4. Elaia Gogenola, zesta puntarekin Berriatutik mundura
Berriatuko frontoian nebak nola jokatzen zuen ikustetik, goi mailako puntista izatera pasa da Elaia Gogenola. Hala ere, garbi du kirol honetatik bizitzea zaila dela. Horregatik, biomedikuntza ari da ikasten. Garaipen eta porrotei buruz hitz egiteaz gain, bere hamarkadako puntistekin duen harremanaz jardun du. Era berean aitortu du ez dela musika zalea, eta kuadrilla oraingoz ez dela kanpora atera egun batzuk elkarrekin igarotzera.
12. Iratxe Aguilera, Kai Nakai, nola esan gurasoei ikasketak utziko dituzula
Batxilergoko urteez asko akordatzen da Iratxe Aguilera, Kai Nakai, batez ere kurtso amaierako bidaiaz. Ondoren unibertsitatera joan zen ikastera, baina bigarren urtean ikus-entzunezko ikasketak uztea erabaki zuen. Gurasoei berria ematea ez zen erraza izan, baina haiek onartu egin zuten. Ipurterrea da Iratxe, eta abesten hastea izan zen ondo hartutako beste erabaki bat. Nakai, Indonesiatik dator eta bihurria esan nahi du. Agian, horregatik ez da geldirik egotekoa.
11. Ainara Arkarazo, gogoko tokian aldaparik ez
Mendian aldapak oinez zein korrika igotzea izugarri gustatzen zaio Ainara Arkarazo abadiñarrari. Askorik pentsatu gabe hasi zen mendi lasterketetan, eta, orain, 60-70 kilometroko ultra trailetan parte hartzen du. Naturarekin harremanetan dago mendian gora eta behera dabilenean, eta egunero saiatzen da mendi ibilaldia egiten. Horretaz gain, hezitzailea da Durangoko eskola batean eta Lagako hondartza bereziki du gustuko.
10. Angela Lopez eta Unai Arana, misterioz betetako denboraldian aktore
Kastinetan parte hartuz iritsi dira “Irabazi arte” telesailera Angela Lopez eta Unai Arana. Ondo baino hobeto konektatu dute Alaitz eta Aimar pertsonaiekin, eta gustura dabiltza 5.0 denboraldian. Unaik aitortu duenez, aktore lanetik deskonektatzea ez zaio erraza egiten. Angelak, berriz, eskalatu egiten du eta horrek laguntzen dio deskonektatzen. Biek ikasi dute Haur Hezkuntza eta Angela irakasle ere bada une honetan.
9. Maddi Gesalaga, ibilbide luzeko harri-jasotzaile gaztea
Maddi Gesalagak 14 urterekin lortu zuen 100 kiloko harria jasotzea, baina lana eman dio urduritasuna gestionatzen ikasteak ere. Astean bost aldiz entrenatzen da eta gauetan ikasteko denbora ateratzen du. Gizarte hezitzaile izan nahiko luke, baina, momentuz, harria du buruan. Eta amets berezi bat du: Uliako Harria irabaztea.
8. Joan Bailador eta Tessa Andonegi, aktore lanaren xarma eta errealitatea
Aktore lanetan nola hasi ziren gogoratu dute “Irabazi arte” telesaileko Joan Bailador eta Tessa Andonegi aktoreek. Interpretazioarekin asko gozatzen dute biek baina alde ilunak ere baditu. Joani, adibidez, pribatutasuna kendu dio aktore izateak, eta Tessak argi du lanbide zaila dela; batzuetan lana dago eta beste batzuetan, zain egon beharra dago. Momentuz, “Irabazi arte” telesailean ari dira bi aktoreak.
7. Ian Ruiz, esperientzia sexualez eta gehiegizko espektatibez
Komunikatzeko beharrak bultzatuta, “Marmarrian” podcasta sortu du Ian Ruizek. Gazteen kontuetaz aritzen dira bertan, eta “Irabazi arte” bideopodcast honetan ere horretaz galdetu diote. Harreman toxikoak, pasahitzak bikoteari emateaz, dena publiko egin beharraz, edo sexu harremanez zabal hitz egin dute. Baina, maitasunagatik zer ez luke egingo Ianek? Futbola ikustera joan edo kirola egin!
