100. Benito Lertxundi “Bizitzea da une oroz hiltzea, une oroz hil dena bakarrik bizi da”
Lore Hostoak
100. Benito Lertxundi “Bizitzea da une oroz hiltzea, une oroz hil dena bakarrik bizi da”
Denok isiltzean gu geu zer garen abesten duen hura da, soinu nahiz ideien artisaua, bidez-bide denboraren higadurari jarkiz herri baten nortasuna zaintzen duen hura, modu batera gu geu ere bagara bera eta baita bera gu. Euskal kantagintzaren mugarri izanik, herriari hartu eta herriari itzuli dizkio hamaika kantu, kontakizun eta istorio. Bere eskutik, inoiz izan gabeko herrietan izan gara, inoiz bizi gabeko garaietan eta gertu sentitu ditugu muga tenporal edo geografiko guztiak doinuez ezdeustuz. Ez Dok Amairu-ren berpizkunde kulturaletik aro digitaleraino, transmisioa etenik gabe mantendu izan du eta oholtza gainekoak amaitutzat eman baditu ere, ondorenean jarraituko du Orioko bardoaren ahotsak herri honen mintzoa izaten.
“Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Benito Lertxundi hostokatu du Ekain Perezek.
Playlista:
• Benito Lertxundi – Urrundik heldu naiz (Gernika Kontzertuan // 2024)
• Benito Lertxundi – Nintzenaz Oroitzean (Gernika Kontzertuan // 2024))
• Benito Lertxundi – Mirotzak (Gernika Kontzertuan // 2024)
• Benito Lertxundi – Kaixo Ardizain (Nere Ekialdean // 2002)
• Benito Lertxundi – Mundurat Eman Ninduzun (Hitaz Oroit // 1996)
• Benito Lertxundi – Oi ama Eskual Herri (Hunkidura Kuttunak I // 1993)
• Benito Lertxundi – Itzaltzuko Bardoa (Altabizkar-Itzaltzuko Bardoari // 1981)
• Benito Lertxundi – Baldorba (Gernika Kontzertuan // 2024)
• Benito Lertxundi – Herri Behera Jota (Oro Laño Mee Batek // 1974)
• Benito Lertxundi – Bizkaia Maite (Gernika Kontzertuan // 2024)
• Benito Lertxundi – Udazken Koloretan (Gernika Kontzertuan // 2024)
• Benito Lertxundi – Loretxoa (Ez Dok Amairu //1967)
• Benito Lertxundi – Ekaitza (Ez Dok Amairu // 1969)
• Benito Lertxundi – Ez nabil ezeren bila (Gernika Kontzertuan // 2024)
106. Naxker, Karmele Gurbindo: “Emakumezko talde gehiago behar dira, baina oso polita dago Iruña”
Nafarroan, konkretuki Iruñerrian, azken urteetan sortu den olatu berriaren parte da Atarrabiatik datorkigun Naxker boskote gaztea. Pop, punk edo post-punkaren ildotik konposatu dituzte euren kantuak eta “Matxenia II” izeneko lehen lanarekin harrera ezin hobea izan du Karmele Gurbindo, Ainhoa García, Nerea Arrasate, Jaione Baraibar eta Aritz Martinek osatutako taldeak. Ez daramate denbora asko musikaren munduan, baina transmititzen duten indarra ikusirik etorkizun oparoa iragarri diezaiekegu.
Playlista:
• Naxker – Bidelagun (Matxenia II // 2024)
• Naxker – Pista Bat (Pista Bat // 2025)
• Itoiz – Ezekielen Prophezia (Ezekiel // 1980)
• Itoiz- Phuntzionariat (Itoiz // 1978)
• Hertzainak – Esaiok (Salda Badago // 1988)
• Lukiek – SnK (Lukiek#2 // 2021)
• Naxker - Ezin Dut Sinetsi (Matxenia II // 2024)
• Niko Etxart -Euskadi Jator goxo eta puta hontan (Baikor // 1990)
• Gu ta Gutarrak - Noiz hasi ote zen dena (Bertso berriak eta lagun zaharrak// 2007)
• Belako - Orein Orain (Sigo Regando // 2023)
• Verde Prato - Ez zinen (Adoretua // 2023)
105. Haritz Harreguy: “Abesti bat ona bada, soinua ez da hain inportantea”
Usurbilen, 1974an jaio zen Haritz Harreguy, Euskal Herriko soinu alkimista handietako bat. Bolumena, espazioa, dinamika, harmonia eta elementu soniko ezberdinei leku egokia ematea izan da bere erronka urteetan zehar, soinu bakoitzak besterik zapaldu gabe gure belarri edo azalerainoko bidea oztoporik gabe egin dezan. Azken finean, musika da bere mundua, artisten sentimenduak ahalik eta egokien transmititzea eta horretarako, halaber, artista izan beharra dago. Soinu teknikari eta ekoizle izate horren atzean dagoen ezagutza, zaintza eta trebezian oinarrituta sormen eta adierazkortasunaren distira ikuskatu nahi genuke bere kantutegi pertsonala entzunez.
Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Haritz Harreguy hostokatu dugu.
