Txari Eleta: Melodías para meditar
Bizitzan aldaketa sakon bat burutu ostean Txari Eletak India eta tradizio bedikoa topatu zituen, eta arrasto horretatik tiraka, orain 14 abesti eta mantraz osatuko bilduma argitaratu du. Kuaderno itxura du bildumak, Eletak emandako pistetik abiatuta norberak bere meditazio propioa egin ahal izateko.
Bilintx: medio siglo difundiendo la cultura vasca
Donostiko Bilintx liburudendak mende erdia bete du, eta urte guzti hauetako ibilbideaz aritu gara Jon Jakarekin. Zabaltzen banatzailearen eta Elkar argitaletxearen habia izan zen besteak beste liburudenda ezaguna. Josune de Goñi olerkari eta argazkilariak bestalde, bere azken olerki bilduma aurkeztu digu: "Hutsak gure izena ahoskatu zuenean".
Guerra a los somníferos
Urdiaingo botikaz arduratzen den Urtzi Urionabarrenetxeak herri txikietako farmazariaren garrantziaz hitz egin digu. Eta bide batez, lo egiteko pilulen gehiegizko kontsumoaren aurka abiarazi duen proiektuaren berri eman digu. Nafarroako Farmazialarien Elkargoak saritu berri du ekimen hori.
Reivindicando el derecho a la pereza
Juan Evaristo Valls Boix filosofoak aldarrikatzen du gure ekoispenaren arabera neurtzen gaituen sistema kapitalista bati aurre egiteko modua ere badela pereza, sinistuta guztion eskubidea behar duela ezer egin gabe egotearena, eta horrela soilik gozatu ahal dugula bizitzaren gauza ederrez. "JOMO, el gusto de perder" eta "La metafísica de la pereza" liburuak idatzi ditu, besteak beste.
Hombres desalmados, hombres con alma
20 urte inguru dira Pablo Perez Ladronek gizontasunaren gainean ausnartzeko biltzen diren gizon taldeak zuzentzen dituela. Bizipen horietatik abiatuta "Hombres desalmados, hombres con alma" liburua idatzi du, norberaren zauritik abiatuta, besteak zauritzeko tentaziorik izango ez duen gizontasuna eraiki daitekeela sinistuta.
Divinamente: El deseo
Ziortza Carranza psikologo eta sexologoarekin desiraren gainean aritu gara. Desira motak, zerk sortzen duen eta desira hori galtzeko erabakigarriak izan daitezkeen aldagaiak aztertu ditugu. Gure burua zaintzearekin batera, desira bera ere zaintzeko moduak. Horrez gain shibari teknikaren sekretuak ezagutu ditugu.
Solidaridad con los migrantes sin hogar
Ceutako migrazio krisia ahaztu zaigula dirudien honetan, Salburuko Harrera Sarea eta Fraktal 54ko kideekin egon nahi izan dugu. Kalean bizitzea beste erremediorik ez duten migratzaileei lagundu eta hauentzako konponbide baten aldeko borrokan ari diren Gasteiz eta Iruñeko bi ekimen dira.
Mikel Eugi: Cumpliendo el sueño de la música
25 urte dituen Mikel Eugik, Zubiriko gazteak, musika ibilibideari ekin dio, bere betiko ametsa betez. Zaldiak zaintzen dituen bitartean sortzen ditu abestiak, elektronikoak eta dantzagarriak, eta gero, naturaren inguruko bideo ikusgarrien laguntzaz argitaratzen ditu. Jon Iturregi olerkari gazteak bestalde, bere lehen olerki liburua aurkeztu digu: "Oroimenaren hirietan aldaroka".
Divinamente: Duelos invisibles
Ziortza Carranza psikologoaren laguntzaz, ikusiezinak diren dolu desbernen gainean aritu gara, jatorria eta ondorioak aztertu ditugu, eta sasoi desberdinak dituenaren mitoa apurtu, eta sasoien ordez tareez hitz egiteko beharra azpimarratu dugu, dolo horiei aurre egiteko moduen berri emateaz gain. Semearen galerak eragindako doluetan aitaren papera landu duen Aitatxo dokumentala aurkeztu digu Anakoz Lasartek, eta doluan bidelagun izan nahi duen Goizargi elkartea aurkeztu digu Rakel Mateok.
