loading

3. Margaret Bradshaw botanikaria eredu

Menda bikoitza

3. Margaret Bradshaw botanikaria eredu

Margaret Bradshaw botanikariaz aritu gara atal honetan, galzorian dagoen landare basati multzo bat zaintzeari bere bizitza eskaini dion emakumeari buruz. Bere lanaz, bere egitasmoez eta zaldi gainean 100 urterekin egiten dituen ibiliez mintzatu gara. Guri gustatzen zaizkigun ereduetako bat baita Margaret Bradshaw. Saioko sendabelarraren atalean, urkiari egin diogu leku. Zuhaitza da, baina sendazuhaitza esatea dagokigu, nahiz eta hitz hori oraindik asmatu gabe dagoen. Gure udazkeneko sendabelarrak atalean, balio medizinal eta terapeutiko handiko zuhaitz hau dakargu.