7. Loratu den abeslaria
Pertsona sentikorra da Julie Rouault eta bere kantatzeko eran argi geratu da hori. Duela 10 urte euskara ikasi zuen alzheimerra zuen amonarekin mintzatzeko era bakarra baitzen. Etxean txikitan entzundako doinuekin jolasean hasi eta “Eklore” izena duen diskoa kaleratu du uztariztarrak. Kabaretean ere abeslari, Baionako zezen plazan abestea du amets. Mélissa Castillon gitarran lagun, Ken 7 taldearen "Itsasoa Gara" bertsionatu du, eta bere azken diskotik "Iraganean" zuzenean eskaini.
11. Hamarkadak ematen duen patxadaz
Donostian egindako “Podcast Geltokia” jardunaldien baitan, Nøgen taldeak zuzeneko bideopodcast batean parte hartu zuen maiatzaren 29an. Tabakaleran grabatutako atalean, “Glastonbury” kanta jo zuten, eta bertsiorako Olaia Inziarteren “Zure Mina” eskaini zieten entzuleei. 10 urte bete ditu Nøgen taldeak, eta musikan izandako aldaketak izan dituzte hizpide Markel Idigorasek eta Ane Negueruelak. Musika urbanoaren jaiotza bizi izan dute, sare sozialen boom-a eta podcasten agerpena. Asko dute esateko.
10. Musikarekin bidea egiten
Arbasoek ere musikarekiko zaletasuna zutela esan diote Olaia Inziarteri eta bera ere bidea egiten ari da. Elizetan sentitzen duen energia berezia aprobetxatu nahiko luke sorkuntzarako, baina, momentuz, bulkaden bidez konposatzea gustatzen zaio. Osasun mentala, euskañola, hego-zentrismoa zein makro kontzertuak hizpide izan ditu kantari oronoztarrak. Zuzenekoan, “Kasu maitia” abestia eskaini du, eta bertsiorako Tapia eta Leturiaren “Begi Nini Ñimiñoa” aukeratu du.
9. “Pop bizkaitarra” baina Gasteiztik
Gasteizen hard rock, metal, punk edo rapa bogan badaude ere, Mirotz taldeak pop “bizkaitarra” egiten du. Markel eta Haritz Ibabe anaiek eta Julen Ziarrustak osatzen dute taldea, eta cumbiatik nahiz euskal rocketik edan dute. Aitortzen dute ez dutela ahots ona, baina zerbaiterako dago autotunea! Kontzertuetara goiz joaten ikasi behar izan dute eta ezinbestekoa: aurretik musean aritzea. Zuzenean jo dute “Urtarrilan” eta J Martinaren “Gazte baten ametsa” aukeratu dute bertsiorako.
8. Paretak botatzera datorren taldea
Gurina bezalakoa da Silitia, eta, horregatik, euskal eszena gozatzera dator musika talde bizkaitarra. Gozotasunetik, “Lorearena” kantua eskaini diote Ibairen amari, eta bertsioaren tarterako, Sal del Coche taldearen “Herriko Plaza” kantua aukeratu dute. Pelukarik gabe, baina, estiloari eutsiz aritu dira “Sona” podcastean Ibai Silikato eta Xabi Barrutia.
6. Abestira gero eta zailago iristea
Izaki Gardenak taldeko Jon Basagurenek Martxoren 3ko kontzertuaren harira gertatutakoa gogoratu du. "Herio" kantua jotzear zirela, entzule baten mobila jotzen hasi eta une intimoa erabat zapuztu zen. Irrifar batekin gogoratu du une hura, baita gaztetxoa zela sortu zuten Akatu metal taldearen hasiera ere. Kantuetara iristea gero eta zailagoa zaiola ukatu gabe, "Hibernazioa" kantua jo du akustikoan, eta, bertsioan, Anariren "Aingura Hegodunak" Libe Garcia de Kortazar kidearekin batera.
