1. Migraciones climáticas
Munduan milioika pertsona behartuta dago bizilekua uztera, izan lehortea, uholdeak edo aldaketa klimatikoaren eragin zuzenagatik. Justiziarik gabeko egoerak sortzen ditu errealitate horrek: albo kalte larrienak izaten dituzten herriak berotegi globalean eragin gutxi izan dute kasu gehienetan eta egoerari aurre egiteko baliabide eskasak dituzte.
Desorekari erantsi behar zaio, aldaketaren ondorioz bizitzera beste leku batera mugitu behar izan duten pertsonei aitortza eskasa eta babes falta eragiten diegula. “Norte Sur” podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko atal honetan, aldaketa klimatikoa, migrazioak eta justizia globala dira aztergaiak. Nortzuk dira krisi honen erantzule zuzenak? Zer gertatzen zaie dena bertan behar utzi eta alde egin behar duten pertsonei? Eta batez ere, Ipar globalaren ardura nolakoa da?