Tigre bat azalean: El debut de Ane Zuazubiskar en poesía
Ane Zuazubiskar bertsolari gazteak aurki argitaratuko duen "Tigre bat azalean" poesia liburua aurreratu digu. Bi garai desberdinen artean dantzan dabilen belaunaldi baten kontuak biltzen ditu bildumak, eta horri esker irabazi du aurki jasoko duen Nazioarteko Iruñea Hiriko Olerki Saria.
Chica Sobresalto Regreso a la pangea
Lurrikaren aurreko egoerari Pangea deitzen zaio, eta halaxe du izena Maialen Gubindo, Chica Sobresaltoren bira berriak. Modu soilean eta areto txikietan arituko da, zaurien aurretik zaurietarako prest ote gauden ikertzeko, depresioari aurre egiteko eta musika munduaren egungo joerei izkin eginez.
Lamia hostel: De, con y para mujeres
Bakarrik bidaiatzen duten emakumeek espazio seguru bat izan dezaten, emakumeentzako soilik den tokia eskaintzen die Lamia Women Hostelek. Horrez gain, bazterkerian erortzeko arriskua duten emakumeak ere bertan bizi dira eta bertan egiten dute lan, Bizitegi elkartearen babespean, gizartearentzat baliagarri eta komunitate baten kide senti daitezen.
Elkartasuna plazara: porque las redes de apoyo nunca serán delito
Zestoako mugimendu feministako kide diren Naroa Vazquez eta Marga Eizagirrerekin aritu gara. Asteburuan jaialdi bat antolatu dute, dirua biltzeko, herriko sei bizilagunei laguntzeko. Banaketa zail bat izan zuen lagunari laguntzeko babes sarea antolatua zuen, eta senaohiak salatu egin zituen bere izen onaren aurka ari zirelakoan.
Divinamente: La importancia de poner límites
Ziortza Carranza psikologoarekin ezetz esaten jakitearen garrantziaz aritu gara, errudun sentitu gabe, mugak jartzea norbere burua zaintzeko modua ere badelako. Horrez gainera, Marco Aureliok estoizisimoaren gainean esandakoak biltzen dituen liburuaz aritu gara, azken aldian sareetan norbere arrakasta lortzeko sufritzea ezinbestekoa dela esanez zabaldu diren mezuei aurre egiteko.
Tessy Ebossele: Una vida saltando obstáculos
Europako Txapelketetan kirolariek sareetan jasotzen duten gorrotoa salatu zuen Tessi Ebosele kirolari arabarrak. Enpatiarako deia egin zuen. Bi hilabete zituela, bere ama eta biak patera batean etorri ziren estatura aurrena, eta Euskal Herrira gero. Kirolean zein bizitzan orohar gainditu behar izan dituen oztopoez hitz egin digu kirolari gazteak, beti ere argi utziz baikortasunerako nahikoa arrazoi badela.
La pulga: flamenco como puente entre culturas y camino al empoderamiento
Askoa Etxebarrieta Lasherasek, La Pulgak, mestizajearen, autogestioaren eta askatasunaren aldeko mezuak zabaltzen ditu berak sortu, ekoiztu eta dantzatzen dituen ikuskizunetan. Flamenkoa eta euskaltasuna uztargarriak direla aldarrikatzearekin batera, bere duendea eta batez ere bere emozioaren berri eman digu konpasak markatutako erritmora.
Sasha Melny: No os olvidéis de Ucrania
Chernobligo elkartearen eskutik etorri izan da urte luzez Euskal Herrira Sasha Melny gaztea, baina oraingoan Angiozarrera etorri da, hemen geratu eta ikasketak bukatzera, bakean bizitzera. Urteetako gerraren ondorioak gogorarazi dizkigu, eta eskari bat egin: albistegi nagusietatik desagertu bada ere, ez dezagula herrialde hartako gerra eta sufrimendua ahaztu.
Izan gizona: Sincera autobiografía para una masculinidad feminista
Literaturan doktore, editore eta idazle den Aritz Galarragak "Izan gizona" izeneko autoibografian maskulinidadea eraikitzeko mugarri izan zaizkion une eta gaiak aztertzen ditu. Maskulinitate berri baten alde egiten du, feminista izango dena, eta emakumeei bere tokia aitortzeko gizonek uko egin beharrekoei uko egiteko gonbita.
