Lan bila sarean
Aurreko batean curriculuma egiten ikasi genuen Janirerekin, baina egitea ez da nahikoa, lana ez baita zerutik jaisten.
Janirek esperientzia handia du sarean lanak topatzen eta gaur bere gustuko plataformak aipatu dizkigu: Infojobs, Linkedin eta azken boladan gustatu zaion Indeed.
CVa igo, formularioak bete, bakoitzaren baldintzak ongi ipini… eta lana topa daitekeela erakutsi digu Janire aholkulariak. Hori guztia “Juxtu-juxtu” bideopodcastean.
Gaztea zara eta uda da
“Verano Joven” programari esker, udan merke-merke bidaiatzeko aukera izaten dute 18-30 urte bitarteko gazteek. Janireren lagun batek, esaterako, 10 euroren truke egin du joan-etorria Madrilera autobusez, eta Donostiatik Bilbora 2 euro ordainduta. Treneko bidaiak ere sartzen dira programa honetan, eta uztailetik irailera da baliagarria.
Irakurri
Zaletasun ederra da irakurtzea, berez. Baina diruz juxtu gabiltzanean, irakurketak beste mundu batzuetara bidaiatzeko aukera ematen du, abenturak bizi, gauza berriak ikasi … eta batez ere merke!
Online zerbitzua eskaintzen du e-liburutegiak. Era berean, debalde dira liburutegi publikoak, eta liburu-trukea egiteko lekuak ere badaude. Beraz, Juxtu-juxtu zabiltzala esatea ez da aitzakia irakurtzeko. Irakurri eta gozatuko duzu!
Kuadrillan botea jartzea
Kuadrilletan, lagunartean, zein bikoteen artean, batzuetan gorabeherak sortzen dira ordaintzerako orduan. Poteorako, asteburu pasa joandakoan zein afari baterako botea jartzerakoan arazoak sortu ohi dira: batzuek alkohola edaten dute, besteek ura nahiago. Komeriak izaten dira ordaintzeko unean, eta batzuetan izaten da botea jartzerakoan “galdu” egiten denik ere.
Horrelako haserreak edo gaizki ulertuak ekiditeko badira hainbat aplikazio, adibidez: Tricount.
Gurasoen etxetik irteteko laguntzak
Gurasoen etxetik irtetea ez da erraza gazte askorentzat; merkatuan dauden etxebizitzak garesti, eta soldatak askotan ez dira maila horretara iristen. Hori dela eta, gazteen emantzipazioa errazteko badira hainbat laguntza. Horien artean berri samarra Eusko Jaurlaritzaren “Emantzipa” izeneko programa: Euskadiko gazteek etxetik alde egiteko laguntza eskaintzen duena.
“Emantzipa” zer den azaldu du Janirek, eta bere bizipenak ere tartekatu ditu, 17 urterekin irten baitzen gurasoen etxetik.
Garraio txartelak
Garraio txartelekin sekulako drama izaten du Janirek. Sarri galdu egiten ditu, eta 3 euro ordaindu behar izaten ditu berria eskatzerako orduan. Horregatik, telefonoan noiz jarriko ote dituzten zain dago.
Nolanahi ere, EAEn dauzkagun hirurak errepasatu ditu: Barik, Mugi eta Bat. Batzuen eta besteen arteko abantailak xehetu ditu, non eta noiz erabil daitezkeen azalduz.
Garraio txartelekin aurreztu… juxtu-juxtu!
Sukaldean antolatu
Janirek behin baino gehiagotan erosi du janaria konpultsiboki, eta hori ez egiteko, ezinbestekoa da erosketak, sukaldea eta hozkailua behar bezala antolatzea.
Zenbat jaki iraungitzen zaigun, eta azkenean zakarretara bota behar!!
Janaria prestatu ere, aste guztirako egitea komeni, horrela bi helburu lortzen ditugu: denbora aurreztu, eta antsietatea ekidin, hozkailuan zer jan baitugu.
