loading

0. Teaser: "Reset"

Reset

0. Teaser: "Reset"

GUAUk “Reset” soinu fikzioa eskaintzen dizu GUAUk sei ataletan banatuta. “Reset” thriller psikologiko murgiltzailea da, entzulea pertsona baten eta adimen artifizial baten arteko xake partida mentalean barruratzen duena. Pertzepzioaren muga galdu dezakezu podcastean zehar. Ekintza, proba-laborategi itxian gertatzen da eta itogarria da une batzuetan ULU Mediak EITB Mediarentzat egindako ekoizpena. Ezbehar larri baten ondoren, azken jenerazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea. “Reset” gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan. Zer da erreala eta zer adimen artifizialaren diseinuaren parte. Hiru pertsonaia dira soinu-fikzioko protagonistak, Adimen Artifiziala, beronen ebaluatzailea eta prozeduraren arduraduna. Aketza Lopezek jokatzen du buruzagiaren papera eta Ramon Agirre eta Lorea Intxaustik beste biak. Anartz Zuazuak egin du aktore zuzendaritza, gidoia Martin eta Xabier Etxeberriak, eta Oier Aranzabalek zuzendu du taldea. Grabaketak eta nahasketa, Lasarteko ULU Estudioetan egin dira. Soinu Banda Iban Urizar, Amorante, musikariak berariaz sortua da podcasterako eta Alain Urrutiak egin du artea. "Reset" soinu-fikzioaren ekoizpena ULU Mediak EITB Audiorentzat.