4. ''Rigoletto'', Amor maldito
Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den "Rigoletto" Giuseppe Verdiren operari heldu dio "Opera prima ABAO" podcastaren atal honetan. Denboraldi honetako opera guztiak bezala, maitasunaz ari den obra da hau, edo maitasunaren gabeziaz eta, bereziki, amodiozko madarikazio bati buruzkoa.
"Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
6. Son todos los que están
Enrique Bert operan adituak ABAO Bilbao Operaren hurrengo denboraldiko egitarauari helduko dio "Opera prima ABAO" podcastaren bigarren denboraldiko azken atalean. ABAOren 2024-25 denboraldia deskribatzen duen zerbait baldin badago, zera da: bertan arte eder honen historiako funtsezko lau konpositore biltzen direla: Verdi, Wagner, Puccini eta Donizetti.
"Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
5. ''La Boheme'', coctel de amor
Giacomo Pucciniren "La boheme" operari helduko dio "Opera prima ABAO" podcastaren atal honetan Enrique Bertek. ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 denboraldiaren egitaraua itxiko duen azken lana xehetu du operan adituak.
Rodolfo poeta gazte behartsua, miseriatik gertu bizi da Parisko ganbara hotz batean eta norbaitek atea jotzen dio. Atea ireki eta Mimi, gaixo itxura duen neska gaztea da. Ikusi orduko maitemindu egin da.
"Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
3. El Rapto del Serrallo: demasiadas notas
Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den "Serralloko bahiketa" Wolfgang Amadeus Mozarten operari heldu dio "Opera prima ABAO" podcastaren atal honetan.
Mediterraneo ertzeko jauregi batean kokatzen da opera hau, non Selim pachak Konstanze gatibu duen. Lortuko al du Belmonte bere senargaiak Konstanze erreskatatzea, pachak berarekin ezkontzeko konbentzitu baino lehen?
"Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
2. "L'elisir d'amore": el amor ingenuo
Gaetano Donizettiren "L'elisir d'amore" operari heldu dio operan aditua den Enrique Bertek "Opera prima ABAO" podcastaren atal honetan. ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den bigarren lana da.
Ustezko maitasun-elixir bat erabiliz bere maitearen arreta bereganatzen ahaleginduko da Nemorino mutil gaztea, non eta Euskal Herriko herri txiki batean.
"Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
1. "Romeo y Julieta": el amor eterno
Amodioz blai abiatuko dugu "Opera prima ABAO"ren bigarren denboraldia. ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den Charles Gounoden "Romeo eta Julieta" operari heldu dio Operan aditua den Enrique Bertek atal honetan.
Bi maitale gazte, amaiera tragiko bat eta entzule guztiak maitemintzen dituen opera ezin ederragoa.
"Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
6. Son todos los que están
5. ''La Boheme'', coctel de amor
3. El Rapto del Serrallo: demasiadas notas
2. "L'elisir d'amore": el amor ingenuo
1. "Romeo y Julieta": el amor eterno
Iradokizunak
Opera prima ABAO (es)
"Opera prima ABAO" soinu-libretoa da, eta Enrique Berten eskutik operaren munduan sartzea du helburu. Opera maite duenari zuzenduta dago, eta, batez ere, mundu liluragarri honetan sartu nahi duenari. Kapitulu bakoitzak obra bakoitzaren testuinguru historikoa eta musika-berezitasunak modu atseginean islatzen ditu.
Opera prima ABAO (eus)
"Opera prima ABAO" soinu-libretoa da, eta Enrique Berten eskutik operaren munduan sartzea du helburu. Opera maite duenari zuzenduta dago, eta, batez ere, mundu liluragarri honetan sartu nahi duenari. Kapitulu bakoitzak obra bakoitzaren testuinguru historikoa eta musika-berezitasunak modu atseginean islatzen ditu.
Holobionte
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.
Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak.
Thriller psikologikoa.
El muro invisible
"El muro invisible"k Europarako bidean Gipuzkoa zeharkatzen duten migratzaileen egoera aztertzen du. Batez ere afrikarrak dira. 20.000 saiakera eta 7 hildako 4 urtetan. Cristina Tapia Huicik protagonistekin, adituekin eta boluntarioekin hitz egin du. Europako legeak, polizia kontrol arrazistak eta Bidasoako harrera mugimenduak aztertzen ditu.
Eden
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.
Hiru, bi, Bach!
“Hiru, bi, Bach!” podcastak Ludwig van Beethovenen (Bonn, 1770-Viena 1827) “Zazpigarren Sinfonia” aztertu eta xehetuko du, modu berritzaile eta erakargarrian. Atal bakoitzean, musikaren maisu-lan hau puzzle bat bezala zatitzen joango da, piezaz pieza. Obraren atzean ezkutatzen dena eta berau osatzeko prozesua nolakoa izan zen ezagutzeko aukera eskainiz.
Podcast honen helburua, musika klasikoa gazteengana modu berri eta berritzaileaz hurbiltzea da. Gazteek kontsumitzen dituzten formatuak eta kanalak erabiliz, beren playlist kuttunean, musika klasikoa ere sartzeko xedez.
Euskal Herriko Gazte Orkestrak, EGOk, 2024ko neguko programan eskaini zuen Beethovenen “Zazpigarren Sinfonia” eta bertako musikariek, berariaz, podcast honetarako grabatutako piezak entzun ahal izango dira bide batez.
Bost atalek osatzen dute podcasta eta bi gidari nagusi ditu, Felix Etxeberria eta Oihana Etxebeste, EGOko musikari gazteak biak, Iker Sanchez, musika aditua eta EGOko Topaketen zuzendariaren laguntzaz ariko direlarik.
A dos voces
Zein doinu du maitasunak? Nola abesten zaio heriotzari? eta nostalgiari? Donostiako Musika Hamabostaldiaren podcast sailaren atal bakoitzean, musika klasikoa aitzaki hartuta, horren inspirazio iturri izan diren gai unibertsalei buruz solasean ariko dira Joseina Etxeberria, kazetaria, eta euskal gizartean eremu jakin batean bere jardunagatik (kultura, kirola…) ezaguna den gonbidatu bat. Musika klasikoa eta solasaldia uztartuta, lasai entzun eta gogoeta egiteko saioa.
Tres lágrimas
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua. “Tres Lagrimas” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatuen iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.