Goazen: Eiderren egunerokoa goazen
Osasuntsuak ez diren bikote harremanak biltzen ditu Jasone Osorok audioliburu honetan.
Iker eskalatzailea da, mutil jatorra eta liluragarria. Eiderrek aspaldi egiten du amets berarekin. Eta gutxien uste zuenean, Iker hurbildu zaio, eta elkarrekin ateratzen hasi dira. Eider pozak txoratzen dago, maiteminduta, eta sentitzen duen guztia, bizitzen ari den guztia eguneroko batean idazten ari da. Eguneroko hori ahots goran entzunez jabetzen gara, ustez, harreman aberasgarria izan behar zuena, mugatzailea eta toxikoa ere bihurtu dela. Danelen laguntzari esker, jabetu da egoeraz. Beti pentsatu izan duen bezala, printze urdinik ez dagoela ikusi du Eiderrek.
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Twist
Soto eta Zeberio, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu. Bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.
Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok nobela honetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe.
Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.
Judu-kale
Bi familien historia jasotzen du "Judu-kale" liburuak, XV. mendeko Gasteizen bizi diren bi familiarena. Judua da bata, kristaua bestea. Iragan bera dute, elkarri lotua, baina maitasun eta gorroto istorio bat ere badu bere baitan historia harrigarri honek. Dabid sendagilea eta haren semeak, Jonas ben Sahadia eta Pedro Santxez Bilbao, biak sendagileak, eta hauen emazteak eta ingurukoak dira pertsonai nagusiak. Garai gogorra, sefardien komunitatea atzerrira joatera edo kristautzera bihurtzen duten arte. Gaztelako koroaren mendeko lurretan gertatuak, marka sakona utzi zuen garai hartako gizartean.
Toti Martinez de Lezearen (Gasteiz, 1949) eleberria, Ereinek 2008an argitaratutako edziotik eskaintzen dizu EITB Mediak audioliburu eginda.
Hetero
Araua eta arrakala. Bi egoera horien arteko tentsioan bizi dira ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta nagusiki gizonez ari dira. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, esan ez ziren sentsazioez.
Aitak, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; aldapan behera eta frenorik gabe doan hiru laguneko gorputz bakar bat; Zarautz, Elgoibar, Kubarekiko desira itsua; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.
Zortzi istorio anitz eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere hirugarren narrazio lanean ( SUSAk, 2024) eta audioliburu formatuan eskaintzen dizu GUAUk, zortzi ataletan banatuta eta egilearen beraren ahotsean.
Sara eta Paul: Transformerrak
Sara eta Paul nerabezaroan murgildu dira. Bizi esperientzia berriak, erronka berriak, lagun berriak… Mario, brasildar mutiko beltza, eta Izar, gitarra jole eta abeslaria, ezagutuko dituzte. Udako oporretan, elkartu eta musika taldea sortuko dute. Eta bidean, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte. Amodio istorioak tarteko. Aniztasun eta berdintasunean, beti.

