loading

16. Carlota oso polita da, eta... Paola Sofia Mejiaren eta Paola Pacanchiqueren ipuina

Ipuin txiki soinu handi

16. Carlota oso polita da, eta... Paola Sofia Mejiaren eta Paola Pacanchiqueren ipuina

Lolak maskota bat nahi du, baina gelako otzaran haur bat topatu du. Negar besterik egiten ez duen haurra. Carlota du izena. Asko kostatu zaio txiki hori onartu eta maitatzea. Baina azkenean lortu du! "Ipuin txiki soinu handi" ipuin bilduma da. Ipuinak gogoko dituzten aita-semeak dira kontalariak eta podcast gisara eskaintzen dituzte haurren gustagarri. "Seme danbor" eta "Aitatxo txor-txor" goitizena hartzen dute horretarako eta bizi diren etxeko sotoan eraikita duten estudiotik egiten dituzte istorio eta ipuinen kontakizunak hauek ondo ulertzeko eskatzen dituzten soinu eta efektuez baliatuta.