Soldata erdia autobidean ez xahutzeko
Janirek eta bere lagunek beti izan dute Gipuzkoara juergan joateko ohitura, eta orain, bikotekidea gipuzkoarra duenez, joan-etorria garesti ateratzen zaio. Autobidean soldataren erdia uzten zuela ikusirik, derrigorrez ikasi behar izan du VIA-Tren abantailak erabiltzen. Nola atera, nola erabili eta diru-laguntzak baliatzeko aholkuak eskaini dizkigu “Juxtu-juxtu” saioan.
Bidaiatu, jan eta lo egin merke
Europan merke nola bidaiatu azalduko digu Janirek. Hegazkineko txartel merkeak lortzeko Skyscanner erabiltzea proposatu du. Baina aplikazio gehiago ere badira autobusean edo autoan ibitzeko, merke jateko, arropak garbitzeko eta beste kontu batzuetarako. Horregatik, guztiak ezagutzea komeni da. Bidaian joaten denean, komunekin duen arazoa ere aipatu du Janirek, inolako sekreturik gabe.
Ikasgunea
Janirek 15-16 urte zituenetik sarritan erabiltzen du Ikasgunea izeneko online plataforma. Bertan ikaslearen informazio akademiko guztia kontsulta daiteke, hau da, notak, baina baita beken edo matrikulen inguruko datuak ere. Oso erabilgarria iruditzen zaio Janireri, eta horregatik, beti aholkatu izan du. Hori bai, unibertsitatez kanpoko ikasleei bideratua dago.
Doako plataformak
Aurreko atal batean hainbat plataformetako harpidetzak kendu zituen Janirek, bakoitza gutxi baina denak batuta, azkenean dirutza zelako. Gaurko atalean berriz, doako hainbat plataforma ezagutaraziko dizkigu, eta azkenean gure Euskal telebistaren ingurukoei erreparatuko die, GUAU, Primeran, ETB ON, Makusi.. eduki ugari dituztelako, euskaraz, eta gainera doan!
Erabiltzen ez duzuna kendu, dirurik ez galtzeko
Janirek bestelako garbiketa egin du: plataforma, aplikazio eta web orriak gainbegiratu, eta batzuk kentzea erabaki du. Hasieran debalde hartu zituen, baina gero ordaintzen hasi, eta orain diru dezente ordaintzen ari dela konturatu da. Gainera, batzuk ez ditu erabili ere egiten! Zeintzuk kenduko ditu?
Plan finantzieroa auto berria erosteko
Janirek auto berria erosi du bikotearekin. Zer egingo du 24.000 euro balio dituen autoa ordaintzeko? Izan ere, 541 euro ordaindu beharko ditu hilero. Diru asko denez, ezinbestekoa plangintza egitea. Kalkulagailua hartu, eta kontuak egingo ditu Janirek. Juxtu-juxtu ibiliko da, baina posible ikusten du autoa urtebetean ordaintzea.
Zenbat gastu ditu auto batek?
Janire aulestiarra da, eta autobusa bi orduz behin pasatzen denez, aspalditik autoz ere mugitzen da. Hala ere, gastu handi dela, aitaren autoarekin ibili da orain arte. Hori bai, konturatu da zenbateko gastua duen auto batek. Asegurua dela, garajeko gastuak… zulo bat izan daiteke autoa edukitzea.
Arropak saltzen. Zer egin erabiltzen ez ditugun arropekin?
Janirek adikzio bat aitortu digu: arropak erostea maite du. Erosi bai, baina sarritan jantzi ez, estreinatu gabe utzi eta baita ahaztu ere. Hori xahutzea denez, erabaki batzuk hartu ditu: batetik, arropa berririk ez erostea, dauzkan erdiak saldu arte, eta, bestetik, erosi eta hilabetean ipini ez duena dendara itzuli.
Bigarren eskuko arropa saltzeko plataformetan izandako istorio bitxiak ere kontatu dizkigu. Gizon batek, erabilitako soineko bat erosi zion, eta, gainera, ez garbitzeko eskatu zion. Nola bidali ote zion?
