3. Josune Otegi. Zahartzaroa gorrotatu
Zer da zahartzea? Urte batzuk betetzearen ondorioa edo jarrera kontua? Maiderrek argi du: bizitzeko grina galtzearekin lotura du zahartzaroak. Horregatik zahartzen ez dakien gonbidatua ekarri du estudiora: Josune Otegi. Hainbat urtez tabernetan lan egin eta gazte zein helduekin egon ondoren, argi du zein den gazte sentitzeko gakoa. Jakin nahi? Entzun bada, ilusioa islatzen duen elkarrizketa
8. Gorroto dut Hegoalde, Esteban Bastié
Alderantzizko gorrotoa atal honetakoa. Begirada aldatu eta Maider Uriarte aurkezleak ezagutzen ez duen gai bat jarriko da mahaigainean. Gorrotoa ez da partekatuko aurkezlearen eta gonbidatuaren artean, baina ezaugarri komunak topatuko dituzte.
Hegoalde gorrotatzera etorri da Urruñatik Esteban Bastié kazetaria.
Elkarrizketa entzun eta erabaki zer den gorrotagarriagoa Hegoalde edo Iparralde. Are gehiago, Iparralde deitzen diogun horretan desberdintasunak ere badirela frogatu dugu.
7. Gorroto ditut runnerrak, Ander Maldabi
Nola bilakatzen da norbait runner? Adin-krisiarekin lotuta omen dago kirola egiteko behar hori, baina hanketako minak, txandal fluoreszenteak eta runclub baten parte izateak merezi du? Ander Malbadirentzat bai; bera umoregilea da, eta barre egin dugu berarekin, antza denez, ez zuelako bere burua runnertzat jotzen.
6. Gorroto ditut anai-arrebak, Xabat eta Joanes Illarregi
Anai-arreben arteko erlazioak gorabeheratsuak izan ohi dira: batzuetan maitasuna, bestetan gorrotoa… Anekdota-bilduma bat sortu genezake elkarrekin bizitako momentuekin, zehazki Xabat eta Joanes Illarregi anaiek bizitako une polit zein beldurgarriekin. Bestela galdetu haien amonari! Bi bertsolari nafarrak amonaren etxera joaten zirenean, urduri jartzen zen amona. Zergatik ote?
5. Gorroto dut etorkizuna, Alex Padilla eta Ainhoa Etxebarria
Zer izan nahi duzu handitan? Txikitatik etorkizunean pentsatzera behartzen gaituzte, espektatiba batzuk sortzera eta bat-batean 30 edo 40 urte betetzean, bizitzak zaplazteko bat ematen dizu, ez dituzulako zure txikitako ametsak bete.
Horregatik egiten dute terapia Alex Padillak eta Ainhoa Etxebarriak “Salda Badugu”
bideopodcastean, famatuekin salda bat hartzen duten bitartean, horrela adin krisiak hobeto eramaten baitira.
4. Lur Errekondo. Gorroto dut gimnasioa
Emakume izanda gimnasioa, gehienetan, arrotza egiten da, bereziki makinen gune hori non gehiengoa gizonezkoa den. Baina, ez hori bakarrik, fauna aberatsa eta portaera bereziak topatzen dira gimnasioetan, bereziki, ispiluen aurrean!
Ikerketa antropologiko bat egin genezake gimnasioaren inguruan, eta gure iturri nagusia Lur Errekondo izan da, aurkezlea, kirolaria eta entrenatzailea. Gainera, gimnasio bat du!
2. Aner Ansorena: Gorroto dut politikoki zuzena izatea
Badago bizitzan politikoki zuzena izatea baino zerbait aspergarriagorik? Zergatik jendea eta politikariak beldur dira pentsatzen dutena adierazteko?
Galdera horiek erantzuteko, politikoki zuzena izatetik ihes egiten duen gonbidatua dugu: Aner Ansorena. Bera aholkulari politikoa da eta inor baino gehiago gorroto du gaurko gaia.
1. Danel Galdaera. Gorroto dut edertasuna
Denboraldi berriari hasiera emateko gizartearen obsesio nagusienetako bat jarri dugu mahai gainean: edertasuna. Nork ez du gorroto edertasuna eta horrek eragiten dituen inposaketak? Nork ez ditu gorrotatzen guapoak? Horren guztiaren inguruan hitz egiteko Euskal Herrian dagoen pertsonarik sexyena ekarri du Maiderrek estudiora: Danel Galdaera. Galanta izateaz gain, umoregilea da bera.
8. Gorroto dut Hegoalde, Esteban Bastié
7. Gorroto ditut runnerrak, Ander Maldabi
6. Gorroto ditut anai-arrebak, Xabat eta Joanes Illarregi
5. Gorroto dut etorkizuna, Alex Padilla eta Ainhoa Etxebarria
4. Lur Errekondo. Gorroto dut gimnasioa
2. Aner Ansorena: Gorroto dut politikoki zuzena izatea
1. Danel Galdaera. Gorroto dut edertasuna
Iradokizunak
Gorroto
“Gorroto” podcastak hate-ean du oinarria, pertsonon grisetan. Besteekin gaudenean isilik gordetzen ditugun iritzi edo pentsamenduak mahai gainean jartzeko gunea da, terapia egiteko lekua, beti ere umoretik.
Izan ere, gorrotoa da mundua mugiarazten duen indarretako bat, Maider Uriarte podcasteko gidariaren ustez. Gorrotatzea ez dago gaizki, irizpiderik ez izatea da gaizki dagoena. Psikologoaren kontsultan baleude bezala, gorrotoa marraztuko dute gonbidatuek.
"Gorroto" podcasta ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatuta entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik hasita, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.
Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe.
Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” podcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei buruz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
Eden
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.
Eneagrama
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat.
Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz.
Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.
Eneagrama
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat.
Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz.
Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.
De Rigor Mortis
Xabi Payak idatzitako soinu-fikzioa da "De Rigor Mortis", EITB Mediak eta Tabakalerak elkarlanean sortutako Audiogile berrien sariko lehen irabazlea da eta lau ataletan banatuta dago. Ekoizpena ULU Mediak egin du.
Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia-gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen bait dira egunero. Miren laguntzaileak eta biek elkarlanean argitzen dituzte pertsonen jatorria eta heriotzaren inguruko arrazoiak.
