2. Helene Alberdi, triatleta
Helene Alberdi (Bilbo, 1991) gonbidatu dute podcastera Nora eta Olatzek, eta txundituta geratu dira triatloiaren munduarekin.
Helene bost aldiz izan da Espainiako txapelduna, eta 2022an Europako txapelketa ere irabazi zuen, etxean, Bilbon. Lorpenez betetako kirol ibilbidea du Helenek, eta gainera, familia medikua ere bada.
Helenerengandik ikasi eta zu ere txundituta geratzeko, ez galdu Irabazi arte podcastaren atal hau!
10. Amaia Cendoya, igerilaria
Norak eta Olatzek, Amaia Cendoya igerilaria gonbidatu nahi izan dute elkarrizketatzeko.
Amaia, Espainiako Open txapelketako podiumera igo da azken hiru urteotan 50 metro tximeleta modalitatean. Hori gutxi balitz, ingeniaria ere bada ikasketaz eta bi gauzak uztartzen ditu, lana eta kirola. Eta aholku onekin dator.
9. Leire Fernández, txakurcross eta mendi korrikalaria
Atal honetarako Norak eta Olatzek energia "txutea" behar zuten, eta horregatik, Leire Fernández gonbidatu dute Irabazi arte podcastera.
Beharbada Leireren bideoren bat ikusita izango duzue Instagramen, mendian zehar saltoka eta txakurren atzetik korrika, edo txapelketa baten podiumean igota. Urte hauetan zehar zer ikasi duen azaldu die neskei; oinarrizkoa, bizitzan garrantzitsuena jarrera dela.
Leire, hamaika urterekin hasi zen txapelketetan eta askotan sariak irabazi ditu. Bere hitzetan: guau, guau!
8. Ainhoa Salillas, Txuri-Urdin hockey taldeko atezaina
Txuri-Urdin izotz hockey taldeko neskek Iberdrola Liga irabazi dute 2024an eta Olatzek eta Norak Ainhoa Salillas atezaina gonbidatu dute atal honetara.
Ainhoak badaki Estatuko talde onenean jokatu arren, hockeya kirol minoritarioa dela eta hobbya besterik ez dela; hala ere, betebeharrak ez dira kirol profesionalekoak baino gutxiago. Eta garrantzitsuena: atezain ekipamendua janzterakoan zer sentitzen den azaldu die Irabazi arte podcastaren printzesei.
7. Esti Alvarez, Softbol jokalaria
Esti Alvarez nahikoa ezezaguna den kirolean aritzen da: softbolean. Norak eta Olatzek beisbolaren familiakoa den diziplina honen inguruko galdeketa egin behar izan diote!
2020an olinpiada-aurrekoa jokatzera iritsi zen Esti. Bitxia da, baina 2024ko Olinpiar Jokoetan softbola ez da kirol olinpikoa izan, baina berriz ere 2028an itzuliko da Los Angelesera. Jokalari zarauztarrak Estatu Batuetako lehiaketara iristea zaila ikusten duen arren, gogor entrenatzen ari da. Egia esan, ez da erraza goi-mailako kirola egitea eta benetako bizitza uztartzea. Pentsa, lanari dagozkion oporrak erabili behar izten ditu txapelketetara joan ahal izateko.
6. Lierni Osa, harri-jasotzailea
Olatzek eta Norak, Lierni Osa harri-jasotzailea gonbidatu dute. Harriak jasotzen txapelak lortzeaz gain, ofizioz makillatzailea da Lierni eta arlo horretan ere sari bat baina gehiago irabazitakoa da.
Geroz eta emakume gehiago jarduten da herri kiroletan, baina bera lehenengoetarikoa izan zen. Eta harriak jasotzen dituenean ere bere estiloari eusten dio; azkazal laranjak eta eyelinerarekin begiak marraztuta agertzen da plazara.
5. Marta San Adrian "Sanadri", Athleticeko jokalaria
Marta San Adrian, "Sanadri" futbol jokalaria ekarri dute gonbidatu podcastera Norak eta Olatzek. Añorgan eta Alavesen aritu ondoren, Athleticen jokatzen du egun donostiarrak.
Olatzek eta Norak goi-mailako futbolari baten bizitzaren gorabehera guztiei buruz galdetu diote, eta Martak galdera guztiak erantzun ditu: bere ibilbideko momenturik onenak eta txarrenak azaldu dizkie, nolakoa izaten den jokalari baten egun arrunta Athleticen edota zer sentitzen den idolo dituzunen aurka jokatzerakoan.
4. Mamen Celarain, eskubaloi jokalari aitzindaria
Olatzek eta Norak eskubaloi munduko emakume aitzindaria gonbidatu dute atal honetarako. Mamen Celarain Gipuzkoako lehenengo nazioarteko jokalarietako bat izan zen, eta Medina taldean jokatu zuen, 1973an liga bat irabazi zuen Gipuzkoako lehenengo eskubaloi taldean.
Azken 50 urteetan eskubaloia, kirola eta mundua asko aldatu direla ikasi dute Mameni esker. Zuek ere deskubritzeko, entzun elkarrizketa!
3. Izarne Sarasola, Realeko jokalaria
Izarne Sarasola futbolaria elkarrizketatu dute Irabazi arte podcastaren atal honetan Olatzek eta Norak.
Realean jokatu ez ezik, Izarnek munduko txapelketa irabazi zuen 20 urtez azpiko selekzioarekin 2022an. Haurra zela, Tolosan hasi zen futbolean mutilekin, eta orain hiru urte daramatza Realeko lehenengo taldean.
Munduko txapeldunetako bat elkarrizketatzea ez da egunerokoa, beraz aurkezleek ez diote atsedenenik eman Izarneri.
1. Naroa Garaialde, epailea
Naroa Garaialde arbitroa elkarrizketatuz abiatuko dugu Irabazi arte podcastaren hirugarren denboraldia. Dakizuenez, Olatzek hartu du Areneren lekukoa podcastean eta bera da, Norarekin batera, erreferentziazko emakumezko kirolariei galderak egingo dizkiena.
Norak ez ditu epaileak bereziki maite, txartel ugari ateratzen baitizkiote. Eta beti epaileena izaten da errua, noski. Nora bezala, Naroa atezaina izan zen, baina jokalari izatetik arbitroa izatera pasatzea aukeratu zuen. Zelaian, gurasoak haurrak baino okerragoak direla kontatu die gure aurkezleei. Berak txartel horiak baino ez ditu ateratzen, eta horiek gutxi... Sinistu egin beharko diogu.
10. Amaia Cendoya, igerilaria
9. Leire Fernández, txakurcross eta mendi korrikalaria
8. Ainhoa Salillas, Txuri-Urdin hockey taldeko atezaina
7. Esti Alvarez, Softbol jokalaria
6. Lierni Osa, harri-jasotzailea
5. Marta San Adrian "Sanadri", Athleticeko jokalaria
4. Mamen Celarain, eskubaloi jokalari aitzindaria
3. Izarne Sarasola, Realeko jokalaria
1. Naroa Garaialde, epailea
Iradokizunak
Irabazi arte
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirolzale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak, aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
Irabazi arte
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
Eden
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.