Astea ongi antolatu, osasuntsuago jan, eta denbora eta dirua aurreztu…Juxtu-juxtu!
Erosketak
Janirek 17 urterekin alde egin zuen etxetik, beraz urteak daramatza erosketak egiten. Hori bai, noiz edo noiz, gurasoenean ere egiten ditu!
Atal honetan hainbat tip emango dizkigu, erosketa ongi pentsatu eta merkeago egin ahal izateko. Esate baterako: azken prezioari begiratu ordez kiloko prezioa zein den erreparatu, erosketak egitera azken orduan joan, behin baino gehiagotan eskaintzak egiten baitituzte, etab…
Egin erosketak pentsatuz eta aurreztuz… hauxe da ”Juxtu-juxtu”!
Ai ene, txartela!
Janire Atxurra nahiko despistatua da eta Gazte-Txartela 23 urterekin atera zuen. Zinemara joateko bakarrik erabiltzen zuen. Baina, orain, penatuta dago, ikusi baitu askoz ere gauza gehiagotarako balio duela txartel horrek. Adibidez, dentistarenean erabil daiteke.
Nola atera eta zein arlotan erabil daitekeen aztertuko du atal honetan.
Erabili eta aurreztu, "Juxtu-juxtu" gabiltza eta!!
Interesak erosketak egiterakoan
Uneoro publizitatea iristen zaigu zerbait erosteko proposamena eginez. Kamera bat dela, ordenadorea, sakeleko telefonoa, edo arropa hilean %10,12 edo 15eko interesak ordainduz erosi ahal dira. Baina, gutxi iruditu arren, azkenean zenbat ordaintzen dugu? Zer dira eskaintza horietan azaltzen diren TIN, TAE eta horrelakoak?...
Erne ibili behar da, zeren, azkenean, hilero gutxiago baina amaieran askoz ere gehiago ordaintzen dugu!
“Juxtu-juxtu” bideopodcastean, ez dirurik alferrik xahutu!!
Curriculuma prestatzen
Janire langabezian geratu denez lana aurkitu nahi du, eta horretarako, ezinbestekoa da curriculum txukun bat prestatzea. Sarean dauden hainbat webgune arakatu ditu eta aholkuak eskaini dizkigu curriculuma ordaindu gabe egin ahal izateko. Canva erabiltzen irakatsiko du, besteak beste.
Juxtu-juxtu gabiltza eta curriculuma debalde!!
Janire, lan bila
Janire lan barik geratu da. Gauzak horrela, bere egoeran zer egin aholkatuko digu: Lanbiden izena eman, hitzordua eskatu, zer paper behar diren eta zer aukera eskaintzen dituen azaldu. Aholku horiek guztiak, betiko anekdota xelebreekin tartekatuz.
Janire Atxurrari, "Juxtu-juxtu" aholkularitza sortzea okurritu zaio, bere egoeran dauden gazteei lagundu eta sosak aurrezteko tip-ak emateko.
Abian da “Juxtu-Juxtu”.
"Juxtu-juxtu", Janire Atxurraren aholkularitza zerbitzua
"Juxtu-juxtu" gazteei aholku praktiko eta erabilgarriak ematera datorren podcasta da. Janire Atxurra aholkulariak hainbat trikimailu emango ditu ahalik eta diru gutxien gastatu, edo eguneroko ekonomian aurrera egin ahal izateko. Umorea galdu barik, eta Janireren esperientzia xelebreak tartean direla, eguneroko bizitzarako gomendioak ematen dituen podcasta.
On Time ekoiztetxeak egin du EITB Mediak eskatuta.
Gaztea zara eta uda da
Irakurri
Kuadrillan botea jartzea
Gurasoen etxetik irteteko laguntzak
Garraio txartelak
Sukaldean antolatu
Erosketak
Ai ene, txartela!
Interesak erosketak egiterakoan
Curriculuma prestatzen
Janire, lan bila
"Juxtu-juxtu", Janire Atxurraren aholkularitza zerbitzua
Iradokizunak
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako bideopodcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du, EITB Mediarentzat.
