h)esiak ( Gurru gonbidatua)
. Gauerdiko biolinak
. Agur Itaka (Pablo Novoa gonbidatu)
. Poema Nekatu bat
. Bertsioa( Lámour Toujours)
. Izan nahi dut
. Buruz behera ( ETS gonbidatu)
. Izan gira ( Niko Etxart gonbidatu)
. Zelatari
. 17.21
. Aldapan gora
. Flying free ( Iratxe eta Tronpi gonbidatu)
. Zer izan ( Tremenda Jauria eta Twerk gobidatuekin)
. Ilusioz bere
. Lasai lasai
Gorka Urbizu: Bira amaiera bat, besterik ez
Musikari lotuta bizi da Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977) eta proiektu askotan banatuta egin izan du bide hori. Berri Txarrak taldeak egin zuen ezagun eta 2019an hura itzali ostean bakarka abiatu zen berriro 2024an “Hasiera bat” kaleratuz.
Urbizuk, disko horri lotutako azken emanaldia Donostiako Vitoria Eugenia antzokian eskaini zuen 2025eko azaroan “Bira amaiera bat, besterik ez” izen buruarekin. Kontzertu horretan, bereak ez ezik, Berri Txarrak, Peiremans+, Katamalo taldeak eta beste musikari batzuen kantuen coverrak ere entzun ziren. Emanaldi horren audioa eskaintzen dizu GUAUk.
Play zerrenda:
. Maitasun bat
. Teoria bat
. Tren bat
. Lilura bat
. Etorkizuna ginenean
. Kolore bat
. Helduleku guztiak (Berri Txarrak)
. Sute bat
. Janela bat
. Etxe bat
. Betazalak erauztean (Katamalo cover)
. Send flowers (Peiremans+ cover)
. Más o menos bien ( El mato aun policia motorizado cover)
. Herri txiki
. Lisboa ( Anne Lukin cover)
. Diamantea
BIS-etan
. Maravillas ( Berri txarrak)
. Zilarra
. Hegal egiten ( Itoiz cover)
. Toki bat
. Besterik ez
Decorado soinu-banda
Alberto Vazquezek 2025ean zuzendutako “Decorado” animazio filmaren soinu-banda eskaintzen dizu GUAUk. Joseba Beristainek berariaz filmerako egindako musika da.
Arnold, adin ertaineko sagu baten krisi existentziala azaltzen du. Egin zuen ezkontza aldapa behera doa, bizitza zentzugabea eta inguruko guztia iruzurra iruditzen zaio. Lagunik onena modu susmagarrian hiltzen denean, Arnoldek ihes egiten du askatasun piska baten bila.
SONA
Euskal Herriko musikaren mapa osatzeko bidaia da SONA. Estilo, soinu eta nortasun desberdinetako bakarlari eta taldeak ezagutzeko bideopodcasta, gure musika eszenaren aniztasuna eta sormena lehen planora ekartzen dituena.
Atal bakoitzean, artistek beren musika, unibertso artistikoa eta proposamen estetikoa erakutsiko dizkigute, zuzeneko emanaldien bidez. Gainera, beste euskal artista baten abestia beren erara moldatzeko erronkari helduko diote.
Jokin Bereziartuak gidatzen du SONA, ABAO Komunikazio Agentziak EITB Audiorentzat ekoitzitako podcasta.
Kantauri soinu-banda
Xabier Mina Ederrak eta Isaías Cruz Irujok 2025ean zuzendutako “Kantauri” dokumentalaren soinu-banda eskaintzen dizu GUAUk. Joseba Beristainek, berariaz, filmerako egindako musika da eta IFMCA, Nazioarteko Film Musika kritikarien elkartearen sari garrantzitsuetarako izendapena jaso du 2025ko soinu-banda onenaren alorrean.
Planetaren egungo egoera jasotzen du dokumentalak gizartearen kontzientzia pizteko helburuz. Kontserbazioa balioztatzen jakiteko, ezagutza behar da. “Kantauri”, Kantauriko itsas hondoaren aberastasuna erakusten du, izaki bizidunak eta hauen ingurune fisikoaren arteko harreman konplexuak.
