Joventut-Baskonia este sábado a las cuatro y media
Iradokizunak
Con Santi Rodríguez, “el frutero de siete vidas”
Kaitin Allende Zaldunbidek umorez aurkeztutako saioa da. Umorea oso serio hartzen dugun saioa da. Hainbat tarte izango ditu guztiak terapia egiteko eta pentsamendu negatiboak alde batera uzteko. Lehen saio honetara Santi Rodriguez aktorea, umoregilea, komikoa eta “Siete Vidas”-eko fruteroa. Benetan gomendagarria Javier San Martínek egiten duen albistegia, baita gainerako atalak ere, pausuz pausu estreinatzen joango garenak.
Reset
Eta adimen artifizialak kontrola hartuko balu? Adimen artifizial batek gidatutako autobus batek istripu larria izan du, eta hainbat pertsona hil dira. Zer gertatu den argitzeko, aditu bat bidaliko dute AA aztertzera. Baina ohiko ebaluazio bat izan behar zuena joko psikologiko arriskutsu bihurtuko da. Nor ari da nor kontrolatzen? Zer da erreala, eta zer manipulazioaren parte?
"Reset" thriller psikologiko murgiltzailea da, gizakiaren eta adimen artifizialaren arteko xake-partida batean harrapatuko zaituena. Eta amaierara arte dena zalantzan jarriko duzu.
Aketza Lopez, Lorea Intxausti eta Josean Bengoetxea dira protagonistak. Anartz Zuazuak egin du aktore zuzendaritza, gidoia Martin eta Xabier Etxeberriak, eta Oier Aranzabalek zuzendu du taldea. Soinu Banda Iban Urizar "Amorante" musikariak berariaz sortua da eta Alain Urrutiak egin du artea.
"Reset" EITB Audioren ekoizpena da, ULU Mediak egina.
Cursos de verano
"Pentsatzen duzu, gero existitzen gara" da EHUren Udako Ikastaroen 45. edizioaren leloa. Enrique Robalek gizarte-erronka nagusien inguruko dibulgaziorako, eztabaidarako eta hausnarketarako erreferentziazko espazio honetara hurbiltzen gaitu, zainketak inklusiboa eta berritzailea izan nahi duen etorkizun baten oinarri direla.
Diseinuz Talks
Hiria, balio-sorkuntza, teknologia, etorkizuna eta osasuna izango dira lehen denboraldi honetako ardatzak, eta “Diseinuz Talks” kongresuaren edukiak aurreratu eta zabalduko ditu. Jesús Cao arkitekto eta aholkulari estrategikoak aurkeztutako DISEINUZ · Bilbao Bizkaia Design Summit izeneko kongresuaren podcasta da hau.
Podcast hau DISEINUZ Bilbao Bizkaia Design Summit delakoaren harira antolatzen diren jarduera paraleloen barruan kokatzen da. Kongresua, 2026ko azaroaren 19an eta 20an izango da, EITBren Bilboko egoitzan.