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako podcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Sara eta Paul: Denok elkarrekin!
Sara, Paul, Izar eta Marioren arteko harremana aldatu egin da ikasturte honetan. Sarak eta Izarrek, eskola berean jarraitzen dute, eta jakina, lagunak dira. Baina mutilekiko harremana aldatu egin da. Mariok, herrian jarraitzen du, baina eskolaz aldatu da eta lagunez ere bai. Nola nahi, Paulena da aldaketa handiena. Aragoiko herri txiki batera joan behar izan du bizitzera, amak eta haren bikotekideak jatetxea zabaldu dutelako bertan.
Paul ez dago gustura aldaketarekin. Amarekin haserre, eskolakideekin haserre, amaren bikotekidearekin haserre; bere buruarekin haserre bizi da.
Egia gordinetik
"Egia gordinetik" soinu-fikzioak Mari Sagarzazu neska gaztearen bizitzaren pasarte bat kontatzen du. Marik bere baserri munduko mugak zabaltzeko beharra sentitzen du eta aktore izatea du amets. Helburu hori lortzeko asmoz eraikitako bidean, oztopo eta amildegi latzak bizi beharko ditu. Baina baita une zirraragarri eta gozo askoak ere ibilera horretan gurutzatuko zaizkion lagun zintzoei esker.
Ikasketak, lana, inbidia, estutasunak, laguntasuna… Banbalina arteko amodio istorioa eta gehiago!
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Nerabeen garrasia
"Nerabeen garrasia", Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gidatutako podcasta da. Aldaketa garaian eta zaurgarri dauden nerabeek osasun mentalean izan ditzaketen arazoak bideratzeko helburuz. Antsietatea, bullyinga, lehiakortasuna, elikadura nahasmenduak, presioa... Nerabe eta gazteei, pertsonen bizitzako garai zailetan, irtenbideak bilatzeko tresnak eskura jarri nahi zaizkie.
Sara eta Paul: Transformerrak
Sara eta Paul nerabezaroan murgildu dira. Bizi esperientzia berriak, erronka berriak, lagun berriak… Mario, brasildar mutiko beltza, eta Izar, gitarra jole eta abeslaria, ezagutuko dituzte. Udako oporretan, elkartu eta musika taldea sortuko dute. Eta bidean, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte. Amodio istorioak tarteko. Aniztasun eta berdintasunean, beti.
Hetero
Araua eta arrakala. Bi egoera horien arteko tentsioan bizi dira ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta nagusiki gizonez ari dira. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, esan ez ziren sentsazioez.
Aitak, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; aldapan behera eta frenorik gabe doan hiru laguneko gorputz bakar bat; Zarautz, Elgoibar, Kubarekiko desira itsua; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.
Zortzi istorio anitz eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere hirugarren narrazio lanean ( SUSAk, 2024) eta audioliburu formatuan eskaintzen dizu GUAUk, zortzi ataletan banatuta eta egilearen beraren ahotsean.
Judu-kale
Bi familien historia jasotzen du "Judu-kale" liburuak, XV. mendeko Gasteizen bizi diren bi familiarena. Judua da bata, kristaua bestea. Iragan bera dute, elkarri lotua, baina maitasun eta gorroto istorio bat ere badu bere baitan historia harrigarri honek. Dabid sendagilea eta haren semeak, Jonas ben Sahadia eta Pedro Santxez Bilbao, biak sendagileak, eta hauen emazteak eta ingurukoak dira pertsonai nagusiak. Garai gogorra, sefardien komunitatea atzerrira joatera edo kristautzera bihurtzen duten arte. Gaztelako koroaren mendeko lurretan gertatuak, marka sakona utzi zuen garai hartako gizartean.
Toti Martinez de Lezearen (Gasteiz, 1949) eleberria, Ereinek 2008an argitaratutako edziotik eskaintzen dizu EITB Mediak audioliburu eginda.

