Nadia Boulanger. Musikaria eta musika-pedagogoa
Nadia Boulanger musikariaz aritu zaigu Judith Montero saxofonista eta musika-irakaslea. Nadia Boulangerrek musikaren pedagogian jardun zuen, 1.200 ikasle izan zituen. Musika-tradizio handiko familia batean jaio zen. Bere aita Ernest Boulanger konpositorea zen eta ama Raissa Ivanovna Mychestsky errusiar printzesa eta abeslaria. Bere ahizpa, Lili Boulanger, talentu handiko konpositorea. Parisko musika-ikastegian ikasi zuen Gabriel Fauré maisuarekin. Gazte sartu zen kontserbatorioan eta berehala erakutsi zuen pianista eta organista gisa zuen trebezia.
Musika eta zinema
Judith Montero musikariarekin batera, zinemaren eta musikaren arteko harremanean murgilduko gara. Film baten emozioak indartzeko, giroa sortzeko edo pertsonaiak definitzeko musikak duen gaitasunaz arituko gara, eta zinemaren historiako soinu-banda ezagun batzuk entzungo ditugu: Tasio, Akelarre, Lo Imposible, The Godfather eta The Pink Panther, besteak beste. Palomitak prest, belarriak erne!
Nadia Boulanger II. Maisuen maistra
Judith Monterorekin segi dugu Nadia Boulanger konpositore eta musika-irakasle frantsesaren unibertsoan barrena. XX. mendeko musikari handietako asko izan zituen ikasle: Leonard Bernstein, Aaron Copland, Astor Piazzolla eta Quincy Jones, besteak beste. Boulangerrek musikaren ulermenean eta sormenean izan zuen eragina ezagutuko dugu, haren irakasteko modu zorrotzaz, musikaren ikuspegi zabalaz eta ikasleengan pizten zuen talentuaz hitz eginez. Horretarako, Charpentier, Bach, Stravinsky, Bernstein, Copland, Piazzolla, Tailleferre eta Quincy Jonesen piezak entzungo ditugu.
Maestro eta maestrak
Irakasleen Nazioarteko Eguna hizpide hartuta, Judith Monterorekin musikaren irakaskuntzaz eta irakasleek ikasleen bizitzan duten eraginaz aritu gara. Saxofoi-irakasle eta musikariak musikaren historiara eraman gaitu, Napoliko lehen kontserbatorioetatik Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatoriora, eta bertatik igaro ziren hainbat musikari eta konpositoreren istorioak ekarri dizkigu. Besteak beste, Giovanni Battista Pergolesi, Domenico Cimarosa, Hélène de Montgeroult eta Juan Crisostomo Arriaga ezagutu ditugu, eta musikaren munduan irakasleek eta erakundeek izan duten garrantziaz hausnartu dugu. Amaitzeko, Olatz Zugastiren “Bizirik gaudelako” kantua ekarri digu, irakaskuntzaren eta komunitatearen arteko lotura gogora ekarriz, Orioko herriari egindako oparia.
Musika, memoria ariketa gisa
Judith Monterok musikak memorian eta emozioetan duen eraginaz hitz egin digu gaur. Alzheimerra duten pertsonengan musikak sortzen dituen emozioen inguruko ikerketa batetik abiatuta, hainbat pieza ekarri dizkigu: alaitasuna, lasaitasuna, nostalgia, esperantza, etxeko goxotasuna, haurtzaroko oroitzapenak edo dantzatzeko gogoa pizten dizkiguten doinuak. Izan ere, musika entzutea baino askoz gehiago ere bada: gure bizipenak eta oroitzapenak berpiztu, egoerak kudeatzen lagundu eta une berriak sortzeko gai da.
Postal musikatu bat udari eskainia
Edertasunaren Eguna aitzakiatzat hartuta, Judith Montero musikariarekin batera udako postal musikatu bat osatu dugu. Galiziatik Portugalera, Costa Bravatik Brasilera eta Senegaletik Euskal Herrira, hainbat doinuren bidez bidaiatu dugu, itsasoaz, herriminaz, oporrez eta oroitzapenez hitz eginez. Besteak beste, Pascual Veigaren Alborada galega, Sílvia Pérez Cruzen Vestida de nit, Amalia Rodriguesen fadoa, Yo-Yo Maren Chega de Saudade, Ismaël Lôren Tajabone eta John Taveneren Total Eclipse entzun ditugu. Ibilbideari amaiera Mikel Laboaren Gure Bazterrak kantuarekin eman diogu, inguruan dugun edertasunari beste begirada batez erreparatzeko.
Musika eta zinema
Nadia Boulanger II. Maisuen maistra
Maestro eta maestrak
Musika, memoria ariketa gisa
Postal musikatu bat udari eskainia
Iradokizunak
Hertzainak, azken kontzertua
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman.
80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako.
Playzerrenda:
. Rockanrol Batzokian
. Hau dena aldatu nahi nuke
. Amets prefabrikatuak
. Oroimen txarrak
. Ez dago ilusio faltsurik
. Egunetik egunera
. Ispiluaren aurrean
. No time for love
. Eutsi gogor
. 564
. Hertzainak
. Larru beltzak
. Sigarrillos amarillos
. Si vis pacem
. Esaiok
. Ta zer ez da berdin
. Zoratzen
. Bi minutuero
. Aitormena
BIS-etan:
. Iñakik hitz egiten du?
. Hil ezazu aita
. Guantanamera
. Pakean utzi arte
. Eh txo!