Playlista:
• eMe – 2+2 Lau (Beleak Elurretan // 2017)
• Mikel Labora / Xabier Lete - Izarren Hautsa (Lau Bost // 1980 -– Kantatzera Noazu //1976)
• Itoiz - To Alice (Musikaz Blai // 1983)
• Eskorbuto – Las Multitudes Son un Estorbo (Los demenciales chicos acelerados // 1987)
• Latzen – Indarra (Kontzientzia Ala Infernua // 1996)
• Berri Txarrak – Ikasten (Ikasten // 1999)
• S.A. – Pauso Bat (Polvo en los ojos // 2000)
• Eñaut Elorrieta – Zaldia Eta Behelainoa (Irteera Argiak // 2019)
• Sen – Zure Askatasunarengatik (Gaizki Esanak… // 2002)
• Kuraia - Egunsentian (Kuraia // 2001)
• Marte Lasarte – Marte Lasarte (Ez Da Besterik // 2024)
• Delirium Tremens – Aio (Hordago // 2022)
104. Makala: “Saio bat koadro bat margotzea bezala da, abestiak koloreak eta lekua mihisea izanik”
90eko hamarkadatik musikaren esparru eta diziplina ezberdinak jorratu ditu Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarrak. 1970ean jaio zen eta ez kasualitatez. Izan ere, Estatu Batuetan funk musikaren eztanda gauzatu zen hamarkadarekin batera etorri baitzen mundu honetara, funkaz gain, soul, R&B, jazz, hip-hop edo musika beltzaren amalgama zabal hori lau haizetara zabaltzeko asmoz. DJ, irrati esatari, musikari, erremix-egile, ekoizle edo ekitaldien sustatzaile gisa ikusi izan dugu eta musikariaren aurpegi guzti horiek esploratu nahi genituzke bere ibilbidea errepasatuz.
Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Makala hostokatu dugu.
Playlista:
• Arima Soul – Denbora (Gaua // 2025)
• Arima Soul – Ilargira (Gaua // 2025)
• Arima Soul – Gure Lurra (Arima Soul Bilduma 2020-2024 // 2024)
• Makala & Jimmy Bidaurreta – Irratian (Descarga Libre // 2019)
• Makala – Sintonia [‘boom Shaka Laka’ Radio Show] (Selects Boom Shaka Laka: 10 Years // 2016)
• DJ Makala & Korrontzi – Sitzes (Topa-k // 2019)
• Magdalena – Lanera Sartzen (1972 – 1985 Katebegiak // 2021)
• William S. Fischer – Pello Joxepe (1972 – 1985 Katebegiak // 2021)
• Makala – Bizi Pozik [Original Mix] (Hondartzan // 2005)
• Makala Jazz Funk Band – Orrua [Original Mix] (Orrua // 2013)
• Makala – Cartoon Tune (Unexpected Tapas [Happy Sound] // 2011)
103. Martin de Marte, Martin Murua: "Zeozeren bila nabil, adrenalina puntu bat dago kantu bat egitean"
Kostaldetik barrena, olatuak hartuaz, Zarautzera bidean jarriko gara chorus gitarrez nahiz erritmo groovyez erakarrita. Mac Demarco kanadarraren soinutik gertu, Martin Muruak, “DIY” edo “Egin Ezazu Zerorrek” formulatik eraiki zuen bere soinu unibertsoa. Denboraren poderioz, talde izaera hartu du Ion Ferrera, Xabier Aramendi, Nikolas Eizagirre edo Peru Zabalaren konpainian osatutako proiektuak. Sintetizadore, baxu jostalari, eta azken finean, buruhausteetatik ihes egitera gonbidatzen gaituzten doinuak geureganatuta murgilduko gara Marterako bidaia edo odisea musikal honetan.
Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, Martin de Marte hostokatu dugu.
Martin de Marte – “Eskolatik Kanpo” (Nahiko Ondo // 2025)
Martin de Marte – “Pimientos A Lo Tigre” (Nahiko Ondo // 2025)
Hertzainak - Si Vis Pacem, Parabelum (Hertzainak // 1984)
Kortatu - Don Vito Y La Revuelta En El Frenopatico (Kortatu // 1985)
Jexuxmai Lopetegi - Dantzari Bakartia (Barrakoian 25 urte // 2020)
Martin de Marte – “You Better Ulertu” (Red River Ride // 2020)
Martin de Marte – “Blue Bean Smile” (Kaixo Lagun // 2019)
Martin de Marte – “Amellukas” (Nahiko Ondo // 2025)
Itoiz - Berandu Da (Espaloian // 1985)
TikTara - Fracking Ez! (Hariak // 2015)
EZEZEZ – Dutxita (Katuzaldia // 2023)
Martin de Marte – “2030” (Nahiko Ondo // 2025)
102. Koska/Alguillo & Alkimistak. Alfonso Guilló: “Koska hegoaldean, Errobi iparraldean, gizarte guztia mugitu zen”
Denboran zehar zubi bat eraikiko dugu, ertz banatan 70eko eta 2020ko hamarkadak jarrita. Alde batetik Koska, euskal rockaren lehen belaunaldiko taldea eta bestetik Alguillo & Alkimistak, rocketik abiatuta R&B, funk, latin eta gospel kutsuekin jolasten duen taldea. Bi proiektuen erdigunean bada artista bat, elgoibartarra bera, eta noski gurera gonbidatu dugu zubi azpiko urak eramandakoaz eta dakarrenaz bustitzeko.
"Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, Alfonso Guilló abeslari eta baxu-jolea hostokatu du Ekain Perezek.
Playlista:
Koska – Garraztasuna (Koska // 1976)
Koska – Beldurrez (Koska // 1976)
Koska - Otaloreen antzera (Koska // 1976)
Koska – Bizitzaren Poema 2 (Koska // 1976)
Koska – Ehun Urte (Bihozkadak // 1979)
Alguillo&Alkimistak - Ur gaineko bitsetan (Burua Makurtu Gabe // 2024)
Alguillo&Alkimistak – Tuneletik (Burua Makurtu Gabe // 2024)
Alguillo&Alkimistak - Gesala eta argitasuna (Burua Makurtu Gabe // 2024)
Alguillo&Alkimistak - Iluna nitaz jabetu da (Burua Makurtu Gabe // 2024)
101. Andoni Ollokiegi: “Batzuetan alai nago, beste batzuetan alaitasuna inpostatu egiten da”
XXI. mendeko euskal trobadore edo juglare moduan defini genezake Andoni Ollokiegi (Pasai Donibane, 1992). Herriz-herri, plaza-plaza ibili ohi da bere gitarraren laguntzaz, euskal kantutegiko entziklopedia moduko bat izango balitz bezalaxe. Halaber, bere kantu propioekin bakarlari eta talde formatuan ere ibili ohi da Olloki izenpean eta alderdi edo ikuspegi ezberdin horiek uztartu nahi genituzke.
Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, Ollokiegiren pentsamendu eta doinuetan barrena bidaiatuko dugu.
Playlista:
• Olloki - Minutu T’erdi (Alienatuta // 2024)
• Olloki - Euskarria (Alienatuta // 2024)
• Alaitz eta Maider - Inshala (Inshala // 1999)
• Su ta gar - Mari (Jaiotze Basatia // 1991)
• Koldo eta Arantxa - Gure Hitza (1996)
• Xiberoots - Aska (Honki Jina // 2021)
•Andoni Ollokiegi - Satandango (Bekataria // 2023)
• Olloki - Hutsa (Alienatuta // 2024)
• Akaleia (feat. Olaia Inziarte) - Nire Etxeko Artista (Ondoloin // 2023)
• Errobi - Xileko langileria (1977 // Gure Lekukotasuna)
• Itoiz - Errotaberri (Alkolea // 1982)
• Urko - Gure lagunei (2005 // Urko zuzenean: La Trini, Donostia)
• Olloki - Alienatuta (Alienatuta // 2024)
99. La Basu, Elena Caballero: “Gu, zenbakiak eta irudi bat izatea nahi dute”
Ez da bereziki Euskal Herrian ikusgarritasun gehien izan duen estiloa eta zer esanik ez emakumezkoen esparruan. Ba euskalduna eta emakumea izanik, gure rap eszenako erreferente argia da "La Basu". Bizkaian, Etxebarrin jaio zen 1983an eta egun Gipuzkoan, Irunen bizi da rap eta musika beltzak bereziki oihartzuna izan duen hirian. 90eko hip-hop eztandak bete-betean hartu zuen eta horrela ikasi zuen berak ere rapeatzen, soul, reggae edo flamenko doinuak bere soinura atxikita 2017an “Ni Naiz Izotz Erregina”, euskara hutsean eginiko lehen emakumezko rap diskoa argitaratuz.
98. Merina Gris, Julen: “Zuloa bere adiera guztietan erakutsi nahi genuen”
2020ko hamarkadak soinu estetika berri ugari ekarri dizkigu eta gure panoraman elektronikaren, autotunearen eta produkzio landuen aldarri izan da Julen, Paxkal eta Sara donostiarrek osatzen duten "Merina Gris" hirukoa. Irudi anonimotasunaren hautua egin zuten hasieratik, maskarez aurpegiak estali eta horrela euren identitate espresioa kantuetara edo bideoklipetara mugatuz. 2022ko “Zerua Orain” estreinu lana izan zen lehen pausua eta orain, bide horri jarraipena emanez itzuli dira “Zuloa” LParekin 2025ean.
Lore Hostoak podcastaren atal honetan Merina Griseko Julen hostokatuko du Ekain Perezek.
• Merina Gris - lilili (Zuloa // 2025)
• Merina Gris - Lotu Zure Txakurrak (Zuloa // 2025)
• Mikel Laboa - Haize Hegoa (1974 // Bat Hiru)
• Verde Prato - Maite, Nauzu Zeharkatu (Erromantizismoa // 2024)
• Berri Txarrak - Poligrafo Bakarra (Denbora da poligrafo bakarra II: Helduleku guztiak // 2024)
• Katamalo - Ez Dezala Mikrofonoak Agindu (Bihotz bakartien kluba // 2007)
• Merina Gris - Besteek Zer (Zerua Orain // 2022)
• Merina Gris - Hiru Damatxo (Zuloa // 2025)
• Habi, Etxekalte - Arimak (Arimak denboran // 2021)
• Sara Zozaya - Bat ( (I) // 2020)
• Toc - Gau Eternal Bat (Bat Barik Ez Dauz Bi // 2022)
• Txopet - Denboran Urtuta (Nahiz eta jausi // 2023)
• Merina Gris - Triste Dabil Aita (Zuloa // 2025)
97. Jon Martin: “Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa”
Jon Martin bertsolari, idazle, abeslari eta literatura ikerlari oiartzuarra gonbidatu dugu isilarazitako ahots bati oihartzuna eman asmoz. Hain justu, “Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa” izeneko liburua argitaratu du 2024an eta bertan, Donostian jaiotako abeslari urnietarraren irudiaren inguruko hausnarketak azaleratu dizkigu, "Ez Dok Amairu"ko kide eta euskal kantagintzaren erreferente izan arren, erreferentzialtasun edo zilegitasunaren bidean maila bereko babes edo onirizpena jaso ez duena. Argia piztu eta oztopoak apurtuz, bere irudiak egin dezala merezitako itzala.
Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Lurdes Iriondo hostokatu dugu Jon Martinen eskutik.
Playlista:
Lourdes Iriondo – Gaua (Lurdes Iriondo eta Xabier Lete // 1969)
Lourdes Iriondo – Ez Gaude Konforme (Lourdes Iriondo EP // 1968)
Lourdes Iriondo – Hala Ere (Antologia // 2006)
Lourdes Iriondo – Errota Zaharra (Antologia // 2006)
Lourdes Iriondo – Seaska Kanta (Lurdes Iriondo eta Xabier Lete // 1969)
Verde Prato – Agurra – Cover Lourdes Iriondo (Euskal Pop Erradikala // 2022)
Lourdes Iriondo – Lamiñak (Ortzadarra // 1978)
Lourdes Iriondo – Gaztedi Berri, Zalea (Lourdes Iriondo EP // 1968)
Lourdes Iriondo – Chorittua Nura Huat? (Kanta Zaharrak EP // 1968)
Lourdes Iriondo – Liu, Pan Mendian (Lourdes Iriondo EP // 1968)
96. Mikel Urretagoiena: “Jazza beste herrialde bateko folklorea da”
Jazzaren edo musika instrumentalaren bidean jarriko gara atal honetan, erdigunean bateria eta erritmoa ezarrita.
Mikel Urretagoiena (Ordizia, 1991) euskal musikarien belaunaldi berriko jazz eszenako erreferente bilakatu da bateria-jole gisa. Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan lizentziatu ondoren, Herbehereetan eta New Yorken burutu zituen ikasketak, gero Madrilera jo eta azkenik etxera, Ordiziara, bueltako bidea eginez. Hemen, etxean, osatu du hain zuzen denbora guzti horretan bizi eta xurgatutakoaren emaitza edo leherketa modukoa den diskoa, hain zuzen, “Denbora” moduan izendatua.
Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Mikel Urretagoienaren zeharkako bideak ere esploratuko ditugu.
Playlista:
• Mikel Urretagoiena – Denbora (Denbora // 2024)
• Peïo Duhalde – Banako (Zubigainekoa - Festival Music of the Basques of Navarra and Hasparren // 2001)
• Benito Lertxundi – Nire Herriko Neskatxa Maite (Altabizkar / Itzaltzuko Bardoari // 1981)
• Kuraia – Piztu Da Piztia (Piztu Da Piztia // 2005)
• Kortatu – El Último Ska (Azken Guda Dantza // 1988)
• Maurizia, Leon eta Basilio + Fasio – Durangon Bazkalduta (Martxea) (Alboka eta Trikitixa // 1998)
• Mikel Urretagoiena – Euri Dantza (Denbora // 2024)
• Mikel Urretagoiena – Kantu Hori (Denbora // 2024)
• Gorka Urbizu – Toki Bat (Hasiera Bat // 2024)
• Ke Lepo – Sutondoa (Izpi // 2023)
• Tatxers – Goizean Oskorri (Hiruzpalau Amets Larri // 2021)
• Ibil Bedi – Xirarena (Goldea // 2023)
• Mikel Urretagoiena – Nire Herriko Neskatxa Maite (Denbora // 2024)
95. Juan Carlos Perez: “Eszenatokian biluzik zaude jende aurrean”
Juan Carlos Perezen ahots, melodia edo hitzek oihartzun etengabea eragin dute gure memorian eta olatu baten moduan joan etorrian ibili ohi dira gaur eguneraino. Hain zuzen, olatu eta kala txorien dantza hipnotiko horretan itsasotik gertu jaio zen, Mutrikun, 1958an, eta musikarekiko grina gaztetan piztu zitzaion herriko musika eskolan solfeo, gitarra eta klarinetea ikasiz. 16 urterekin Ondarroa eta Mutrikuko lagunekin Indar Trabes bertsio edo plaza taldea sortu zuen eta 1976an etorriko zen hizki larriz idatzi ohi dugun Itoiz taldea, rock progresibo edo sinfonikotik, new wave edo pop rock doinuetarainoko transformazio edo ibilbidean momentuko eta aurrerantzeko erreferente bilakatuz. 1988an, taldea desegin ostean, bakarkako ibilbideari ekin zion eta hortik aurrera Itoizen hasitako bideari nolabait jarraipena emateaz gain, klasikoaren eta operaren munduan ere utzi du bere arrastoa.
