loading

De Artzentales a Sopuerta entre viejos cargueros, amplios hayedos y el río Kolitza

Mugarri: rutas por Euskal Herria

De Artzentales a Sopuerta entre viejos cargueros, amplios hayedos y el río Kolitza

Bizkaiko Burdin Mendietako Bide Berdearen lehen zatia egingo dugu: Artzentalesetik Sopuertara, 9 kilometro eta lau orduko ibilaldian, pagadien artean, zamaleku zaharren aztarnen ondotik eta Kolitza ibaiaren xuxurlak lagun. Gallarta Europako aire zabaleko bigarren burdin meategirik handiena bihurtu zuen meatze-esplotazio baten hezurdura aurkituko dugu, baita garai hartako aztarnak eta giza memoria sastrakadiaren artetik berreskuratzen ari diren pertsonak ere. Horrez gain, harrera egiteko zein kultur eta gastronomia esperientziak eskaintzeko proposamen berriak diseinatzen ari dira. Garai batean trenbide zahar bat igarotzen zen bidetik ibiliko gara; Kantauri itsasoraino iristen zen trenbide hartatik. Alberto Muro natura-argazkilariarekin hitz egingo dugu; Juan Manuel Román Camposekin, Alén mendiko meatze-barrutia berreskuratzen ari denarekin; Ameli Ortiz Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren Fundazioko presidentearekin; Borja Allenderekin, Gallartan egoitza duen Martin Etxea Elkarteko kidearekin —migratzaileei eta giza eskubideen defendatzaileei harrera egiten dien gunea—; eta Mabel Ferreirarekin, Geltoki Jatetxekoa. Hau Mugarri da, Iñaki Makazagak aurkeztutako Radio Euskadiko podcasta, Euskal Herriko ibilbideei buruzkoa.