Flako Fonki: "Atzerrian"
Flako Fonkik "Atzerrian" abestia eskaini digu.
Silitia: "Lorearena"
Julie Rouault: "Iraganean"
Mirotz: "Urtarrilan"
Eire: "Bow"
Izaki Gardenak: "Hibernazioa"
Ødei: "Nun da Wally?"
Nøgen: "Glastonbury"
Kaparrak: "Aliolie"
Ane eta Kattalin Barcena: "Ahizpa bi"
Olaia Inziarte: "Kasu, maitia"
Iradokizunak
0. Sona: euskal musikari eskainitako podcasta
“Sona” euskal musikari eskainitako podcasta da eta Euskal Herriko soinu mapa osatzera dator.
“Sona” podcastean musikariak gertutik ezagutu, zuzeneko musikaz gozatu eta abesti ezagunak beste modu batera entzungo ditugu: bertsionatuta.
Istorioak, momentuak eta zuzenekoak Jokin Bereziartuak gidatuta.
SONA
Euskal Herriko musikaren mapa osatzeko bidaia da SONA. Estilo, soinu eta nortasun desberdinetako bakarlari eta taldeak ezagutzeko bideopodcasta, gure musika eszenaren aniztasuna eta sormena lehen planora ekartzen dituena.
Atal bakoitzean, artistek beren musika, unibertso artistikoa eta proposamen estetikoa erakutsiko dizkigute, zuzeneko emanaldien bidez. Gainera, beste euskal artista baten abestia beren erara moldatzeko erronkari helduko diote.
Jokin Bereziartuak gidatzen du SONA, ABAO Komunikazio Agentziak EITB Audiorentzat ekoitzitako podcasta.
SONA
Euskal Herriko musikaren mapa osatzeko bidaia da SONA. Estilo, soinu eta nortasun desberdinetako bakarlari eta taldeak ezagutzeko bideopodcasta, gure musika eszenaren aniztasuna eta sormena lehen planora ekartzen dituena.
Atal bakoitzean, artistek beren musika, unibertso artistikoa eta proposamen estetikoa erakutsiko dizkigute, zuzeneko emanaldien bidez. Gainera, beste euskal artista baten abestia beren erara moldatzeko erronkari helduko diote.
Jokin Bereziartuak gidatzen du SONA, ABAO Komunikazio Agentziak EITB Audiorentzat ekoitzitako bideopodcasta.
Hertzainak, azken kontzertua
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman.
80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako.
Playzerrenda:
. Rockanrol Batzokian
. Hau dena aldatu nahi nuke
. Amets prefabrikatuak
. Oroimen txarrak
. Ez dago ilusio faltsurik
. Egunetik egunera
. Ispiluaren aurrean
. No time for love
. Eutsi gogor
. 564
. Hertzainak
. Larru beltzak
. Sigarrillos amarillos
. Si vis pacem
. Esaiok
. Ta zer ez da berdin
. Zoratzen
. Bi minutuero
. Aitormena
BIS-etan:
. Iñakik hitz egiten du?
. Hil ezazu aita
. Guantanamera
. Pakean utzi arte
. Eh txo!
. Arraultz bat pinu batean
Gorka Urbizu: Bira amaiera bat, besterik ez
Musikari lotuta bizi da Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977) eta proiektu askotan banatuta egin izan du bide hori. Berri Txarrak taldeak egin zuen ezagun eta 2019an hura itzali ostean bakarka abiatu zen berriro 2024an “Hasiera bat” kaleratuz.
Urbizuk, disko horri lotutako azken emanaldia Donostiako Vitoria Eugenia antzokian eskaini zuen 2025eko azaroan “Bira amaiera bat, besterik ez” izen buruarekin. Kontzertu horretan, bereak ez ezik, Berri Txarrak, Peiremans+, Katamalo taldeak eta beste musikari batzuen kantuen coverrak ere entzun ziren. Emanaldi horren audioa eskaintzen dizu GUAUk.
Play zerrenda:
. Maitasun bat
. Teoria bat
. Tren bat
. Lilura bat
. Etorkizuna ginenean
. Kolore bat
. Helduleku guztiak (Berri Txarrak)
. Sute bat
. Janela bat
. Etxe bat
. Betazalak erauztean (Katamalo cover)
. Send flowers (Peiremans+ cover)
. Más o menos bien ( El mato aun policia motorizado cover)
. Herri txiki
. Lisboa ( Anne Lukin cover)
. Diamantea
BIS-etan
. Maravillas ( Berri txarrak)
. Zilarra
. Hegal egiten ( Itoiz cover)
. Toki bat
. Besterik ez
Esne Beltza taldearen agur kontzertua
18 urte eta gero, Bilbao Arenan eskaini zuen azken kontzertua Esne Beltza taldeak. Lagun izan zituzten Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez. Festa giroan, eta aldarrikapenak ahaztu gabe agur esan zuen Gipuzkoako taldeak.
2025eko otsailaren 1ean izan zen kontzertua.

