109. Janus Lester, Jokin Pinatxo: “Loreek lorezaina baino gehiago behar zituen lorezainak loreak”
Lore Hostoak
109. Janus Lester, Jokin Pinatxo: “Loreek lorezaina baino gehiago behar zituen lorezainak loreak”
Euskal Herrian biztanleko musikari proportzio handieneko herria izango da Bera, eta Nafarroa iparraldeko herri txiki horretakoa da Janus Lester, hain zuen. Azken urteotako ahots eder bezain pertsonalenen artean dago zalantzarik gabe eta 29 urterekin bere abestiak gure iruditegian txertatzea lortu du denbora gutxian. Izan ere, bi lan kaleratu ditu oraingoz, 2022an lehena “Ez Gaitzala Loak Harrapatu” izenpean eta bigarrena 2024an: “Lore”.
Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan lorez lore hostokatuko dugu Jokin Pinatxo eta bere lorategi musikala.
Playlista:
. Janus Lester – Bi Begi Bi Lore (Lore // 2024)
. Janus Lester – Lore (Lore // 2024)
. Petti - Eman eta hartu (On // 2007)
. Ruper Ordorika - Ene Begiek (Ez Da Posible // 1990)
. Ken zazpi eta EOS - Hel nazazu eskutik (2013)
. Janus Lester – Udazken Egun Hura (Ez gaitzala loak harrapatu // 2022)
. Izaro – EDZDDH (Cerodenero // 2023)
. Janus Lester – Maitasuna tabu (Ez gaitzala loak harrapatu // 2022)
. Janus Lester – Argitu Zain (Lore // 2024)
. Itoiz – Elurretan (Ambulance // 1987)
. Olaia Inziarte - Zure mina (Lehengo Lepotikan burua // 2022)Izaki Gardenak - Amaieratik hasi (Amaieratik hasi // 2013)
. Gorka Urbizu – Zilarra (Bakan II // 2025)
. Janus Lester – Minutuak (Lore // 2024)
114. Mateo Zikuta, “Haize berriak txertatzearen izenean denak ez du balio”
Igitaia eta mailuaren indarraz eginiko rap musikaren erritmo, melodia eta mezuetan barrena murgilduko gara Martin Ziarrustaren (Gasteiz,1999) testuingurua ezagutzeko asmoz.
Ziakhus moduan eman zen ezagutzera eta Dürum Solo Karne edo Ekida bezalako proiektu nahiz ekimenetan parta hartu ostean, Mateo Zikuta izenpean aurkeztu zaigu El Garto beatmakerr-aren laguntzaz aurkeztutako “Ketura Operazioa” LP edo lan luzearekin. Lan hau konfirmazio moduko bat da, izen, mezu eta soinu sendoagoz geratzeko datorrela baieztatzen duen lana.
Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan Mateo Zikutaren soinu nahiz ideien iruditegia ezagutuko dugu.
Mateo Zikuta & El Garto – Iltzeak eta belarrak (Ketura Operazioa // 2026)
Mateo Zikuta & El Garto – Misilen Zai (Ketura Operazioa // 2026)
Pikutara - Gudarien Eguna (88-91 maketa // 1991)
2zio - Epaile Jauna (Pausuz pausu // 2013)
Arrano Pertxa eta Lengu Iluna – Basque Life Thug Life (Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra // 2018)
Rodeo – Norabidea (EHko TPGNSozialistaren abestia// 2021)
MATEO ZIKUTA, Caliè - Aresti bars (Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean // 2025)
Mateo Zikuta & El Garto – Flow Torreta (feat. Calié) (Ketura Operazioa // 2026)
Enbor – Ekaitzak (Enbor // 1979)
Mateo Zikuta & El Garto – Putreak Inguruan (Ketura Operazioa // 2026)
Chill Mafia – Bedeinkatua (2021)
Erre Q R - Omenaldi feat. Buru Arin (Bidezidorrak // 2025)
Mateo Zikuta & El Garto – Furgonetan (Ketura Operazioa // 2026)
113. Maddi Oihenart: “Kantua nireganatu zen ustekabean eta salbatu ninduen”
Euskal musikaren ondare da Maddi Oihenart, Zuberoako ahots tradizioaren ordezkari. Bere kantu eta kantaerak hainbat belaunaldietan izan du oihartzuna, izan a capella, jazz edo kantu herrikoien doinupean. Idazle eta musikari askoren babesean entzun izan dugu, Itxaro Bordaren hitzetatik, Juantxo Zeberioren piano konponketetaraino. Horrela, Barkoxen 1956an jaiotako abeslaria, hitz eta doinuen arteko harreman eder horren adierazgarri bilakatu da gure herrian, ziurrenik desagertzen ari den mundu baten testigantza utziz.
Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Maddi Oihenarten iruditegian murgilduko gara kantuetan barrena.
Playlista:
• Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio – Besterik Ezean (Lur // 2025)
• Maddi Oihenart - Ikusiko dira berriz (Hari Biru // 2007)
• Mixel Achigar- Ama Euskadi (Etxahun Iruri) (Etxahun 1907 – 1979 // 1999)
• Beñat Achiary - Maitea nun zira (Ene Kantu Ferde eta Urdinak // 1989)
• Maddi Oihenart (Olatz Zugasti) – Lo Hadi Aingürüa (Bulun Bulunka // 1999)
• Maddi Oihenart & Mixel Arotze – Agota (Lürralde Zilarra // 1998)
• Ruper Ordorika - Enbaxadorre Hodeiertzean (Memoriaren Mapan // 2006)
• Maddi Oihenart - Argizagi Ederra (Hari Biru // 2007)
112. La Txama, Tuli: “Chill Mafia baino Chill Mafiagoa da Tapia”
Askotan aipatu izan dugu Iruñerrian azken urteotan eman den loraldi musikala eta bertako beste lore bat hostokatu dugu atal honetan. Iruñatik oso gertu, Atarrabiatik dator Martin Cervantes, Tuli, Chill Mafiako partaide gisa ezagutu genuena. Orain, La Txama proiektuarekin buru belarri dabil, napar-mex edo betidanik Nafarroan eta Euskal Herri osoan rantxera edo corrido mexikarrari erakutsi zaion maitasunari jarraipena emanez, kasu honetan kaleko kodigoekin uztartuz euskal corrido urbanoaren ikur bilakatu dira.
Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan, Tuliren soinu iruditegia ezagutuko dugu.
Playlista:
• La Txama – La Txama (La Txama // 2024)
• La Txama – Fusilaren Hotsa (La Txama // 2024)
• Mikel Laboa – Ihesa Zilegi Balitz (6 // 1985)
• Xiberotarrak – Mauleko Erregiña (Zotükatzez batx-batxa // 2023)
• Oliba Gorriak – Sorkuntza (Ideien Guda // 2014)
• Tapia Eta Leturia – Gipuzkoarrok, Errosariyo Santuba! (Tapia Eta Leturia Band // 1995)
• Chill Mafia Records – Mus Corrido (Agur Eta Ohore // 2024)
• Oskorri – Mari Andresan Korotza (Katuen testamentua // 1993)
• Argoitia Anai Arrebak – Mundu Bat (Irune ta Andoni Argoitia // 1968)
• Xirula Mirula – Denboraren Makina (Txanela Musika 1 // 2022)
• La Txama – Laister Izango Gara Berriz (La Txama // 2024)
111. Gartxot: “Sormena beti izan da pentsamenduen biografia antolatzeko bide bat”
Bidaia intimo bat proposatzen digu Gartxot Unsainek. Gitarraren soiltasuna eta artifiziorik gabeko ahotsa baliatuz, bilaketa emozional zintzo bat egin nahi izan du “Bizirik gaude” diskoan, musika egiteko modu biluziago eta pertsonalago baterako hautua. Izan ere, Madeleine eta Ghau proiektuekin hostokatu bagenuen, oraingoan bere izen propioa daramanarekin datorkigu, koloretik txuri-beltzera, tximeletatik beldar izaterako alderantzizko metamorfosi moduko batean norberaren muinera edo esentziara iritsita, bizirik dagoela aldarrikatuz.
Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Gartxot hostokatu dugu.
Playlista:
. Gartxot – Non Erein (Bizirik Gaude // 2026)
. Gartxot – Portuko Negu (Bizirik Gaude // 2026)
. Mikel Markez - Eguzkia (…Eta Etorri Egin Zait… // 1992)
. Oskorri - Euskal Herrian Euskaraz (Adio Kattalina // 1982)
. Benito Lertxundi – Itzaltzuko Bardoa (Altabizkar - Itzaltzuko bardoari // 1981)
. Xabier Badiola - Leihoko Argian (Xabier Badiola // 2023)
. Gartxot – Ahaztear (Bizirik Gaude // 2026)
. Physis versus Nomos - Babes Estaldura (Burdin Gozoa eta Arrabioa)
. Ibil Bedi – Anelidoak (Hau dena [Katakrak] // 2023)
. Xabier Zeberio - Non Zira (Pause // 2023)
. Amaia Miranda – Bizipoza (Cada Vez Que Te Veo Lo Entiendo // 2025)
. Gartxot - Lagun ta asun (Bizirik Gaude // 2026)
110. Gotzon Barandiaran: “Labirintoan sartzea gustatzen zait, zein hitzek igurtzi, besarkatu, jipoitu elkar”
Zer dira ba hitza eta doinua, poesia eta musika, galbahe emozional edo identitario ez badira. Zer gara gu, guk iragazi ez badugu izan nahi dugun hori? Edo niak iragazten ez badu izan nahi ez dudana? Hitzen esan nahien labirinto horretan murgildu da Gotzon Barandiaran (Larrabetzu,1974) idazle, poeta, musikari edo kultur ekintzaile gisa bere arrastoa utzi duena. Izan ere, zer utzi, zer eman, zer hartu erabakiz idatzi du “Galbahea” poema liburua, hitzak kantu eta kantuak hitz izateko bidegurutze lauso horretan Galbahe taldea sortu eta 11 kantuz osaturiko diskoarekin borobilduz. Ez da lehen aldia gisa horretako abentura batean ikusi duguna, gehienok Katamalo proiektu zoragarriaren baitan oroituko baituzue.
Atzerako begirada hori baliatuz, Barandiaranen galbahean geratutako petalo musikalak bildu eta entzungo ditugu Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan.
Playlista:
• Galbahe - Txoritxu txilibitaria / Belatzarekin (Galbahea – 2025)
• Galbahe - Bakean Elkarbizitzerik (Galbahea – 2025)
• Ruper Ordorika – Lagun Erratuena (Kantuok jartzen ditut // 2003)
• Gorka Urbizu – Janela Bat (Hasiera Bat // 2024)
• Xabier Zeberio – Pause (Pause // 2023)
• Anari – Txikizio Hau Dena (2025)
• Katamalo – Ez Dezala Mikrofonoak Agindu (Poema) (Bihotz Bakartien Kluba // 2007)
• Galbahe - Aylan (Galbahea – 2025)
• Bide Ertzean – Zenbat Aldiz (77 // 2013)
• Tapia eta Leturia – Wafa (Hain Zuzen // 2002)
• Maurizia, Leon eta Basilio – Jotea (Alboka Eta Trikitixa // 1998)
• Anonyme Popular - Jaio Orduko (2022)
• Galbahe - Wafa (Galbahea – 2025)
108. Balerdi Balerdi, Toño Muro: “Giro eskasa zegoen Iruñean, euskarazko gauza gutxi”
Euskal Power Pop-aren aitajaunetako bat da Toño Muro. Iruñean, 90eko hamarkadan Balerdi Balerdi taldea sortu zuen Sergio Ibarrola “Zara”, Marino Goñi, Patxi Goñi eta Blanka Izkueren alboan. 2012tik aurrera bigarren bizitza edo agerraldi bat ere izan zuen proiektuak, Muro eta “Zara”ren albora lehenik Karlos Ortiz eta honen ondotik Petti eta Anxel Iraola batuz. Merkatuaren ikuspegitik begiratuta, euren aitortza kuantitatiboa baino kualitatiboa izan dela esan genezake. Eta horrela, melodia itsaskorrak testu adimentsu eta ironikoekin uztartzeko gaitasunaz, euskal pop rock-aren kultur talde maitatu eta errespetatuenak bilakatu dira, ondorengo belaunaldientzat ezinbesteko erreferentzia izanik.
Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Toño Muroren unibertso edo kantu lorategian murgilduko gara.
Playlista:
• Balerdi Balerdi – Non Duzu Zauria (Ez Gara Galdu // 1994)
• Balerdi Balerdi – Lore Etxea (Balerdi Balerdi // 1991)
• Errobi – Nora Goaz (Errobi // 1975)
• Jotakie – Beti Berdin (Zurt!!! // 1986)
• Ruper Ordorika – Ene Herrian (Ez Da Posible // 1990)
• Lau Behi – Hegan Egin Nahi Dut (Lau Behi / 1995)
• Balerdi Balerdi – Letrak Zeruan (Hobe behin gorri ezenez beti hori // 1997)
• Balerdi Balerdi – Amaitzear da dantza garaia (Galtzen ikasteko metodoa // 2017)
• The Uski’s – Zelan (Barikun // 2007)
• Txuma Murugarren & Angel Unzu – Fortuna Bakoak (14 abesti eta hamahiru istorio txiki // 2013)
• Hiuzz – Mamuak (Esperoan // 2025)
• Balerdi Balerdi – Azken Kanta (Udaberri Alua // 2023)
107. Autobus Magikoa, Gotzon Retegi: “Badakit mikrofono batek zenbat eragin dezakeen”
2015ean Autobus Magikoa sortutakoan, ez zuten pentsatu ere egingo hamar urte beranduago gertatuko zena. Oiartzuarrek “Hatortxu Rock”eko kontzertua iragarritakoan lehertu zen dena eta urte askoan isilpean, ezkutaturik, egon ostean taldearen disko bakarra den 2017ko “Musker” laneko abestiek bizitza eta bide propioa egin zuten pandemia garaiko geldialdiaren ostean. Boskotearen 10. urteurrena ospatzeko itzuleraren azken geltokia, 2015eko lehen kontzertua gauzatu zen leku berean izan zen, Oiartzungo Ugaldetxo auzoko festetan, nolabait hamarkada bat atzerago sortutako zirkulua itxiz. Bertan, Euskal Herri osotik etorritako lau mila pertsona inguru bildu ziren auzo txiki bateko jaietan, reggae, rap, rock eta umore onaren giroan.
Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Gotzon Retegi (Musker) abeslaria hostokatu du.
