5. Klara Olazabal, ur bizietako piraguista
Norak eta Arenek, Klara Olabazal piraguista txapelduna gonbidatu dute atal honetara. Irundarra da Klara eta familiatik datorkio piraguismorako zaletasuna. Oso gogor egiten du lan: astelehenetik larunbatera entrenatzen du, eta etxetik kanpora bidaiatzen pasatzen du denborarik gehiena. Goi-mailako kirolariaren eguneroko bizitzaren xehetasunak entzunez, txundituta geratu dira Nora eta Arene. Bai gogorra!
8. Oihane Otaegi, Curling jokalaria
Curlina zer den arrastorik baduzu? Arenek eta Norak ez daukate ideiarik curling izeneko kirolari buruz. Zorionez, Oihane Otaegi jokalari txapelduna etorri da Irabazi arte podcastera dena azaltzera!
Azkeneko atalean kirol bitxi eta berezi honen inguruko sekretu guztiak ikasi nahi izan dituzte: non sortu zen, egun non dagoen zaletasunik handiena, nola jokatzen den eta zer behar den curling jokalari ona izateko.
7. Irene Paredes, Maddi Torre, Lur Errekondo, aurrez aurre eta zuzenean!
Oso berezia izan da Irabazi arte podkastaren 14. atala. Izan ere, zuzeneko emanaldia izan da eta Nora eta Arenek kirolari profesionalekin aurrez aurre hitz egiteko aukera izan dute. 2023ko Martxoaren 24an, Donostiako Victoria Eugenia Klubean gauzatu da podcasta zuzenean ikusleak bertan zirela.
Learoko jokalariek, ezustean, Irene Paredes egun Barcelona F.C-en jokatzen ari den futbolari ospetsua elkarrizketatzeko aukera izan dute. Realeko Maddi Torre aldiz, aretoan bertan eta zuzeneko emanaldira etorri da; Lur Errekondo harrijasotzailea ere. Lurrek eskubaloian jokatzen zuen, baina lesio ugari izaten zituelako utzi zuen. Erabaki gogorra, baina hartu eta aurrera egin behar izan zuen egun El Conquistadorreko aurkezleak. Maddik eta Irenek, zenbait aholku ere eman dizkie Nora eta Areneri.
6. Amaia Aldai, pilotari futbolaria
Amaia Aldairi txikitatik gustatu izan zaio pilota, jokoan ari zen bakarra zen eta gauza itsusiak esaten zizkioten eta uztea erabaki zuen. Futbolean hasi zen, neska taldeekin eta mutilekin ere bai. Frontoiak tira egiten zion ordea eta emakumeen arteko txapelketak martxa jartzeko ahaleginean parte hartu du, baita sari batzuk irabazi ere. Helburua betetzen ari delako baikor da, "hogeita bi pilotari hasi ginen eta orain laurogehi gara" esan die Nora eta Areneri Irabazi arte podcastaren atal honetan.
Amaia ikasle txarra zen, ez zekien presioari aurre egin eta bere buruan konfidantza izaten; kirolak lagundu dio horretan. Magisteritza ikasi du eta entrenatzaile ere badabil haurrekin.
Gustatuko zaizu elkarrizketa, egin klik!
8. Oihane Otaegi, Curling jokalaria
7. Irene Paredes, Maddi Torre, Lur Errekondo, aurrez aurre eta zuzenean!
6. Amaia Aldai, pilotari futbolaria
Iradokizunak
Irabazi arte
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirolzale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak, aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
Irabazi arte
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
Eden
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.