6. Enara Gaminde, 18 urterekin 18 final jokatu dituen pilotaria
Lau urterekin hasi zen pilotan, kirol horretan emakume erreferente gutxi zegoenean. Gaur egun, baina, Enara bera pilotari gaztetxo askoren erreferentea da. Pausoz-pauso joan nahi du, etorkizunean emakumeen pilota profesionala izan arte. Bitartean, lorpenekin gozatzen ari da: 2025 urtea borobila izan da, eta lanean jarraituko du txapel gehiago lortzeko.
5. Janire Ugalde, TikToken aholkuak ematen dituen psikologo euskalduna
TikTok sare sozialean osasun mentalaren inguruan aritzen da Janire Ugalde psikologoa. Antsietateaz edo isolamenduaz askotan galdetzen diote gazteek, eta batzuetan ez dakite zehazki zer ari zaien gertatzen. Janire euskaraz aritzen da sarean, eta hori plus bat da hainbat neraberentzat. Antsietatea nola identifikatu eta zer egin kontatu du “Irabazi arte” bideopodcastaren atal honetan.
3. Markel Urangaren hasiera eta Joana Garitanoren esperientzia
Markelek debuta egin du “Irabazi arte” telesailean, eta esperientzia polita izan arren hasieran kosta egin zitzaion. Joanak, berriz, 5. denboraldia du, eta lehen askoz ere lotsatiagoa zela aitortu du. Biek ala biek, barru-barruan daramate interpretazioa, eta “Irabazi arte” telesailean hasi aurretik Borobil antzerki eskolara jo zuten. Hala ere, ikasketetan beste norabide bat hartu dute: Markel adimen artifiziala ari da ikasten, eta Joanak psikologia ikasi nahiko luke.
2. Ane Urresti sare sozialetako eduki sortzaile ameslaria
Egunero sareetara bideoak igotzen ditu Ane Urresti mutrikuarrak. Tik Token hasi zen, eta orain, Instagramera egin du salto. Ikasketen inguruan ere galdetu diote “Irabazi arte” bideopodcasteko Olatzek eta Norak, eta Anek azaldu du ikus-entzunezko gradua aukeratu zuela. Hori dela eta, gomendio bat eman die ikasketak aukeratzen ari diren gazteei: euren burua ezagutu, erabakia lasai hartu, eta ametsak bete daitezkeela argi izatea.
1. Dorleta Urretabizkaia eta Ugaitz Amundarainekin arlo pertsonalaz eta profesionalaz
Atal honetan Dorleta Urretabizkaia (Eunaterekin) eta Ugaitz Amundarain (Keparekin) ibilbide pertsonal zein profesionala ezagutzeko aukera izango dugu. Dorleta aktore zuzendari lanetan hasi zen “Irabazi arte” telesailean, eta orain aktore lanetan dabil. Ugaitzek bestalde, antzezlan bat idatzi du, eta lan horrek argia ikustea nahiko luke. Dorletak, gainera, aholkuak eman dizkie aktore izan nahi duten gazteei.
12. Iratxe Aguilera, Kai Nakai, nola esan gurasoei ikasketak utziko dituzula
11. Ainara Arkarazo, gogoko tokian aldaparik ez
10. Angela Lopez eta Unai Arana, misterioz betetako denboraldian aktore
9. Maddi Gesalaga, ibilbide luzeko harri-jasotzaile gaztea
8. Joan Bailador eta Tessa Andonegi, aktore lanaren xarma eta errealitatea
7. Ian Ruiz, esperientzia sexualez eta gehiegizko espektatibez
6. Enara Gaminde, 18 urterekin 18 final jokatu dituen pilotaria
5. Janire Ugalde, TikToken aholkuak ematen dituen psikologo euskalduna
3. Markel Urangaren hasiera eta Joana Garitanoren esperientzia
2. Ane Urresti sare sozialetako eduki sortzaile ameslaria
1. Dorleta Urretabizkaia eta Ugaitz Amundarainekin arlo pertsonalaz eta profesionalaz
Iradokizunak
Irabazi arte
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirolzale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak, aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
Irabazi arte
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
Eden
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.