5. Amari abesteko kemenarekin
Hamar urterekin hasi zen rapeatzen, ondoren bertsolari, eta orain, rapero hutsa da Odei Barroso. “Goizegi hiltzeko” diskotik “Nun da Wally” kantua, eta amari idatzitako “Itsasoan laino dago” bertsio hunkigarria abestu du jendaurrean, lehenengo aldiz. Rapa terapia ere bilakatu da eta idaztea pasioa da beretzat. Oñatin emandako kontzertu bat ezin ahaztu, Euskal Herrian rapari tokia egitea asko kostatu dela aitortu du. Musika industriatik at, inoizko prekarioen baina pozik bizi da.
4. Bedroom pop, bollerak
Etxeko logelan hasi zen dena, edo amonaren ganbaran? Taldeari izena jartzea ez zen zaila izan, biek Eire izena baitute. Desberdintzeko: Eire Maia, “Eirema” da, eta Eire Salegi “Eiresa”. iPad kid belaunaldikoak direla ukatu gabe, Punk-Oi! mugimendua desfasatua dagoela uste dute. Zuzenekoan, txakur bati eskainitako “Bow” kantua abestu dute, eta asko miresten duten Anariren “Piromania” bertsionatu dute.
3. Chill Mafiaren ondorengo Flako Fonki
Etapa berria hasten ari da Flako Fonki. Orain, Chill Mafiaren etapa ez luke errepikatuko, baina aitortzen du garai polita izan zela, epikoa. Lasai eta presiorik gabe ari da musika egiten, noizbait aterako duen diskoaren abestiak egiten. Argi du lan berria euskaraz izango dela, eta euskal kantutegi tradizionaletik edango duela. Chill Mafiaren garaian idatzitako “Atzerrian” abestia jo du Xabi Esparza eta Suneorekin eta bertsioaren tartean, “Amalau eriyotzena”, 1825eko true crime bertsoak abestu ditu.
2. Endika De Tena eta Markel Elortondo: Kaparrak, runba eta furgoneta
Kaparrak musika talde runbazaleak furgoneta erosi du. Hala ere, 9 lagunentzat tokia du, eta taldean 10 dira. Hazten ari den taldea da, baina diote beraien helburua ez dela BEC-en kontzertuak ematea. Taldeko Endika eta Karapak sorterria duten Aretxabaletari buruz eta gaztetxeen sareak duen garrantziaz hitz egin dute. Baina ez dena serio hartu, txantxetan aritzea gustuko dutela argi geratu baita.
1. Bi ahizparen patua: berriro hastea
J Martinako Ane eta Kattalin Barcena ahizpak kantu berriak egiten ari dira, baina ibilbide berria lasai hartu nahi dute. Ahizpatasunari eskaini diote kantu berria eta elkarrizketan ere bien arteko lotura argi geratu da. Euskal Herriko proposamen berriez, feminismoaz, autozentsuraz edo musika elektronikoaz aritu dira. “Ahizpa bi” kantua aurkeztu dute podcastean, eta bestetik, Belakoren “Saguzarren kanta” bertsionatu dute.
11. Hamarkadak ematen duen patxadaz
10. Musikarekin bidea egiten
9. “Pop bizkaitarra” baina Gasteiztik
8. Paretak botatzera datorren taldea
6. Abestira gero eta zailago iristea
5. Amari abesteko kemenarekin
4. Bedroom pop, bollerak
3. Chill Mafiaren ondorengo Flako Fonki
2. Endika De Tena eta Markel Elortondo: Kaparrak, runba eta furgoneta
1. Bi ahizparen patua: berriro hastea
Iradokizunak
SONA
Euskal Herriko musikaren mapa osatzeko bidaia da SONA. Estilo, soinu eta nortasun desberdinetako bakarlari eta taldeak ezagutzeko bideopodcasta, gure musika eszenaren aniztasuna eta sormena lehen planora ekartzen dituena.
Atal bakoitzean, artistek beren musika, unibertso artistikoa eta proposamen estetikoa erakutsiko dizkigute, zuzeneko emanaldien bidez. Gainera, beste euskal artista baten abestia beren erara moldatzeko erronkari helduko diote.
Jokin Bereziartuak gidatzen du SONA, ABAO Komunikazio Agentziak EITB Audiorentzat ekoitzitako bideopodcasta.