. Arraultz bat pinu batean
Esne Beltza taldearen agur kontzertua
18 urte eta gero, Bilbao Arenan eskaini zuen azken kontzertua Esne Beltza taldeak. Lagun izan zituzten Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez. Festa giroan, eta aldarrikapenak ahaztu gabe agur esan zuen Gipuzkoako taldeak.
2025eko otsailaren 1ean izan zen kontzertua.
Huntza: Azkena balitz bezala
Zortzi mila ikusle batu zituen Huntza taldeak Miribillako Bilbao Arenan 2024ko otsailean eskaini zuen azken emanaldiak. Kontzertu horrekin eman zioten amaiera Josune Arakistain, Uxue Amonarriz, Aitor Huizi, Aitzol Eskisabel, Ihnar Eskisabel eta Peru Altubek hamarkada bat lehenago hasi zuten proiektuari. Unibertsitate garaian elkarrekin musika egiten hasi zirenean ezin zuten aurre ikusi “Aldapan gora” abestiak, adibidez, lortutako arrakasta handia; hamalau millioitik gora deskarga lortutakoa da. “Ertzetatik”, “Xilena” eta “Ezin ezer espero” diskoak izan dira sei musikari gazteen uzta, besteak beste. Azken emanaldirako Xabi Solano, Olatz Salvador, Niko Etxart, Tremenda Jauria eta ETS bezalako gonbidatuak izan zituzten oholtzan heurekin batera. GUAU plataformak eskaintzen dizu festa handi bilakatu zuen emanaldi horretako audioa.
Playzerrenda:
. Promesetan
. Odoletan
. Kalabazak
. Hautsetatik
. Gaztetxeak bizirik (Ebri Knight)
. Elurretan
. Harro gaude
. Bertsioa
. Haizeak ( Stay Homes)
. Damutu asko
. Pot pourria ( Alatz eta Maider, Maixa eta Ixiar, Kristina eta Amaia gonbidatuekin)
. Olatu bat
. Paret(h)esiak ( Gurru gonbidatua)
. Gauerdiko biolinak
. Agur Itaka (Pablo Novoa gonbidatu)
. Poema Nekatu bat
. Bertsioa( Lámour Toujours)
. Izan nahi dut
. Buruz behera ( ETS gonbidatu)
. Izan gira ( Niko Etxart gonbidatu)
. Zelatari
. 17.21
. Aldapan gora
. Flying free ( Iratxe eta Tronpi gonbidatu)
. Zer izan ( Tremenda Jauria eta Twerk gobidatuekin)
. Ilusioz bere
. Lasai lasai
ETS, bihotzen konkista
Arrakastatsua En Tol Sarmiento taldeak “Bihotzen Konkista” proiektuaren baitan Madrilgo Movistar Arenan eskainitako kontzertua. 2026ko apirilaren 25ean eskainitako emanaldiak 16.000 lagun elkartu zituen Estatuko hiriburuan eta beste 138.000 lagunek bat egin zuten EITBk eskainitako zuzeneko emanaldiarekin. GUAU gureaudioak emanaldi berezi haren audioa jartzen dizu eskura, Madrilen bizi izandakoa berreskuratzeko.
"Bihotzen konkista", ETS taldeak 2026an zehar martxan jarritako kultur proiektua da, Euskara eta Euskal Kultura Euskal Herritik kanpora zabaltzeko helburuz. Madrilgo emanaldia, Itziar Aizpuru aktorearen “Gure hizkuntza ez da galduko” bideoarekin abiatu zen eta zerrendatuta dauden musikari eta dantzari ugariren kolaborazioekin osatu zen.
ETSren aldetik Iñigo Etxezarreta arduratu zen ahotsa eta gitarraz, Ruben Campinun baxuaz, Alex Alonso baterian, Ruben Terrerosek jo zuen tronpeta eta Javier Lucasek Tronboia.
Playzerrenda:
. Aurreskua: Sunita Camblong eta Zihara
. Konkista
. Gelditu denbora
. Egingo dugu eztanda
. Sumendia. Kolaborazioa, Guillem Sole (Buhos)
. Fandangoa. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Txanpon baten truke. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Etorri gugana. Kolaborazioa, Dupla
. Beste behin
. Zure mundua
. Zure eskitik
. Zure orbaina
. Bidai ona izan
. Logela honetan. Kolaborazioa, Ander Valverde(Green Valley)
. Musikaren doinua
. Zein erraza
. Aitormena. Kolaborazioa. Josu Zabala (Hertzainak, kide ohia)
. Heldu da garaia
. Guretzat
. Ta orain zer
. Ezpata dantza
. Gure batxata
. Gu geu garena, Kolaborazioa, Maren
. Aldapeko. Kolaborazioa, Maren
. DJ Bull
. Abuela maitea. Kolaborazioa, Luz Casal
. Eutsi eskutik. Kolaborazioa: Bilboko Koral Elkartea
. Pregoia. Kolaborazioa, Pirata
. Arratsalde honetan. Kolaborazioa, Sorotan Bele
. Zortzi orduko ekaitza. Kolaborazioa, Sorotan bele
. Lesaka. Kolaborazioa, ETS Txaranga
. Zuengatik topa.
. Sxuarekin
. Hacia la luna
. Ametsetan
BIS-etan
. Itziar Aizpururen bideoa
. Lau teilatu, Kolaborazioa Itziar Aizpuru ( Itoiz)
. Txoria txori
. Zurekin batera
. Aukera berriak
. Ta orain zer

