1. "20.000 especies de abejas", la pelicula que demuestra que el cine puede cambiar el mundo
La Noche de... podcast
1. "20.000 especies de abejas", la pelicula que demuestra que el cine puede cambiar el mundo
2025
46min
Aro berria abiatzen du "La noche de.... podcast" saioak, euskal zinemaren mugarri izan diren zinemari buruzko barrunbeak aztertzeko. Dani Alvarezek, film horietako zuzendariak elkarrizketatu ditu sail honetan.
Mugarri horietako bat izan da Esti Urresolak zuzendutako "20.000 especies de abejas" gertakari larri batean oinarritutako film koloretsua.
6. “Vacas”, generaciones de vacas y de hombres
Aizkolariak, karlistak, haran sakon eta malkartsuak, elkarren etsai diren baserritarrak, baso heze eta itxiak… eta behiak, behi ugari. Osagai nahasketa horrek eman zion sona “Vacas” filmari. Julio Medem donostiarra izan zuen zuzendaria. Baztanen egin zuten filmaren berri eman digu solasaldian zehar eta zinemari lotuta egin duen bidean sortu zaizkion beste hainbat polemikaren inguruan ere aritu gara berarekin. Bihotza zabaldu digu Medemek podcastaren denboraldiko azken atal honetan.
5. "Cinco Lobitos", la maternidad en Urdaibai
“Cinco lobitos” ama izateak eragiten dituen emozio zirrararen isla da. Alauda Ruiz de Azúa zuzendaria, bere amatasunean oinarritu da zinemaren harribitxi hau sortzeko garaian. Aurreneko film luzea zuen eta, hala ere, goia jo zuen. Hogeita hamabi sari jaso zituen filmak mundu osoko zinema jaialdietan; tartean hiru Goya. Mundaka eta Bakion grabatu zen nagusiki eta aktore nagusia makillajerik gabe dago une oro, amatasunaren alde on eta txarrak agerian gera daitezen. Alaudak berak, lehen eskutik emandako azalpenak atal honetan.
4. "Airbag", la película que lo cambio todo
“Airbag” filma mugarria izan zen 90ko hamarkadan. Esaldi xelebreak utzi zituen Juanma Bajo Ulloaren filmak gizartean. Zuzendariak berak azaldu dizkigu filmaketaren inguruko bitxikeriak atal honetan. Filmak kontatzen duen istorioa bezain dibertigarria izan zen grabaketa.
3. ”Handia”, todo es GRANDE en esta película
Dena da “Handia” film honetan, sortzaileetatik hasita! Hamar Goya sari jaso zituen zintak, euskal ekoizpen batek sekula jaso dituen gehienak eta areago euskaraz egindako filma izanik. Metro eta laurogei zentimetroko aktoreak gorpuztu zuen bi metro eta berrogei zentimetroko pertsonaia. Gasteizek Madrilen itxura hartzea lortu zuten. Bilbok Londresena, eta Donostiak Lisboarena. Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariek azaldu digute nola lortu zuten.
2. “La fuga de Segovia”, una odisea del cine y de la vida real
Imajinatzen duzue Segoviako espetxetik ihes egindako ETAko preso ohiek eta Intxaurrondoko kuarteleko Guardia Zibileko kideek elkarrekin lan egin zuten filmaketa bat? Horri gehitzen badiogu 23 F delakoaren Estatu Kolpe saiakera, zuzendari hasiberria, eta Tolosako ikastetxe batean kartzela oso bat berregin behar izatea... are harrigarriagoa da "Segoviako ihesa"ren arrakasta. Film hori, bide batez, "euskal zinema" kontzeptua asmatu zuena da.
Imanol Uribek, zuzendariak, odisea zinematografiko hau ulertzeko gako guztiak azaltzen dizkigu "La noche de... podcast"en kapitulu honetan.
6. “Vacas”, generaciones de vacas y de hombres
5. "Cinco Lobitos", la maternidad en Urdaibai
4. "Airbag", la película que lo cambio todo
3. ”Handia”, todo es GRANDE en esta película
2. “La fuga de Segovia”, una odisea del cine y de la vida real
Iradokizunak
La noche de... podcast
"La Noche de..." podcastak zinearen ete bere protagonisten inguruko informazio eta bitxikeriak biltzen ditu. Bigarren denboraldian Dani Álvarezek euskal zinemaren mugarri izan diren filmak eta horien zuzendariak elkarrizketatu ditu.
Lehenengo denboraldian, Felix Linaresek bere ezagutzaren zati bat utzi zigun, podcast formatuan.
El turismo en Alava
Iibilbide desberdinak eta estilokoak deskubritzea, familia osoarentzat eta adin guztientzat. Eta urteko edozein sasoitan. Orain esandakoa publizitate-slogan ezin hobea izan liteke – gainera, behar diren osagai guztiekin – bisitak sustatzeko eta esperientziak sustatzeko, bai Vitoria-Gasteiz gure hiri barruan, bai Arabako Lurralde Historiko osoan. Santiago Arcedianorekin hitz egin dugu Araban turismoak izan duen bilakaeraz.
Susana Conde, Genuin Spain-eko zuzendaria eta turismo jasangarrian aditua, turismo hau errealitatea, asmakuntza, moda edo postureoa den azaltzen digu
Amaitzeko, bidaia musikal bat egin dugu Begoña Divarrekin
