Lehendakari Carlos Garaikoetxea: Un país por construir
Carlos Garaikoetxea Urriza (Iruñea 1938- 2026) politikan eskarmentu gutxi eta baliabide are gutxiago izanda ere herri bat martxan jartzea lortu zuten gazte taldearen ahotsa izan da. Lan nekeza izan zen, baina Garaikoetxea Lehendakariaren lidergo senak eta bere gobernu taldeetan onenak elkartzeko izan zuen abileziak lortu zuten Euskadi bizi izan dituen krisi ekonomiko eta sozial larrienetatik ateratzea.
Kontakizuna Iñaki Anasagastik gidatu du.
Jose Antonio Ardanza lehendakaria: Elkarbizitzarako bidea
Jose Antonio Ardanzak (Elorrio, 1941-Gautegiz, 2024) oso egoera korapilatsua aurkitu zuen 1985ean lehendakaritzara iritsi zenean; ekaitz politikoa izugarria zen. Bera izan da orain arte Ajuria Enean denbora gehien egin duen Lehendakaria.
Horrenbesteko ardurari, familia osoak aurre egin behar izan zion eta ez zen beti erraza izan. Ardanzak berak eta Gloria Urtiaga emazteak, haien bizitzako ateak zabaldu zizkiguten bizipenez eta horrelako egoeratan maitasunak hartzen duen garrantzia azpimarratzeko.
Nagore Ardanza Urtiaga, bien alabak, bideratzen du senar-emazteen arteko kontakizuna.
Jose Antonio Ardanza lehendakaria: Elkarbizitzarako bidea
Iradokizunak
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Arantzetatik Herrira
Arantzazu historia da, artea, erlijioa, euskara eta natura. Jon Irigoyen Bravok egindako erreportajean, Oñatiko santutegiaren ibilbidea jorratzen da hainbat ikuspuntutatik begiratuta. Hainbat adituren hitzak jasotzen dira audio erreportaje honetan: Juan Ignazio Larrea, Joxe Mari Arregi, Juan Biain, Elena Martin, Paulo Agirrebaltzategi, Alazne Guridi eta Pruden Gartzia.
45 urte Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarraren 45. urteurreneko ospakizunaren harira, erakundearen lehen legealdiko ibilbidea bildu dugu bost ataleko podcastean. 80ko hamarkadaren hasieran dena aurrenekoz gertatzen zen garai latza bizi zen. Diktaduratik demokraziarako bidea egiten eta gure nortasuna, herri gisa, itxura hartzen hasi zen. Une zailean gertatu zen hori guztia. Indarkeria terrorista, demokraziari mehatxu egiten zioten ezpatak eta krisi ekonomiko larria zen testuingurua.