Euskalerria Irratia: Adios a Irrintzi Dorrea
Euskalerria Irratiak hasieratik egoitza izan duen Irrintzi Dorrea utzi du, Iruñeko bihotzean, kale nagusian izango duen egoitza berrira mugitzeko. Balore sinboliko handiko aldaketa da, toki aldatze batetik haratago. Urteetan gobernuak ukatutako lizentzia lortu duenetik Iruñeko irratiak eman duen jauziaren adierazle da. Juan Kruz Lakasta zuzendariarekin ibilbide oso hori errepasatu dugu.
Trapu Zaharra: La última... y se van
44 urteko ibilbideari amaiera emango dio Trapu Zaharra kale antzerki konpainiak heldu den urrian. Aitzaki hori probestuta, taldearen sortzaileetakoa den Santi Ugalde aktorearekin errepasoa eman diogu bide guzti horri, eta eurentzat kaleko lana hain berezi egiten duten ezaugarriak aztertu ditugu.
X-Silver: Venganza a través de la poesía, que no poética
Denbora luzez oholtzetatik at egon ostean, Xabier Silveirak abesti sorta bat argitaratu du. Mendeku gosez itzuli dela dio, maitasunetik akaso, olerkitik edo bertsotik beti ere, bertsolariak zirikatzaile behar duela sinistuta. Lokatzetan sartzeko beldurrik gabe, eta orain artekoaren damurik erakutsi beharrean, egindakoaz kontent.
Las cien caras de Marc Duch
Hamaika aurpegi ditu Marc Duchek, beste hainbestetan esan duelako "sanseacabó". Bizitzak sorterritik Kataluniatik Andaluziara eraman du, tartean Euskal Herrian egonaldi luzea eginda. Beti ere kultura eta ohiturari eutsita. Bartzelonan euskara ikasi, kastellerretan aritu eta hona etorritakoan aizkolari egin zen. Orain benetako bokazioari eutsi, eta aktore lanetan dabil. Kevin Fernandez olerkari gaztea ezagutzen jarraituko dugu bestetik.
Cineclub FAS: Charlando de cine
75 urte beteko ditu aurki Bilboko FAS zineklubak, horregatik da indarrean jarraitzen dutenen artean estatuko zaharrena, eta Europako bigarrena. 75 urtez zine zalestasuna bultzatuz, pelikulen emanaldiekin eta batez ere horien osteko solasaldiekin. Gernikako Kevin Fernandez olerkaria ezagutzen jarraituko dugu.
Simulacro: Recreando los recuerdos
Lau urte zituela banatu ziren Nitya Lopez Saituaren gurasoak, borroka gogor baten ostean. Orduko oroitzapenak eraman ditu pantailara Miguel Garces eta Iraia Elias aktoreen laguntzaz. Zinemaldiko Zinemira zikloan estreinatu du lana, eta terapia gisa balio izan dio. Entzuleek zinemaren historiako pelikulen bukaerako eszenarik hoberena zein den aukeratzen lagundu digute. Kevin Fernandez gazte gernikarra ezagutu dugu. Instagramen argitaratzen ditu bere olerkiak Kevinek.
El viaje de Hasier Larretxea
Idaztea atzeraka kontatzen ikastea dela dio Hasier Larretxearen liburu batek. Horregatik, Baztango olerkari honen bizitza atzekoz aurrera kontatu dugu. Aizkolari familia hazi eta Madrilera jauzi egitera eraman zuten korapiloak askatzen lagungarri egin zaizkion une desberdinak aztertu ditugu berarekin, zoriontsu izateko bidean askotan esan izan bait du Larretxeak "sanseacabó".
El sanseacabó de la Urrutia
Ana Urrutiak azkenaldian izandako "sanseacabo" ezagunenetako bat burutu zuen, isobarak alde batera utzi eta yoga munduan burubelarri sartu zenean. Ceniza y Viento proiektuaren egilea, Iker Reizabal kale olerkaria ezagutuko dugu. Eta entzuleek, "sanseacabo" azkenekoz noiz esan zuten azalduko digute.