Bidaiatu, jan eta lo egin merke
Ikasgunea
Doako plataformak
Erabiltzen ez duzuna kendu, dirurik ez galtzeko
Plan finantzieroa auto berria erosteko
Zenbat gastu ditu auto batek?
Arropak saltzen. Zer egin erabiltzen ez ditugun arropekin?
Iradokizunak
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako bideopodcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du, EITB Mediarentzat.
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako podcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Sara eta Paul: Denok elkarrekin!
Sara, Paul, Izar eta Marioren arteko harremana aldatu egin da ikasturte honetan. Sarak eta Izarrek, eskola berean jarraitzen dute, eta jakina, lagunak dira. Baina mutilekiko harremana aldatu egin da. Mariok, herrian jarraitzen du, baina eskolaz aldatu da eta lagunez ere bai. Nola nahi, Paulena da aldaketa handiena. Aragoiko herri txiki batera joan behar izan du bizitzera, amak eta haren bikotekideak jatetxea zabaldu dutelako bertan.
Paul ez dago gustura aldaketarekin. Amarekin haserre, eskolakideekin haserre, amaren bikotekidearekin haserre; bere buruarekin haserre bizi da.
Egia gordinetik
"Egia gordinetik" soinu-fikzioak Mari Sagarzazu neska gaztearen bizitzaren pasarte bat kontatzen du. Marik bere baserri munduko mugak zabaltzeko beharra sentitzen du eta aktore izatea du amets. Helburu hori lortzeko asmoz eraikitako bidean, oztopo eta amildegi latzak bizi beharko ditu. Baina baita une zirraragarri eta gozo askoak ere ibilera horretan gurutzatuko zaizkion lagun zintzoei esker.
Ikasketak, lana, inbidia, estutasunak, laguntasuna… Banbalina arteko amodio istorioa eta gehiago!
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Nerabeen garrasia
"Nerabeen garrasia", Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gidatutako podcasta da. Aldaketa garaian eta zaurgarri dauden nerabeek osasun mentalean izan ditzaketen arazoak bideratzeko helburuz. Antsietatea, bullyinga, lehiakortasuna, elikadura nahasmenduak, presioa... Nerabe eta gazteei, pertsonen bizitzako garai zailetan, irtenbideak bilatzeko tresnak eskura jarri nahi zaizkie.
Sara eta Paul: Transformerrak
Sara eta Paul nerabezaroan murgildu dira. Bizi esperientzia berriak, erronka berriak, lagun berriak… Mario, brasildar mutiko beltza, eta Izar, gitarra jole eta abeslaria, ezagutuko dituzte. Udako oporretan, elkartu eta musika taldea sortuko dute. Eta bidean, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte. Amodio istorioak tarteko. Aniztasun eta berdintasunean, beti.
Hetero
Araua eta arrakala. Bi egoera horien arteko tentsioan bizi dira ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta nagusiki gizonez ari dira. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, esan ez ziren sentsazioez.
Aitak, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; aldapan behera eta frenorik gabe doan hiru laguneko gorputz bakar bat; Zarautz, Elgoibar, Kubarekiko desira itsua; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.
Zortzi istorio anitz eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere hirugarren narrazio lanean ( SUSAk, 2024) eta audioliburu formatuan eskaintzen dizu GUAUk, zortzi ataletan banatuta eta egilearen beraren ahotsean.
Judu-kale
Bi familien historia jasotzen du "Judu-kale" liburuak, XV. mendeko Gasteizen bizi diren bi familiarena. Judua da bata, kristaua bestea. Iragan bera dute, elkarri lotua, baina maitasun eta gorroto istorio bat ere badu bere baitan historia harrigarri honek. Dabid sendagilea eta haren semeak, Jonas ben Sahadia eta Pedro Santxez Bilbao, biak sendagileak, eta hauen emazteak eta ingurukoak dira pertsonai nagusiak. Garai gogorra, sefardien komunitatea atzerrira joatera edo kristautzera bihurtzen duten arte. Gaztelako koroaren mendeko lurretan gertatuak, marka sakona utzi zuen garai hartako gizartean.
Toti Martinez de Lezearen (Gasteiz, 1949) eleberria, Ereinek 2008an argitaratutako edziotik eskaintzen dizu EITB Mediak audioliburu eginda.