Playlista:
• Autobus Magikoa – Alde (Musker // 2017)
• Autobus Magikoa (ETBko Telesailaren Openinga)
• Julen Lekuona - Itsasoan Urak Handi Dire (Zuzenean / 1968)
• Imanol Urbieta - Behin Betiko (Nire ibilbide pedagogikoa // 2009)
• Berri Txarrak - Denak ez du balio (Libre // 2003)
• Glaukoma Ta Bad Sound – Batak Bestetik (Sua zaintzen // 2015)
• Autobus Magikoa – Pozaren Gailurra (Musker // 2017)
• Autobus Magikoa – Denbora (Musker // 2017)
• Bizardunak - Shane MacGowan’s Basque Paddys (Bizardunak // 2009)
• Txiltxoko - Amaren negarra (Txiltxoko Acustic // 2018)
• Uzi Cuzy - 1000skrt (2022)
• Autobus Magikoa – Zu Zara (Musker // 2017)
114. Mateo Zikuta, “Haize berriak txertatzearen izenean denak ez du balio”
113. Maddi Oihenart: “Kantua nireganatu zen ustekabean eta salbatu ninduen”
112. La Txama, Tuli: “Chill Mafia baino Chill Mafiagoa da Tapia”
111. Gartxot: “Sormena beti izan da pentsamenduen biografia antolatzeko bide bat”
110. Gotzon Barandiaran: “Labirintoan sartzea gustatzen zait, zein hitzek igurtzi, besarkatu, jipoitu elkar”
108. Balerdi Balerdi, Toño Muro: “Giro eskasa zegoen Iruñean, euskarazko gauza gutxi”
107. Autobus Magikoa, Gotzon Retegi: “Badakit mikrofono batek zenbat eragin dezakeen”
Iradokizunak
Hertzainak, azken kontzertua
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman.
80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako.
Playzerrenda:
. Rockanrol Batzokian
. Hau dena aldatu nahi nuke
. Amets prefabrikatuak
. Oroimen txarrak
. Ez dago ilusio faltsurik
. Egunetik egunera
. Ispiluaren aurrean
. No time for love
. Eutsi gogor
. 564
. Hertzainak
. Larru beltzak
. Sigarrillos amarillos
. Si vis pacem
. Esaiok
. Ta zer ez da berdin
. Zoratzen
. Bi minutuero
. Aitormena
BIS-etan:
. Iñakik hitz egiten du?
. Hil ezazu aita
. Guantanamera
. Pakean utzi arte
. Eh txo!
. Arraultz bat pinu batean
ETS, bihotzen konkista
Arrakastatsua En Tol Sarmiento taldeak “Bihotzen Konkista” proiektuaren baitan Madrilgo Movistar Arenan eskainitako kontzertua. 2026ko apirilaren 25ean eskainitako emanaldiak 16.000 lagun elkartu zituen Estatuko hiriburuan eta beste 138.000 lagunek bat egin zuten EITBk eskainitako zuzeneko emanaldiarekin. GUAU gureaudioak emanaldi berezi haren audioa jartzen dizu eskura, Madrilen bizi izandakoa berreskuratzeko.
"Bihotzen konkista", ETS taldeak 2026an zehar martxan jarritako kultur proiektua da, Euskara eta Euskal Kultura Euskal Herritik kanpora zabaltzeko helburuz. Madrilgo emanaldia, Itziar Aizpuru aktorearen “Gure hizkuntza ez da galduko” bideoarekin abiatu zen eta zerrendatuta dauden musikari eta dantzari ugariren kolaborazioekin osatu zen.
ETSren aldetik Iñigo Etxezarreta arduratu zen ahotsa eta gitarraz, Ruben Campinun baxuaz, Alex Alonso baterian, Ruben Terrerosek jo zuen tronpeta eta Javier Lucasek Tronboia.
Playzerrenda:
. Aurreskua: Sunita Camblong eta Zihara
. Konkista
. Gelditu denbora
. Egingo dugu eztanda
. Sumendia. Kolaborazioa, Guillem Sole (Buhos)
. Fandangoa. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Txanpon baten truke. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Etorri gugana. Kolaborazioa, Dupla
. Beste behin
. Zure mundua
. Zure eskitik
. Zure orbaina
. Bidai ona izan
. Logela honetan. Kolaborazioa, Ander Valverde(Green Valley)
. Musikaren doinua
. Zein erraza
. Aitormena. Kolaborazioa. Josu Zabala (Hertzainak, kide ohia)
. Heldu da garaia
. Guretzat
. Ta orain zer
. Ezpata dantza
. Gure batxata
. Gu geu garena, Kolaborazioa, Maren
. Aldapeko. Kolaborazioa, Maren
. DJ Bull
. Abuela maitea. Kolaborazioa, Luz Casal
. Eutsi eskutik. Kolaborazioa: Bilboko Koral Elkartea
. Pregoia. Kolaborazioa, Pirata
. Arratsalde honetan. Kolaborazioa, Sorotan Bele
. Zortzi orduko ekaitza. Kolaborazioa, Sorotan bele
. Lesaka. Kolaborazioa, ETS Txaranga
. Zuengatik topa.
