Klasikoen irakurketa jarraitua 2025
2025eko ekainaren 5ean Arriaga Antzokian, Bizenta Mogelen “Ipuin onak” lanari eskainia.
Iradokizunak
Hetero
Araua eta arrakala. Bi egoera horien arteko tentsioan bizi dira ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta nagusiki gizonez ari dira. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, esan ez ziren sentsazioez.
Aitak, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; aldapan behera eta frenorik gabe doan hiru laguneko gorputz bakar bat; Zarautz, Elgoibar, Kubarekiko desira itsua; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.
Zortzi istorio anitz eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere hirugarren narrazio lanean ( SUSAk, 2024) eta audioliburu formatuan eskaintzen dizu GUAUk, zortzi ataletan banatuta eta egilearen beraren ahotsean.
Twist
Soto eta Zeberio, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu. Bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.
Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok nobela honetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” podcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” bideopodcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.