Playlista:
Itoiz - Lanbrora (Alkolea // 1982)
Itoiz - Goizeko Deiadar (Itoiz // 1978)
Itoiz - Ezekielen Prophezia (Ezekiel // 1980)
Itoiz - Ezekielen Esnatzea II (Ezekiel // 1980)
Itoiz - Marea Gora (Musikaz Blai // 1983)
Itoiz - Hegal Egiten (Espaloian // 1985)
Itoiz - Lau Teilatu (Itoiz // 1978)
JC Perez - Kantu Eroa (Atlantic River // 1994)
JC Perez - Blues for string quartet (Arkadius String Quartet) (Quatuor // 1997)
JC Perez - Gauero (Hiriko Istorioak // 2006)
Itoiz - Kriterium (Zuzenean Madriden Radio 3 // 1984)
94. Zetak, Pello Reparaz: ''Eszeptizismo ariketa erradikal bat da AAZTIYEN'
Arbizutik mundura begirada zabalduaz Pello Reparazen izena denon ahotan dabil azken bi hamarkadetan. Hamazazpi urterekin ska nahiz punk doinuetan Vendetta taldea sortu eta bost disko kaleratu ostean, Zetak proiektuarekin bide berria hasi zuen 2019an. Urte guzti horietan ereintakoak fruituak eman ditu arrakasta itzela jasoaz eta guzti hori borobiltzeko, euskal mitologiaren inguruko sekulako gorazarre-festarekin datorkigu "Mitoaroa" kontzeptuaren babesean.
Playlista:
.ZETAK – Aralarko Dama (Aaztiyen // 2023)
.ZETAK – Zu (Aaztiyen // 2023)
.MOXAL - Zaldikatu#03 (Arrebetxe // 2020)
.EH Sukarra - Aspaldiko loreak (Azken Gezia // 2015)
.Kortatu - Etxerat! (Kolpez Kolpe // 1988)
.Oskorri - Euskal Herrian Euskaraz (Alemanian Euskaraz // 1984)
.ZETAK & Maixux Zugarramurdi - Hileta Kantu Nafarra (2024)
.ZETAK & Bomba Estereo – Zoriontasuna [La vida es de verdad] (2022)
.Tapia eta Leturia - Fandango Tristea (Dultzemeneoa // 1992)
.Olatz Salvador – Basan (Zainak Eman // 2024)
.Peiremans+ - Send Flowers (Peiremans+ // 2005)
.Soziedad Alkohólika - Pauso Bat (Polvo En Los Ojos // 2000)
.ZETAK – Itzulera (Itzulera // 2022)
93. Fermin Muguruza: ''Kantu bat egiterakoan sartu egiten naiz, busti egiten naiz zikindu arte''
Artista polifazetikoa, ekintzaile eta herri eragile sutsua da Fermin Muguruza (Irun, 1963). Ska, Dub, Rap edo Punkaren inguruan Euskal Herriak izan duen aitzindari eta iraultzaile handienen artean dago inongo zalantzarik gabe. Ezkertiarra, abertzalea eta internazionalista izanik, aktibismoa bere musikaren erdigunean jarri izan du beti eta hitza, arma politiko eraginkorra dela erakutsi izan du estilo eta garai ezberdinetan zehar.
80eko hamarkadatik hasi eta gaur egunerainoko bidaia musikala egingo dugu Muguruzaren ibilbidea errepasatuz.
Playlista:
.Negu Gorriak – Hitz Egin (Ideia Zabaldu // 1995)
.Kortatu – Sarri Sarri (Kortatu // 1985)
.Kortatu - Hay Algo Aquí Que Va Mal (El Estado de Las Cosas // 1986)
.Kortatu – La Linea del Frente (Azken Guda Dantza // 1988)
.Kortatu - After Boltxebike (Kolpez Kolpe // 1988)
.Negu Gorriak - Radio Rahim (Negu Gorriak // 1990)
.Negu Gorriak – Itxoiten (Borreroak Baditu Milaka Aurpegi // 1993)
.Fermin Muguruza – Urrun (Brigadistak Sound System // 1999)
.Fermin Muguruza - Guayaquil City (FM 99.00 Dub Manifest // 2000)
.Fermin Muguruza - Euskal Herria Jamaika Clash (Euskal Herria Jamaika Clash // 2006)
.Fermin Muguruza - Kolore Bizia (NOLA? Irun meets New Orleans // 2015)
.Fermin Muguruza & Chalart58 - Ulrike Meinhof - Muxu Molotov (feat. MATAH) (Black Is Beltza // 2020)
92. Esanezin, Ianire Aranzabe: ''Zirrara tristearen kontzeptuak definitzen du gure unibertsoa''
Esan ezin diren gauzak adierazteko erabili ohi da askotan musika eta Gipuzkoa barnealdera, Goierri ingurura begira jarrita, Ianire Aranzaberen barnealdeko doinuak ezagutu nahi ditugu. 1999an jaio zen Altzagaraten eta 2020ko hamarkada hasieran ezagutu genuen bere soinu unibertsoa: Esanezin.
Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, ahots lehun eta goxoz, "zirrara triste" moduan definitzen duen hori ezagutuko dugu.
