loading

Isiltasunetik askatasunera

Memoria eraikiz

Isiltasunetik askatasunera

Frankismoak euskal kulturaren errepresioaren berrogei urte ekarri zituen. Urte haietan erabateko klandestinitatetik matxinadara igaro zen. Gerra Zibilearen ostean euskara eta euskal nortasunaren edozein adierazpen baztertua izan zen: euskarazko izenak legez kanpo utzi ziren, debekatu egin zen hilobi eta panteoietan euskaraz idaztea, baita mezetan ere. 40ko hamarkadaren amaieran, erregimena zalantzan jartzen eta aldatzen saiatu ziren gazte-taldeak sortu ziren. Baina ez zen 60ko hamarkada arte izan ekintza borrokalariagoen aldeko apustua egin zenean. Gutxitan ikusi izan da urte hauetan euskara eta euskal kulturaren alde bizi izan zen bezalako militanzia.