5. Galduta
Iñakiren erruz, holobionteak ihes egin du laborategitik odol arrasto bat utziz bere bidean. Arriskutsua dela jakinda, piztia topatzeko ahaleginak are eta premiazkoagoak bihurtu dira denentzat. Behin topatutakoan holobiontearekin zer egingo duten kezkatuta, Idurrek bere kabuz bilatzea erabakitzen du.
"Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
6. Krisalida
Tximeleta erraldoi batena gogora ekartzen duen kusku edo krisalida bat eratu du holobionteak, non eta Pasaiako badian Albaolak duen biltegian. Metamorfosi prozesu horretatik zein itxurarekin aterako den kezkatuta, krisalida barruan dagoen bitartean izakia akabatzea erabakitzen dute Idurrek eta bere lagunek. Kontua ez da hain erraza izango, ordea.
"Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
4. Ihesa
Mezu anonimoan iradokitako bideari heltzea erabaki ondoren, Iñaki eta Idurreren arteko elkarlanak inork espero ez zuen ondorioa ekarri du: holobiontea berpiztu dute laborategian. Honek, baina, ordura arte ezkutuan zeuden bestelako liskarrak ere berpiztu ditu. Matthew Mendozak eta Ane Susperregik gogor egingo dute talka, piztia norbere aldera eramateko sokatiran.
"Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
3. Mary Shelley
Jaso duen mezu anonimo arraroa ulertzeko ahaleginean, Aroarekin elkartuko da Idurre. Aquariumeko laborategian duten giroa gero eta itogarriagoa egiten zaio. Aneren aginduak jarraituz, Imanol bi emakume gazteak zelatatzen ari da, dena dela, zientziatik haratago doazen interesak baitaude jokoan holobionteari dagokionez.
"Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
2. Ustel kiratsa
Donostiako Aquariumean izaki ezezaguna aztertzeko eratu duten laborategian giroa gero eta nahasiagoa da. Idurre Aldazabal ikerketaren buru izendatu izana ez da Iñaki Goitia zientzilari beteranoaren gustokoa izan.
Idurre eta Iñakiren arteko liskarra baretzen saiatzen da Matthew Mendoza, Alaskan urte batzuk lehenago gertatua gogoan. Bitartean, Idurrek ustekabeko aurkikuntza bat egin du.
"Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
1. Izakia
Donostiako Zurriolako hondartzan neurri handiko izaki ezezagun baten gorpua agertu da. Nazioarteko komunitate zientifikoaren arreta bereganatu du berehala. Izan ere, ez da bale ez eta txipiroi erraldoia ere, orain arte sekula ikusia gabea izan den espezie berri bat izan daitekeela pentsa liteke.
Eusko Jaurlaritzak gidatuko du ikerketa eta EHUtik Idurre Aldazabal adituak hartuko du ikerketa taldearen ardura. Aurkikuntza dagoen lekura eraman dute, jende guztia egiten ari den galderari erantzuten saiatzeko: zer da izaki hori?
"Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
0. Trailerra: Izan bada, oraindik ezagutu ez arren
Donostiako Zurriolako hondartzan izaki bat agertu da hilda. Izenik ez duen espezie arraro bateko izakia surflari batek topatu du itsasertzean. Munduko komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak, Matthew Mendoza bera Euskal Herrira hurbildu da. Idurre Aldazabal EHUko biologia irakaslea deitu du Eusko Jaurlaritzak ikertzaile taldearen buru izan dadin. Segituan ohartu dira ordea, ez dela izakia sarean erori dena, baizik eta beraiek. Ez dago sailkatua espezieen katalogoan baina harraparia da.
"Holobiontea", 16-100 urte arteko gazteei zuzendutako soinu fikzio saila da. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
6. Krisalida
4. Ihesa
3. Mary Shelley
2. Ustel kiratsa
1. Izakia
0. Trailerra: Izan bada, oraindik ezagutu ez arren
Iradokizunak
Holobiontea
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.
Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak.
Thriller psikologiko hau, ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Holobionte
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.
Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak.
Thriller psikologikoa.
Ainguratuak
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua.
“Ainguratuak” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatu handien iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Test
Ezbehar larri baten ondoren, azken generazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea.
Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan zer den erreala eta zer den adimen artifizialaren diseinuaren parte.
Eden
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.
Tres lágrimas
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua. “Tres Lagrimas” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatuen iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
De Rigor Mortis
Xabi Payak idatzitako soinu-fikzioa da "De Rigor Mortis", EITB Mediak eta Tabakalerak elkarlanean sortutako Audiogile berrien sariko lehen irabazlea da eta lau ataletan banatuta dago. Ekoizpena ULU Mediak egin du.
Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia-gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen bait dira egunero. Miren laguntzaileak eta biek elkarlanean argitzen dituzte pertsonen jatorria eta heriotzaren inguruko arrazoiak.
Zure ilunetan
“Zure ilunetan” kontakizun intimista eta aztoragarria da, iluntasun fisiko eta emozionalean murgiltzen den pertsona baten barruko ahotsaren bidaia. Antzerki kutsua du podcastak, atmosferikoa da eta sakoneko emozioak biltzen dituena. Protagonistaren pasarte mingarriak, ametsak eta iraganeko zaurietatik abiatuta egiaren bila dabilen pertsonaren barne borroka azaleratzen du. Ez da kontakizun lineala, eta istorio puzzlea biltzen du bost ataletan zehar.
Xabin Fernandezek idatzitako gidoia du oinarrian. Gidoi honek irabazi du, hain zuzen ere, EITB Mediak Tabakalerarekin elkarlanean sustatzen duen Audiogile Berrien lehiaketako bigarren edizioa.
Reset
Eta adimen artifizialak kontrola hartuko balu? Adimen artifizial batek gidatutako autobus batek istripu larria izan du, eta hainbat pertsona hil dira. Zer gertatu den argitzeko, aditu bat bidaliko dute AA aztertzera. Baina ohiko ebaluazio bat izan behar zuena joko psikologiko arriskutsu bihurtuko da. Nor ari da nor kontrolatzen? Zer da erreala, eta zer manipulazioaren parte?
"Reset" thriller psikologiko murgiltzailea da, gizakiaren eta adimen artifizialaren arteko xake-partida batean harrapatuko zaituena. Eta amaierara arte dena zalantzan jarriko duzu.
Aketza Lopez, Lorea Intxausti eta Josean Bengoetxea dira protagonistak. Anartz Zuazuak egin du aktore zuzendaritza, gidoia Martin eta Xabier Etxeberriak, eta Oier Aranzabalek zuzendu du taldea. Soinu Banda Iban Urizar "Amorante" musikariak berariaz sortua da eta Alain Urrutiak egin du artea.
"Reset" EITB Audioren jatorrizko ekoizpena da, ULU Mediak egina.