1. Bitor Garitaonandia: Debako promesa
Ongi etorri "Lay Day"ra, Euskal Surf Kultura hedatzea helburu duen podcastera.
Bitor Garitaonandia gonbidatu dugu lehen atalera. Basque Teamen apustuetako bat da Bitor. Deban hasi zen surflari moduan lehenengo pausoak ematen eta orain Joko Olinpikoak ditu helburu. Bere ibilbideaz eta ametsen inguruan jardun dira hizketan berekin Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerena. Gaztea izan arren, gauzak oso argi ditu Bitorrek eta bere kezkak plazaratzeko abagunea izan du ere "Lay Day"n.
9. Aritz Aranburu: Belaunaldi baten eredu
Bakion bizi den kameralari gazte apal bezala definitzen du bere burua Jon Aspuruk. Surf dendetan Australiatik eta Ameriketatik iristen ziren VHS zintak eredu izanda ekin zion Aspuruk bere filmak sortzeari. Karrera luzea du Jonek baina, zalantza barik, Natxo Gonzalez izan da ibilbide horretan mugarri. Izan ere, plentziarrarekin batera bizi izan du bere karrerako ibilbide gozoena.
Jon Aspuru, edo Jon Bakiori eskaini diogu "Lay Day" podcastaren seigarren atala.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
8. Xabi Lopez: Olatu erraldoien mundua
Sortzez Iruñekoa bada ere Donostian du bizitokia Xabier Lopezek. Argako ur geza aukeran bazuen ere kantauri itsasoko urautsi indartsuen alde egin zuen gazteak. Oso urte gutxitan bere bilakaera sekulakoa izan da.
Azken neguan denon ahotan egon da, sagailo handien atzean ibili delako Nazareten, Kanarietan, Galizian eta noski Euskal Herrian ere bai.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
7. Mikel Zalakain: Ikurrin bat WSL-an
World Surf Leagueko (WSL) epailea da Mikel Zalakain eta berarekin mintzatu dira Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerena "Lay Day" podcastaren zazpigarren atalean.
Zalakain CTan dabilen epaile europar bakarretakoa da. Bere lana munduko surflari onenen lana epaitzea da. Munduko hurrengo txapeldunak bere onespena jaso beharko du.
Eman Play podcast interesgarri hau entzuteko!
6. Jon Aspuru: Bizitza osoa kameraren atzean
Bakion bizi den kameralari gazte apal bezala definitzen du bere burua Jon Aspuruk. Surf dendetan Australiatik eta Ameriketatik iristen ziren VHS zintak eredu izanda ekin zion Aspuruk bere filmak sortzeari. Karrera luzea du Jonek baina, zalantza barik, Natxo Gonzalez izan da ibilbide horretan mugarri. Izan ere, plentziarrarekin batera bizi izan du bere karrerako ibilbide gozoena.
Jon Aspuru, edo Jon Bakiori eskaini diogu "Lay Day" podcastaren seigarren atala.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
5. Garazi Sanchez: Errautsetatik ernatzen
CTaren sailkapenaren bila urteak daramatza Garazi Sanchezek. Aurten, Nadia Erostarbe eta Adur Amatriainekin batera, sailkapen zirkuiturako pasea eskuratu du Sanchezek.
Algortarrak aukera du munduko surflari onenen artean lehiatzeko. Bere ibilbide profesionalaz aritu zaigu "Lay Day" podcasataren atal honetan, baita izan dituen lesioez eta mentalitate aldaketaz.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
4. Paula Odriozola: Kantauriko Olatua, urpeko argazkilaria
Paula Odriozola edo Pauloski, horrela ezagutzen dute lagunek, ez da surfean ibiltzen, baina olatuek eta surfak aspaldi lapurtu zioten bihotza.
Bidaia mistikoa deskubritu du Paulak urpeko argazkilaritzan eta naturaz gozateko aukera bikaina ere bai. Surfing jasangarriagoarekin tematuta dago, horregatik bere proiektu berrietan material birziklatuekin egindako ohol ekologikoei erreparatu die.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
3. Adrian Lopez: Adrokultura, Euskal oholgintzaren susperraldia
Adrian Lopezek ez du bere burua shapertzat jotzen, baina eskarmentu handia du oholgintzan. Bere oholek linea klasikoa jarraitzen dute eta diseinua tentuz zaintzen du.
"Lay Day" podcastaren atal honetan Adrokultura proiektua sakontasunez ezagutzeko parada izango dugu.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
2. Leti Canales: CT-aren bila
Euskal surfaren panorama sendo dabil emakumezkoen arloan. Izan ere, gizonezkoak baina askoz ere emaitza hobeak lortzen ari dira WSLko txapelketetan.
Leti Canales da emaitza horien protagonistetako bat. Aurreko sasoian, CTaren atarian gelditu zen eta orain plaza bat eskuratu nahi du datorren urtean munduko onenen artean lehiatzeko. Surf munduan emakumezkoen presentziaz ere jardun dira hizketan berarekin "Lay Day" podcastean Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriaga.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
9. Aritz Aranburu: Belaunaldi baten eredu
8. Xabi Lopez: Olatu erraldoien mundua
7. Mikel Zalakain: Ikurrin bat WSL-an
6. Jon Aspuru: Bizitza osoa kameraren atzean
5. Garazi Sanchez: Errautsetatik ernatzen
4. Paula Odriozola: Kantauriko Olatua, urpeko argazkilaria
3. Adrian Lopez: Adrokultura, Euskal oholgintzaren susperraldia
2. Leti Canales: CT-aren bila
Iradokizunak
Lay Day
"Lay Day" Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak gidatzen duten surf podcasta da. Barealdi egunetan behar izaten den ordezko kresalaren dosia. Surfaren inguruan egunean jartzeko, elkarrengandik ikasteko, kezkak partekatzeko. Elkarrizketatuak ere izango ditugu olatu, taula eta neopreno artean.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.

