loading

6. “Titular batek uda izorratu zidan”

Salda badugu

6. “Titular batek uda izorratu zidan”

Ez da salda zalea, baina saltsa eta sormena bor-bor ditu Iban Garciak. Eduki sortzailea, bateko txaloak eta besteko txistuak jasotzera ohituta, psikologo on batean dirua gastatzea inbertsiorik onena izan da beretzat. Uda izorratu zion egunkari bateko titularra ahaztu barik, une txar bat igarotzen ari zen ezagun batek bidalitako mezu hunkigarriak negar malkotan utzi du Iban. Horrelakoengatik, eta ilusioa badu, edukia sortzen jarraituko du.