Bilintx: medio siglo difundiendo la cultura vasca
Guerra a los somníferos
Baketik: Contar lo vivido
Reivindicando el derecho a la pereza
Hombres desalmados, hombres con alma
Divinamente: El deseo
Solidaridad con los migrantes sin hogar
Mikel Eugi: Cumpliendo el sueño de la música
Divinamente: Duelos invisibles
Tigre bat azalean: El debut de Ane Zuazubiskar en poesía
Divina&Mente: Superar el piloto automático
Chica Sobresalto Regreso a la pangea
Lamia hostel: De, con y para mujeres
Elkartasuna plazara: porque las redes de apoyo nunca serán delito
Divinamente: La importancia de poner límites
Tessy Ebossele: Una vida saltando obstáculos
La pulga: flamenco como puente entre culturas y camino al empoderamiento
Divinamente: Derribando la gordofobia
Sasha Melny: No os olvidéis de Ucrania
Izan gizona: Sincera autobiografía para una masculinidad feminista
Euskalerria Irratia: Adios a Irrintzi Dorrea
Divina&Mente: Fantasías sexuales
Trapu Zaharra: La última... y se van
X-Silver: Venganza a través de la poesía, que no poética
Las cien caras de Marc Duch
Cineclub FAS: Charlando de cine
Simulacro: Recreando los recuerdos
Divinamente: sesgos cognitivos
El viaje de Hasier Larretxea
Divinamente: La procastinación
El sanseacabó de la Urrutia
Iradokizunak
Conversaciones que cuidan
Podcast honetan gizarteak eta osasunak bat egiten dute helburu argi batekin: osasun sistema zaintzen, pentsatzen, laguntzen eta eraldatzen dutenei ahotsa ematea. Podcast honek elkarrizketak, hizketaldiak eta gogoetak eskainiko ditu zainketa, koordinazioa, etika eta komunitateaz, besteak beste. Era horretan, profesionalek eta erabiltzaileek dituzten erronken inguruan aritzeko hilero kaleratuko den podcasta da.
Recalculando...
Ezagutu Euskadi "Recalculando..." saioarekin; hurbileko istorioekin bidaiatzen duen podcastarekin.
Radio Euskadiko unitate ibiltariaren laguntzarekin Jon Bilbaok eta Mikel Ibañezek Euskal Herriko herri, hiri eta auzo esanguratsuenetara eramango zaituzte. Euskal Herriko historia, kultura, tradizio, gastronomia eta bitxikerien berri emango dizuete.
Audio gida ezin hobea, zure ihesaldiak planifikatzeko eta lurralde bakoitzeko pertsona eta txoko interesgarrienak ezagutzeko. Entzun ezazu Araban, Behe-Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroan, zein Zuberoan egingo duzu zure hurrengo abentura antolatzen duzun bitartea.
Doitu zure GPS nabigatzailea, eman play-ri eta aurkitu ibilbide desberdinak! “Recalculando…”
Historias del mundo
Planetak zibilizazio modernoaren eragina nabari du, baina kaosaren erdian oraindik badira paradisuak. Aner Etxebarria gidari ezin hobea da ia ahaztuta genituen lekuak, kulturak eta animalia-espezieak ezagutzeko. Milaka kilometrotan jasotako istorioak dira, eta gal ez daitezen kontatu nahi ditu Anerrek Radio Euskadiko Boulevard saioan, 'Historias del mundo'n.
Señoras bien
"Señoras bien", igandeko iritzi-gunea da, Jaione Sanzek asmatu, idatzi eta lokutatutako "Déjate llevar" programaren barruan. Sarkasmoa eguneroko eta gaurkotasuna duten gaiak lantzeko tresna da. Sistemari eta sistema osatzen dugunoi, Lehen Munduko gure arazoei, gure inkoherentziei eta arinkeriei, egungo gizartearen postureari eta sofatik egindako kexari kritika zorrotza eginez makilatutako hausnarketa soziala. Bizitza, geure buruaz barre eginez, hobeto moldatzen delako.
Diseinuz Talks
Hiria, balio-sorkuntza, teknologia, etorkizuna eta osasuna izango dira lehen denboraldi honetako ardatzak, eta “Diseinuz Talks” kongresuaren edukiak aurreratu eta zabalduko ditu. Jesús Cao arkitekto eta aholkulari estrategikoak aurkeztutako DISEINUZ · Bilbao Bizkaia Design Summit izeneko kongresuaren podcasta da hau.
Podcast hau DISEINUZ Bilbao Bizkaia Design Summit delakoaren harira antolatzen diren jarduera paraleloen barruan kokatzen da. Kongresua, 2026ko azaroaren 19an eta 20an izango da, EITBren Bilboko egoitzan.