SONA
Euskal Herriko musikaren mapa osatzeko bidaia da SONA. Estilo, soinu eta nortasun desberdinetako bakarlari eta taldeak ezagutzeko bideopodcasta, gure musika eszenaren aniztasuna eta sormena lehen planora ekartzen dituena.
Atal bakoitzean, artistek beren musika, unibertso artistikoa eta proposamen estetikoa erakutsiko dizkigute, zuzeneko emanaldien bidez. Gainera, beste euskal artista baten abestia beren erara moldatzeko erronkari helduko diote.
Jokin Bereziartuak gidatzen du SONA, ABAO Komunikazio Agentziak EITB Audiorentzat ekoitzitako podcasta.
0. Sona: euskal musikari eskainitako podcasta
“Sona” euskal musikari eskainitako podcasta da eta Euskal Herriko soinu mapa osatzera dator.
“Sona” podcastean musikariak gertutik ezagutu, zuzeneko musikaz gozatu eta abesti ezagunak beste modu batera entzungo ditugu: bertsionatuta.
Istorioak, momentuak eta zuzenekoak Jokin Bereziartuak gidatuta.
Huntza: Azkena balitz bezala
Zortzi mila ikusle batu zituen Huntza taldeak Miribillako Bilbao Arenan 2024ko otsailean eskaini zuen azken emanaldiak. Kontzertu horrekin eman zioten amaiera Josune Arakistain, Uxue Amonarriz, Aitor Huizi, Aitzol Eskisabel, Ihnar Eskisabel eta Peru Altubek hamarkada bat lehenago hasi zuten proiektuari. Unibertsitate garaian elkarrekin musika egiten hasi zirenean ezin zuten aurre ikusi “Aldapan gora” abestiak, adibidez, lortutako arrakasta handia; hamalau millioitik gora deskarga lortutakoa da. “Ertzetatik”, “Xilena” eta “Ezin ezer espero” diskoak izan dira sei musikari gazteen uzta, besteak beste. Azken emanaldirako Xabi Solano, Olatz Salvador, Niko Etxart, Tremenda Jauria eta ETS bezalako gonbidatuak izan zituzten oholtzan heurekin batera. GUAU plataformak eskaintzen dizu festa handi bilakatu zuen emanaldi horretako audioa.
Playzerrenda:
. Promesetan
. Odoletan
. Kalabazak
. Hautsetatik
. Gaztetxeak bizirik (Ebri Knight)
. Elurretan
. Harro gaude
. Bertsioa
. Haizeak ( Stay Homes)
. Damutu asko
. Pot pourria ( Alatz eta Maider, Maixa eta Ixiar, Kristina eta Amaia gonbidatuekin)
. Olatu bat
. Paret(h)esiak ( Gurru gonbidatua)
. Gauerdiko biolinak
. Agur Itaka (Pablo Novoa gonbidatu)
. Poema Nekatu bat
. Bertsioa( Lámour Toujours)
. Izan nahi dut
. Buruz behera ( ETS gonbidatu)
. Izan gira ( Niko Etxart gonbidatu)
. Zelatari
. 17.21
. Aldapan gora
. Flying free ( Iratxe eta Tronpi gonbidatu)
. Zer izan ( Tremenda Jauria eta Twerk gobidatuekin)
. Ilusioz bere
. Lasai lasai
Gorka Urbizu: Bira amaiera bat, besterik ez
Musikari lotuta bizi da Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977) eta proiektu askotan banatuta egin izan du bide hori. Berri Txarrak taldeak egin zuen ezagun eta 2019an hura itzali ostean bakarka abiatu zen berriro 2024an “Hasiera bat” kaleratuz.
Urbizuk, disko horri lotutako azken emanaldia Donostiako Vitoria Eugenia antzokian eskaini zuen 2025eko azaroan “Bira amaiera bat, besterik ez” izen buruarekin. Kontzertu horretan, bereak ez ezik, Berri Txarrak, Peiremans+, Katamalo taldeak eta beste musikari batzuen kantuen coverrak ere entzun ziren. Emanaldi horren audioa eskaintzen dizu GUAUk.
