5. Arriskutsua!
Buruzagiak testa bertan behera uztea hobe dela pentsatzen du, jada ez da segurua. Izan ere, adimen artifizialak etsai gisa ikusten du jada aditua, arriskutsua dela beretzat ulertuko du. Kartak mahai gainean jartzeko unea heltzen ari da ordea, eta ezusteko datu harrigarri bat azaleratuko da.
0. Trailerra: Test
Otsailaren 2tik aurrera, “Test” soinu-fikzioa eskainiko dizu GUAU atariak 6 ataletan banatuta.
“Test” thriller psikologiko murgiltzailea da, entzulea pertsona baten eta adimen artifizial baten arteko xake partida mentalean barruratzen duena. Pertzepzioaren muga galdu dezakezu podcastean zehar. Ekintza, proba-laborategi itxian gertatzen da eta, une batzuetan, itogarria da ULU Mediak EITB Mediarentzat egindako ekoizpen hau.
Ezbehar larri baten ondoren, azken jenerazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea. Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan. Zer da erreala eta zer adimen artifizialaren diseinuaren parte.
Hiru pertsonaia dira soinu-fikzioko protagonistak, Adimen Artifiziala, beronen ebaluatzailea eta prozeduraren arduraduna. Joseba Apaolazak jokatzen du buruzagiaren papera eta Ramon Agirre eta Lorea Intxaustik beste biak. Anartz Zuazuak egin du aktore zuzendaritza, gidoia Martin eta Xabier Etxeberriak, eta Oier Aranzabalek zuzendu du taldea. Grabaketak eta nahasketa, Lasarteko ULU Estudioetan egin dira. Soinu Banda Iban Urizar, Amorante musikariak berariaz sortua da podcasterako eta Alain Urrutiak egin du Artea.
3. Mugak
Adituak gero eta arreta gehiagorekin ibili behar du, adimen artifizialak testaren helburua zen den asma ez dezan. Hirugarren saioa “Ez-Froga” bat da. Libreko ariketa bat, nolabait esateko. Hutsunearen aurrean adimen artifizialak nola jokatzen duen ebaluatzeko test bat. Errealitate birtualaren bitartez, mugarik gabeko leku mortuetara bidaiatuko dute biek, adituak eta adimen artifizialak.
2. Game over
Lehen eguneko saioaren ondoren, elkar tentatuz jarraitzen dute adituak eta adimen artifizialak. Buruzagiak aholkatu dionari jarraiki, bere hitzak asko zaintzen ditu adituak, testak benetan zein helburu duen jakin ez dezan. Bigarren saio honetan bideo-joko ezagun baten simulazioa erabiliko du proba gisa, adimen artifizialaren erasokortasuna mugara eramanez.
1. Alice
Istripu baten ondorioz hamazazpi hildako egon dira, haietako lau adin txikikoak. TASK multinazionalak garatutako adimen artifizial aurreratu bat egon daiteke horren atzean eta, agian, ez da istripua izan. Adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu eta bere kasa jokatu duen jakiteko itaunketa hasiko du adituak.
0. Trailerra: Test
6. Reset
4. Itzalaldia
3. Mugak
2. Game over
1. Alice
Iradokizunak
Test
Ezbehar larri baten ondoren, azken generazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea.
Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan zer den erreala eta zer den adimen artifizialaren diseinuaren parte.
Ainguratuak
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua.
“Ainguratuak” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatu handien iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Tres lágrimas
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua. “Tres Lagrimas” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatuen iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Holobionte
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.
Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak.
Thriller psikologikoa.
Holobiontea
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.
Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak.
Thriller psikologiko hau, ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Reset
Eta adimen artifizialak kontrola hartuko balu? Adimen artifizial batek gidatutako autobus batek istripu larria izan du, eta hainbat pertsona hil dira. Zer gertatu den argitzeko, aditu bat bidaliko dute AA aztertzera. Baina ohiko ebaluazio bat izan behar zuena joko psikologiko arriskutsu bihurtuko da. Nor ari da nor kontrolatzen? Zer da erreala, eta zer manipulazioaren parte?
"Reset" thriller psikologiko murgiltzailea da, gizakiaren eta adimen artifizialaren arteko xake-partida batean harrapatuko zaituena. Eta amaierara arte dena zalantzan jarriko duzu.
Aketza Lopez, Lorea Intxausti eta Josean Bengoetxea dira protagonistak. Anartz Zuazuak egin du aktore zuzendaritza, gidoia Martin eta Xabier Etxeberriak, eta Oier Aranzabalek zuzendu du taldea. Soinu Banda Iban Urizar "Amorante" musikariak berariaz sortua da eta Alain Urrutiak egin du artea.
"Reset" EITB Audioren ekoizpena da, ULU Mediak egina.
Eden
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.
Zure ilunetan
“Zure ilunetan” kontakizun intimista eta aztoragarria da, iluntasun fisiko eta emozionalean murgiltzen den pertsona baten barruko ahotsaren bidaia. Antzerki kutsua du podcastak, atmosferikoa da eta sakoneko emozioak biltzen dituena. Protagonistaren pasarte mingarriak, ametsak eta iraganeko zaurietatik abiatuta egiaren bila dabilen pertsonaren barne borroka azaleratzen du. Ez da kontakizun lineala, eta istorio puzzlea biltzen du bost ataletan zehar.
Xabin Fernandezek idatzitako gidoia du oinarrian. Gidoi honek irabazi du, hain zuzen ere, EITB Mediak Tabakalerarekin elkarlanean sustatzen duen Audiogile Berrien lehiaketako bigarren edizioa.
De Rigor Mortis
Xabi Payak idatzitako soinu-fikzioa da "De Rigor Mortis", EITB Mediak eta Tabakalerak elkarlanean sortutako Audiogile berrien sariko lehen irabazlea da eta lau ataletan banatuta dago. Ekoizpena ULU Mediak egin du.
Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia-gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen bait dira egunero. Miren laguntzaileak eta biek elkarlanean argitzen dituzte pertsonen jatorria eta heriotzaren inguruko arrazoiak.