. Sxuarekin
. Hacia la luna
. Ametsetan
BIS-etan
. Itziar Aizpururen bideoa
. Lau teilatu, Kolaborazioa Itziar Aizpuru ( Itoiz)
. Txoria txori
. Zurekin batera
. Aukera berriak
. Ta orain zer
SONA
Euskal Herriko musikaren mapa osatzeko bidaia da SONA. Estilo, soinu eta nortasun desberdinetako bakarlari eta taldeak ezagutzeko bideopodcasta, gure musika eszenaren aniztasuna eta sormena lehen planora ekartzen dituena.
Atal bakoitzean, artistek beren musika, unibertso artistikoa eta proposamen estetikoa erakutsiko dizkigute, zuzeneko emanaldien bidez. Gainera, beste euskal artista baten abestia beren erara moldatzeko erronkari helduko diote.
Jokin Bereziartuak gidatzen du SONA, ABAO Komunikazio Agentziak EITB Audiorentzat ekoitzitako bideopodcasta.
Esne Beltza taldearen agur kontzertua
18 urte eta gero, Bilbao Arenan eskaini zuen azken kontzertua Esne Beltza taldeak. Lagun izan zituzten Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez. Festa giroan, eta aldarrikapenak ahaztu gabe agur esan zuen Gipuzkoako taldeak.
2025eko otsailaren 1ean izan zen kontzertua.
Huntza: Azkena balitz bezala
Zortzi mila ikusle batu zituen Huntza taldeak Miribillako Bilbao Arenan 2024ko otsailean eskaini zuen azken emanaldiak. Kontzertu horrekin eman zioten amaiera Josune Arakistain, Uxue Amonarriz, Aitor Huizi, Aitzol Eskisabel, Ihnar Eskisabel eta Peru Altubek hamarkada bat lehenago hasi zuten proiektuari. Unibertsitate garaian elkarrekin musika egiten hasi zirenean ezin zuten aurre ikusi “Aldapan gora” abestiak, adibidez, lortutako arrakasta handia; hamalau millioitik gora deskarga lortutakoa da. “Ertzetatik”, “Xilena” eta “Ezin ezer espero” diskoak izan dira sei musikari gazteen uzta, besteak beste. Azken emanaldirako Xabi Solano, Olatz Salvador, Niko Etxart, Tremenda Jauria eta ETS bezalako gonbidatuak izan zituzten oholtzan heurekin batera. GUAU plataformak eskaintzen dizu festa handi bilakatu zuen emanaldi horretako audioa.
Playzerrenda:
. Promesetan
. Odoletan
. Kalabazak
. Hautsetatik
. Gaztetxeak bizirik (Ebri Knight)
. Elurretan
. Harro gaude
. Bertsioa
. Haizeak ( Stay Homes)
. Damutu asko
. Pot pourria ( Alatz eta Maider, Maixa eta Ixiar, Kristina eta Amaia gonbidatuekin)
. Olatu bat
. Paret(h)esiak ( Gurru gonbidatua)
. Gauerdiko biolinak
. Agur Itaka (Pablo Novoa gonbidatu)
. Poema Nekatu bat
. Bertsioa( Lámour Toujours)
. Izan nahi dut
. Buruz behera ( ETS gonbidatu)
. Izan gira ( Niko Etxart gonbidatu)
. Zelatari
. 17.21
. Aldapan gora
. Flying free ( Iratxe eta Tronpi gonbidatu)
. Zer izan ( Tremenda Jauria eta Twerk gobidatuekin)
. Ilusioz bere
. Lasai lasai

