3. Ainitze Zumeta, harri-jasotzailea
Euskal Herriko harri-jasotze txapelketako azken irabazlea izan da Ainitze Zumeta zarauztarra. Nora eta Olatzekin ibili da hizketan bere ibilbideari buruz, harriari buruz, halterofilia eta crossfitari buruz... eta, nola ez, saltseo pixka bat ere egon da.
10. Karmele Pikabea, sokatiralaria
Munduko txapelduna izan da Lesakako Beti Gazte sokatira taldea, eta bertan tiralari aritzen da Karmele Pikabea. Sokatiraren mundua zeharo ezezaguna da Nora eta Olatzentzat, beraz Karmelek galdera mordoa erantzun behar izan dizkie. Irabazi arte podcastaren laugarren denboraldiko azken atala da, eta Munduko Txapelketan lortutako urrezko domina eskuetan hartzen ere utzi dio Karmelek Olatzi!
9. Naroa Ruiz de Galarreta, izotz-hockey jokalaria
Naroa Ruiz de Galarretak ez du gogoratzen izotz-irristailuak jantzi zituen lehenengo aldia; 5 urterekin hasi zen izotz-hockeyan. 15 urte geroago, liga irabazi berri du hirugarren aldiz Txuri-Urdin taldearekin. Nora eta Olatzekin aritu da bere ibilbideari buruz, izotz-hockeyak azken urteetan izan duen eboluzioari buruz eta beste gauza askori buruz.
8. Irati Mitxelena, luzera-jauzilaria eta neurozientzialaria
Bi mundu oso ezberdinak uztartzen ditu Irati Mitxelena donostiarrak, hain zuzen ere, atletismoari esker izan zuen Estatu Batuetan neurozientzia ikasteko aukera. 2022an, Espainiako luzera-jauziko txapelduna izan zen, eta orain Europako txapelketa jokatu berri du. Aire libreko denboraldiaren atarian, Nora eta Olatzekin hitz egin du luzera-jauziari eta bizitzari buruz.
7. Nahia Aparicio, Realeko jokalaria
Nahia Aparicio tolosarrak, futbolean 'Apari', bost urte daramatza Realean, bi lehenengo taldean. Taldeko gazteenetarikoa den arren, dagoeneko Munduko Txapelketa bat jokatu du 20 urtez azpiko selekzioarekin. Nora eta Olatzentzat erreferentea da eta denetarik galdetu diote.
6. Goiuri Zabaleta, pilotari gaztea
Goiuri Zabaleta pilotaria da, eta hamabost urterekin Lau t'erdiko txapelketako irabazlea izan da; hain zuzen, norgehiagoka hau jokatu duen pilotari -eta irabazle- gazteena. Besteak beste, bere ibilbide eta ametsei buruz, bere erreferenteen kontra lehiatzeari buruz eta jokatzeko garaian duen lasaitasunari buruz hitz egin du Nora eta Olatzekin.
5. Udane Goenaga, arraunlari txapelduna
Arraun Lagunak traineruko neskek denboraldi historikoa izan zuten 2024an: jokatutako bandera guztiak irabazi zituzten! Udane Goenaga arraunlaria gonbidatu dute Olatzek eta Norak, eta denetarik galdetu diote: bandera horietatik guztietatik zeinek egin dion ilusio gehien, zaletasuna nondik datorkion eta ze motako festak eta 'saltseoak' egoten diren, besteak beste.
4. Marta Alberdi, Lointek Gernikako saskibaloi jokalaria
Aste honetan Marta Alberdi saskibaloi jokalaria etorri da podcastera! Bost urte daramatza Lointek Gernikako lehenengo taldean jokatzen eta harro darama 9 zenbakia bizkarrean, bere erreferente baten omenez. Ez galdu Norak eta Olatzek egin dioten elkarrizketa!
10. Karmele Pikabea, sokatiralaria
9. Naroa Ruiz de Galarreta, izotz-hockey jokalaria
8. Irati Mitxelena, luzera-jauzilaria eta neurozientzialaria
7. Nahia Aparicio, Realeko jokalaria
6. Goiuri Zabaleta, pilotari gaztea
5. Udane Goenaga, arraunlari txapelduna
4. Marta Alberdi, Lointek Gernikako saskibaloi jokalaria
2. Frida Watkins, puntista
1. Eukene Larrarte, txirrindularia
Iradokizunak
Irabazi arte
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirolzale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak, aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
Irabazi arte
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.