Playlista:
Esanezin – Oraindik (Erretratu Bat / 2023)
Esanezin – Badaezpada (Erretratu Bat / 2023)
Lain – Irudiak (Tximeletak / 2015)
Olaia Inziarte – Astelehenetan (Astelehenetan / 2020)
Sara Zozaya – xxx (Nara / 2023)
Ghau - Su ta ke (Arin Nira / 2023)
Esanezin - Zirrara Triste Hori (Erretratu Bat / 2023)
Esanezin – Altzagarate (Aireratzen / 2021)
Gorka Urbizu - Janela bat (Hasiera Bat / 2024)
Olatz Salvador & Izaro - Zerbaiten Zain (Zainak Eman / 2024)
Zea Mays - Elektrizitatea 25 (Elektrizitatea 25 / 2024)
Ibil Bedi - Eskerrak Bideari (Beltxarga Beltza / 2021)
Esanezin - Besterik Ez (Erretratu Bat / 2023)
91. Tu-K / Piztiak, Txomin Uribe: ''Aspalditik genuen buruan Tu-K ez zela existitu''
80eko hamarkadako Ondarroan Tu-K taldearen sorreratik hasi eta Piztiak izaterainoko prozesua ezagutzeaz gain, gaur egun Fenix Hegaztiaren moduan errautsetatik berpiztutako fenomenoan murgilduko gara.
Post-punk doinuak Kirmen Uriberen hitzekin elkartuta osatu ziren Euskal Herriko underground eszenako harri bitxi hauek eta 2024an "Tuka Esaten Da" diskoaren kaleratzearekin, aitzakia perfektua topatu dugu bertako protagonista nagusiarekin berrikuspen moduko bat egiteko.
Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Txomin Uribe hostokatu dugu.
Playlista:
Tu-K – Plaiko Hatxetan (Tuka Esaten Da // 2024)
Tu-K – Norbait (Existentzia // 1987) - (Tuka Esaten Da // 2024)
Itoiz – Espaloian (Espaloian // 1985)
Ruper Ordorika - Crack (Pipa Bat) (So'ik so' // 1995)
Jotakie – Zatoz (Joxemai Beltza // 1989)
Petti - Argia Heldu Da (On // 2007)
Piztiak – Itzulia (Huts Nazazu // 1991)
Piztiak - Euriaren Zain (Euriaren Zain // 2006)
Hertzainak - Ez dago ilusio faltsurik (Salda Badago // 1988)
Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Mikel Valverde - Munduari begiratzeko (Zaharregia Txikiegia Agian // 2003)
Txuma Murugarren- Nire Ondasun Bakarra (Nire Leihoak // 2000)
Kerobia – Isburt (Rose Escargot // 2006)
Piztiak - Begietara Begiratu (XXX // 2022)
"Lore Hostoak" podcastean euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.
90. Niña Coyote eta Chico Tornado, Koldo Soret: ''Beti erakarri izan gaitu desertuak''
Gitarra riff pisutsu bezain indartsuak eskaini ohi ditu Niña Coyote eta Chico Tornado biko donostiarrak. Besteak beste, Surfin Kaos edo Zuloak taldeen errautsetatik altxatu ziren power duo moduan eta 2013an lehen lan homonimoa kaleratu zutenetik, geldi ezinak izan dira desertu giroko rock nahiz stoner doinuez jantzita. Euskal Herrian eta baita atzerrian ere, tartean Estatu Batuetan, zabaldu izan dute beren proposamena.
Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Koldo Soret partaidea hostokatu dugu.
Playlista:
NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – Errautsak (Aitzstar // 2019)
NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – Magic Tumbleweed (2023)
Bap!! - Inolaz Ezin Dut Ahantzi (Lehertzeko Garaia // 1994)
Anestesia – Ukiezinak (Erantzun // 1995)
Dut – Eskuzuri (At // 1996)
Negu Gorriak - Irakatsi Ziguten Historia (Negu Gorriak // 1990)
DON CONDOR eta ÑORA ALACRAN – Dantzan (Niña Coyote eta Chico Tornado vs. Don Condor eta Ñora Alacran // 2022)
NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO - Magic Edo (Eate // 2016)
Belako - Zaldi Baltza (Eurie // 2013)
Kashbad – Amalur (Kashbäd // 1996)
GAILU - Euzko polizia (Autosuntsipena hasia da 3,2,1,…Znort!!! // 2023)
Nakar – Alzheimer (Lore Eta Laban // 2023)
NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – Lainoa (Niña Coyote eta Chico Tornado // 2013)
89. Olatz Zugasti: ''Zure zailtasunen iturrira joatea, hori da sortze mailarik handiena''
Herri musiken maitale izanik, Olatz Zugastik (Hernani, 1965) 90eko hamarkada hasieran eman zuen lehen pausua bakarlari gisa. Musika zeltaren influentziaz doinu mistiko, hipnotiko eta goxoetan barrena eraman izan gaitu bere ibilbidean zehar, beti ere, ahots eta harpa doinu zerutiarren alboan. Gaztetatik Orio izan da bere bizilekua, bertako Herri Ikastolako haurren abesbatzako zuzendari eta noski, Benito Lertxundiren bide lagun izanik.