Play zerrenda:
. Maitasun bat
. Teoria bat
. Tren bat
. Lilura bat
. Etorkizuna ginenean
. Kolore bat
. Helduleku guztiak (Berri Txarrak)
. Sute bat
. Janela bat
. Etxe bat
. Betazalak erauztean (Katamalo cover)
. Send flowers (Peiremans+ cover)
. Más o menos bien ( El mato aun policia motorizado cover)
. Herri txiki
. Lisboa ( Anne Lukin cover)
. Diamantea
BIS-etan
. Maravillas ( Berri txarrak)
. Zilarra
. Hegal egiten ( Itoiz cover)
. Toki bat
. Besterik ez
Hertzainak, azken kontzertua
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman.
80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako.
Playzerrenda:
. Rockanrol Batzokian
. Hau dena aldatu nahi nuke
. Amets prefabrikatuak
. Oroimen txarrak
. Ez dago ilusio faltsurik
. Egunetik egunera
. Ispiluaren aurrean
. No time for love
. Eutsi gogor
. 564
. Hertzainak
. Larru beltzak
. Sigarrillos amarillos
. Si vis pacem
. Esaiok
. Ta zer ez da berdin
. Zoratzen
. Bi minutuero
. Aitormena
BIS-etan:
. Iñakik hitz egiten du?
. Hil ezazu aita
. Guantanamera
. Pakean utzi arte
. Eh txo!
. Arraultz bat pinu batean
ETS, bihotzen konkista
Arrakastatsua En Tol Sarmiento taldeak “Bihotzen Konkista” proiektuaren baitan Madrilgo Movistar Arenan eskainitako kontzertua. 2026ko apirilaren 25ean eskainitako emanaldiak 16.000 lagun elkartu zituen Estatuko hiriburuan eta beste 138.000 lagunek bat egin zuten EITBk eskainitako zuzeneko emanaldiarekin. GUAU gureaudioak emanaldi berezi haren audioa jartzen dizu eskura, Madrilen bizi izandakoa berreskuratzeko.
"Bihotzen konkista", ETS taldeak 2026an zehar martxan jarritako kultur proiektua da, Euskara eta Euskal Kultura Euskal Herritik kanpora zabaltzeko helburuz. Madrilgo emanaldia, Itziar Aizpuru aktorearen “Gure hizkuntza ez da galduko” bideoarekin abiatu zen eta zerrendatuta dauden musikari eta dantzari ugariren kolaborazioekin osatu zen.
ETSren aldetik Iñigo Etxezarreta arduratu zen ahotsa eta gitarraz, Ruben Campinun baxuaz, Alex Alonso baterian, Ruben Terrerosek jo zuen tronpeta eta Javier Lucasek Tronboia.
Playzerrenda:
. Aurreskua: Sunita Camblong eta Zihara
. Konkista
. Gelditu denbora
. Egingo dugu eztanda
. Sumendia. Kolaborazioa, Guillem Sole (Buhos)
. Fandangoa. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Txanpon baten truke. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Etorri gugana. Kolaborazioa, Dupla
. Beste behin
. Zure mundua
. Zure eskitik
. Zure orbaina
. Bidai ona izan
. Logela honetan. Kolaborazioa, Ander Valverde(Green Valley)
. Musikaren doinua
. Zein erraza
. Aitormena. Kolaborazioa. Josu Zabala (Hertzainak, kide ohia)
. Heldu da garaia
. Guretzat
. Ta orain zer
. Ezpata dantza
. Gure batxata
. Gu geu garena, Kolaborazioa, Maren
. Aldapeko. Kolaborazioa, Maren
. DJ Bull
. Abuela maitea. Kolaborazioa, Luz Casal
. Eutsi eskutik. Kolaborazioa: Bilboko Koral Elkartea
. Pregoia. Kolaborazioa, Pirata
. Arratsalde honetan. Kolaborazioa, Sorotan Bele
. Zortzi orduko ekaitza. Kolaborazioa, Sorotan bele
. Lesaka. Kolaborazioa, ETS Txaranga
. Zuengatik topa.
. Sxuarekin
. Hacia la luna
. Ametsetan
BIS-etan
. Itziar Aizpururen bideoa
. Lau teilatu, Kolaborazioa Itziar Aizpuru ( Itoiz)
. Txoria txori
. Zurekin batera
. Aukera berriak
. Ta orain zer


