4. Saioa Ortega: txikitasunetik handitasunera
Neska isila da, baina zaratatsua txapelketa munduan. Podium guztietan agertzen da bere izena. Apala eta langilea da Saioa Ortega, izen handia gaurko euskal surfean.
DBHko ikasketak albora utzi gabe jarraitzen duela olatu artean gogor entrenatzen esan die Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenari.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
8. Ariane Otxoa: baloreak eta jarraikortasuna
Ariane Ochoaren elkarrizketaren bidez amaituko dugu "Lay Day"ren 3. denboraldia.
Indonesiako bidaiatik etorri berritan harrapatu dugu surflaria. Aurten Challenger Series kategorian jarraituko du borrokan, berez sailkatuta ez dagoen arren, ranking ona daukalako lehiatuko da munduko onenen artean.
Olinpiar jokoetarako klasifikazioa lortzea zen bere asmoa, baina Espainiako Federazioak ez zuen aukeratu Puerto Ricoko aurre txapelketarako. Pozik ez, eta salaketa prozesua abiatu zuen sareetan Federazioaren erabakiaren aurka.
"Lay Day" podcastak euskal surf kultura hedatzea du helburu.
7. Julen Larrañaga: olatu handietan eskarmentua
Surflari ospetsuak aipatzean, beti azalduko da haien artean Julen Larrañagaren izena. Urteak daramatza euskal kostaldeko itsasaldi handiak surfeatzen eta duela gutxi hasi da berak ikastitakoa besteei trasmititzen "Watermanak" izeneko proiektuaren bitartez.
Surfaren egungo egoeraz eta etorkizunaz aritu dira surflari donostiarrarekin Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriaga, "Lay Day"ren atal honetan.
"Lay Day" podcastak euskal surf kultura hedatzea du helburu.
6. Bianca Tye: Aussie Blood
Euskal surf zirkuituan gerra ematen ari den izena da Bianca Tyerena. Sopeloztarrak postu garrantzitsuak lortu ditu bidean. Australiar erroak ditu gazteak eta surfa bizimodua da beretzat. Bere bizipenak elkabarnatu ditu "Lay Day"ren atal honetan, Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenarekin.
"Lay Day" podcastak euskal surf kultura hedatzea du helburu.
5. Nadia Erostarbe: surflari olinpikoa
Hondartza guztietan eta surflari guztien elkarrizketetan aohoz-aho dabilen izena da Nadia Erostarberena. Tahitin, Teahupo'o-n lehiatuko diren Parisko Olinpiar jokoetarako txartela lortu du Zarauztarrak 23 urterekin, eta hori gutxi balitz datorren urtean CT-an parte hartzeko aukera du.
Nadiaren etxera, Zarauzko Surf elkartera hurbildu dira Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerena atal hau egitera.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
3. Joseba Kastrexana: Mundaka
Euskal Herrian daukagun altxorrik preziatuena da Mundaka. Baldintza egokiak daudenean olatu bakartiak lehertzen ikustea ezinezkoa da. Masifikazioa eta bertakoen ikuspuntua biltzen saiatu gara "Lay Day"ren atal honetan Mundakako surflari ospetsu honekin.
Hamabi urterekin hasi zen olatuak hartzen; Mundakako ezker olatua aspaldian ezagutzen du eta gaur egun ere maiz bilatzen du bainurako. "Dibertsiñua" da mundakarrarentzat surfa.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
2. Markel Bizkarguenaga: New Gun
Izen ezezaguna izan liteke askorentzat, baina Markel Bizkarguenaga Gorliztarraren izena ranking askotan idatzi dute dagoeneko. Azpimarratzekoa 2022ko junior zirkuitoan egin zuen 3. postua.
Surfaz, entrenamenduez eta psikologia lanaz aritu dira berbetan berarekin Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriaga "Lay Day" podcastaren atal honetan!
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
1. Kepa Acero: surfaren bidaia amaigabea
Aurkezpen handirik ez du behar, "Lay Day" podcastaren hirugarren denboraldia abiatzeko aukeratu duten aurreneko gonbidatuak. Kepa Acero aski ezaguna da bere surf bidaiak dokumentatzeagatik. Txapelketa mundua utzi zuen surf profesionalean bestelako alternatibarik ez zegoenean, eta bidaiak filmatzeari ekin zion. Orduz geroztik hango eta hemengo olatu berriak erakutsi dizkigu eta inspirazio iturri izan da askorentzat Acerotarren anaia txikia.
Entzun Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak Keparekin izan duten solasaldi ederra!
8. Ariane Otxoa: baloreak eta jarraikortasuna
7. Julen Larrañaga: olatu handietan eskarmentua
6. Bianca Tye: Aussie Blood
5. Nadia Erostarbe: surflari olinpikoa
3. Joseba Kastrexana: Mundaka
2. Markel Bizkarguenaga: New Gun
1. Kepa Acero: surfaren bidaia amaigabea
Iradokizunak
Lay Day
"Lay Day" Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak gidatzen duten surf podcasta da. Barealdi egunetan behar izaten den ordezko kresalaren dosia. Surfaren inguruan egunean jartzeko, elkarrengandik ikasteko, kezkak partekatzeko. Elkarrizketatuak ere izango ditugu olatu, taula eta neopreno artean.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.