Playlista:
Olatz Zugasti - Muga gabeko hondartzara (Hitzño bat erran eta, banua berhala // 2023)
Olatz Zugasti - Bitxikeria Bat (Kantu Baten Bila Nabil // 1991)
Olatz Zugasti - Lo Hadi Aingürüa (Bulun Bulunka // 1999)
Olatz Zugasti - Haurra Egizu Lotto Lotto (Bulun Bulunka // 1999)
Olatz Zugasti - Haurtxo Haurtxoa (Bulun Bulunka // 1999)
Olatz Zugasti - Goizeko Bortzetan (Elearen Lainoa // 2002)
Olatz Zugasti - Karriketan Barna (Elearen Lainoa // 2002)
Olatz Zugasti - Gau hotzenean ere (Gau hotzenean ere // 2010)
Olatz Zugasti - Bizitza ederra da (Ur Goiena, Ur Barrena… // 2015)
Olatz Zugasti - Mirotzak (Orion Zuzenean (kaintaitaenea) // 2019)
Olatz Zugasti - Mendian zoinen eder (Hitzño bat erran eta, banua berhala // 2023)
88. Tatxers/Borla, Martin Ziriza: ''Entsegu gelako taldea baino, whatsap-taldeko taldea gara''
Iruñean kokatu gara, bertako ekosistema musikal oparoaren azken urteetako leherketa edo loraldiaren erantzuletako batekin.
Martin Ziriza (Iruñea, 1999) lehenik Jon Salinas, Iñigo Soria edo Sergio Devesaren alboan Tatxers taldeko partaide moduan ezagutu genuen eta beranduago Timeo Dedieu eta Ander Redinekin Borla taldeko baxu jole eta abeslari gisa. Gitarrekin egindako pop argitsu bezain energetikoa da bere ingurugiroa, baina, punkaren jarrera edo intrantsigentzia helarazten dute bere proiektuek.
Playlista:
.Tatxers – Etsaiak Agurtzen (Ezpatei Disdira! // 2024)
.Borla – Berorik Ez (Kordoba Bidea // 2024)
.Pottoka punk- Ehundaka gazte (2011)
.Hertzainak- Sí vis pacem parabellum (Hertzainak // 1984)
.Itoiz- "Happening" Baserrian (Musikaz Blai // 1983)
.Belako- Hegodun baleak (Hamen // 2016)
.Tatxers – Iruñea (Tatxers // 2023)
.Chill Mafia- Atzerrian (Ezorregatik X Berpizkiundea)
.Hiuzz- Pedal kolpe bat (Epea II // 2023)
.Xabier Lete & Lourdes iriondo - Errota zaharra (Ni Naiz Antologia // 1974)
.Gu ta gutarrak- noiz hasi ote zen dena (Bertso berriak eta lagun zaharrak // 2007)
.Borla – Berandu Egin Da (Kordoba Bidea // 2024)
106. Naxker, Karmele Gurbindo: “Emakumezko talde gehiago behar dira, baina oso polita dago Iruña”
105. Haritz Harreguy: “Abesti bat ona bada, soinua ez da hain inportantea”
104. Makala: “Saio bat koadro bat margotzea bezala da, abestiak koloreak eta lekua mihisea izanik”
103. Martin de Marte, Martin Murua: "Zeozeren bila nabil, adrenalina puntu bat dago kantu bat egitean"
102. Koska/Alguillo & Alkimistak. Alfonso Guilló: “Koska hegoaldean, Errobi iparraldean, gizarte guztia mugitu zen”
101. Andoni Ollokiegi: “Batzuetan alai nago, beste batzuetan alaitasuna inpostatu egiten da”
99. La Basu, Elena Caballero: “Gu, zenbakiak eta irudi bat izatea nahi dute”
98. Merina Gris, Julen: “Zuloa bere adiera guztietan erakutsi nahi genuen”
97. Jon Martin: “Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa”
96. Mikel Urretagoiena: “Jazza beste herrialde bateko folklorea da”
95. Juan Carlos Perez: “Eszenatokian biluzik zaude jende aurrean”
94. Zetak, Pello Reparaz: ''Eszeptizismo ariketa erradikal bat da AAZTIYEN'
93. Fermin Muguruza: ''Kantu bat egiterakoan sartu egiten naiz, busti egiten naiz zikindu arte''
92. Esanezin, Ianire Aranzabe: ''Zirrara tristearen kontzeptuak definitzen du gure unibertsoa''
91. Tu-K / Piztiak, Txomin Uribe: ''Aspalditik genuen buruan Tu-K ez zela existitu''
90. Niña Coyote eta Chico Tornado, Koldo Soret: ''Beti erakarri izan gaitu desertuak''
89. Olatz Zugasti: ''Zure zailtasunen iturrira joatea, hori da sortze mailarik handiena''
88. Tatxers/Borla, Martin Ziriza: ''Entsegu gelako taldea baino, whatsap-taldeko taldea gara''
Iradokizunak
Hertzainak, azken kontzertua
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman.
80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako.
Playzerrenda:
. Rockanrol Batzokian
. Hau dena aldatu nahi nuke
. Amets prefabrikatuak
. Oroimen txarrak
. Ez dago ilusio faltsurik
. Egunetik egunera
. Ispiluaren aurrean
. No time for love
. Eutsi gogor
. 564
. Hertzainak
. Larru beltzak
. Sigarrillos amarillos
. Si vis pacem
. Esaiok
. Ta zer ez da berdin
. Zoratzen
. Bi minutuero
. Aitormena
BIS-etan:
. Iñakik hitz egiten du?
. Hil ezazu aita
. Guantanamera
. Pakean utzi arte
. Eh txo!
. Arraultz bat pinu batean
SONA
Euskal Herriko musikaren mapa osatzeko bidaia da SONA. Estilo, soinu eta nortasun desberdinetako bakarlari eta taldeak ezagutzeko bideopodcasta, gure musika eszenaren aniztasuna eta sormena lehen planora ekartzen dituena.
