Bakeranzko bide luzea
Bakea lortzeko eragile askok esku hartu behar dute. Berrogei urtetan zehar, Suarez, Gonzalez, Aznar edota Zapatero Espainiako Presindente ziren garaian haien gobernuetako ordezkariek ETArekin negoziaketa aldiak izan zituzten bakerako bidean. Aldi berean, EAEn, Eusko Legebiltzarrak, alderdi politikoek eta gizarte zibilak oro har, bakea lortzeko baldintzak sortu zituzten. Estrategia bikoitza zen, eta batzuk ahalegin handia egin zuten indarrak arrazoiari ez irabazteko. Etorkizuneko bakea horrela lortuko zela sinisten zutelako.
3500 atentatu, 850 hilketa baino gehiago, 2600 zauritu, 90 bahiketa eta milaka persona extortsionatu zituzten 2018ko Maiatzaren 3an balantzea itxi zen arte. Egun hartan ETAk bere amaieraren berri eman zion gizarteari.