Atal bakoitzean, artistek beren musika, unibertso artistikoa eta proposamen estetikoa erakutsiko dizkigute, zuzeneko emanaldien bidez. Gainera, beste euskal artista baten abestia beren erara moldatzeko erronkari helduko diote.
Jokin Bereziartuak gidatzen du SONA, ABAO Komunikazio Agentziak EITB Audiorentzat ekoitzitako bideopodcasta.
Esne Beltza taldearen agur kontzertua
18 urte eta gero, Bilbao Arenan eskaini zuen azken kontzertua Esne Beltza taldeak. Lagun izan zituzten Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez. Festa giroan, eta aldarrikapenak ahaztu gabe agur esan zuen Gipuzkoako taldeak.
2025eko otsailaren 1ean izan zen kontzertua.
Gorka Urbizu: Bira amaiera bat, besterik ez
Musikari lotuta bizi da Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977) eta proiektu askotan banatuta egin izan du bide hori. Berri Txarrak taldeak egin zuen ezagun eta 2019an hura itzali ostean bakarka abiatu zen berriro 2024an “Hasiera bat” kaleratuz.
Urbizuk, disko horri lotutako azken emanaldia Donostiako Vitoria Eugenia antzokian eskaini zuen 2025eko azaroan “Bira amaiera bat, besterik ez” izen buruarekin. Kontzertu horretan, bereak ez ezik, Berri Txarrak, Peiremans+, Katamalo taldeak eta beste musikari batzuen kantuen coverrak ere entzun ziren. Emanaldi horren audioa eskaintzen dizu GUAUk.
Play zerrenda:
. Maitasun bat
. Teoria bat
. Tren bat
. Lilura bat
. Etorkizuna ginenean
. Kolore bat
. Helduleku guztiak (Berri Txarrak)
. Sute bat
. Janela bat
. Etxe bat
. Betazalak erauztean (Katamalo cover)
. Send flowers (Peiremans+ cover)
. Más o menos bien ( El mato aun policia motorizado cover)
. Herri txiki
. Lisboa ( Anne Lukin cover)
. Diamantea
BIS-etan
. Maravillas ( Berri txarrak)
. Zilarra
. Hegal egiten ( Itoiz cover)
. Toki bat
. Besterik ez
ETS, bihotzen konkista
Arrakastatsua En Tol Sarmiento taldeak “Bihotzen Konkista” proiektuaren baitan Madrilgo Movistar Arenan eskainitako kontzertua. 2026ko apirilaren 25ean eskainitako emanaldiak 16.000 lagun elkartu zituen Estatuko hiriburuan eta beste 138.000 lagunek bat egin zuten EITBk eskainitako zuzeneko emanaldiarekin. GUAU gureaudioak emanaldi berezi haren audioa jartzen dizu eskura, Madrilen bizi izandakoa berreskuratzeko.
"Bihotzen konkista", ETS taldeak 2026an zehar martxan jarritako kultur proiektua da, Euskara eta Euskal Kultura Euskal Herritik kanpora zabaltzeko helburuz. Madrilgo emanaldia, Itziar Aizpuru aktorearen “Gure hizkuntza ez da galduko” bideoarekin abiatu zen eta zerrendatuta dauden musikari eta dantzari ugariren kolaborazioekin osatu zen.
ETSren aldetik Iñigo Etxezarreta arduratu zen ahotsa eta gitarraz, Ruben Campinun baxuaz, Alex Alonso baterian, Ruben Terrerosek jo zuen tronpeta eta Javier Lucasek Tronboia.
Playzerrenda:
. Aurreskua: Sunita Camblong eta Zihara
. Konkista
. Gelditu denbora
. Egingo dugu eztanda
. Sumendia. Kolaborazioa, Guillem Sole (Buhos)
. Fandangoa. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Txanpon baten truke. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Etorri gugana. Kolaborazioa, Dupla
. Beste behin
. Zure mundua
. Zure eskitik
. Zure orbaina
. Bidai ona izan
. Logela honetan. Kolaborazioa, Ander Valverde(Green Valley)
. Musikaren doinua
. Zein erraza
. Aitormena. Kolaborazioa. Josu Zabala (Hertzainak, kide ohia)
. Heldu da garaia
. Guretzat
. Ta orain zer
. Ezpata dantza
. Gure batxata
. Gu geu garena, Kolaborazioa, Maren
. Aldapeko. Kolaborazioa, Maren
. DJ Bull
. Abuela maitea. Kolaborazioa, Luz Casal
. Eutsi eskutik. Kolaborazioa: Bilboko Koral Elkartea
. Pregoia. Kolaborazioa, Pirata
. Arratsalde honetan. Kolaborazioa, Sorotan Bele
. Zortzi orduko ekaitza. Kolaborazioa, Sorotan bele
. Lesaka. Kolaborazioa, ETS Txaranga
. Zuengatik topa.
. Sxuarekin
. Hacia la luna
. Ametsetan
BIS-etan
. Itziar Aizpururen bideoa
. Lau teilatu, Kolaborazioa Itziar Aizpuru ( Itoiz)
. Txoria txori
. Zurekin batera
. Aukera berriak
. Ta orain zer

