52. Tximinoek guk baino lehenago
Musika eta lengoaia gizakiaren berariazko ezaugarritzat jo izan dira. Are gehiago, beste animalietatik bereizten gaituzten gaitasunak direla uste izan da. Baina ikusi dute txinpantzeek eta bonoboek ere badituztela gaitasun horiek. “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak azaldu dutenez, azkenaldian egin diren ikerketek zalantzan jartzen dute pertsonari egotzi izan zaion esklusibotasun hori. Hain zuzen, gure gertuko primateek, zehazki, txinpantzeak perkusio-jotzaile finak direla ikusi dute, eta ahozko komunikazio konplexua erabiltzen dutela elkarren artean, eta baita bonoboek ere.
Bestalde, egia ote da zentral nuklearren tximinietatik ateratzen den ke zuria ez dela toxikoa, ur-lurruna baizik?
54. Ahizpatasuna zientzian
Zientzialari batzuek lan nabarmena egin dute atzetik zetozen emakumeei eta baztertuei bidea leuntzeko. Ahizpatasunaren adibide ederra dira eta horietako kasu esanguratsu batzuk azaleratu nahi dituzte “Uhin Ultramoreak” podcastaren hirugarren denboraldiko azken atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak.
Izan ere, oso eremu lehiakorra den arren, badira bestelako jokabideak eta balioak erakutsi dituzten zientzialariak. Haietako lau aukeratu dituzte: Marie Curie fisikaria eta Nobel sariduna, Poppy Northcutt ingeniaria eta aktibista feminista, Jocelyn Bell Barnell astrofisikaria eta Ben Barres neurozientzialari transa.
“Egunero ikasten da zerbait” sekzioan, berriz, AAk diseinatutako Karmela autoa aurkeztu dute. Ez zaitu epel utziko!
53. Txertoen negazionismoaren jatorria
Bereziki, Donald Trump AEBko agintera iritsi denetik, indarra hartzen ari da txertoen aurkako mugimendua. Eta beste leku batzuetara ere ari da zabaltzen, batez ere, pentsamendu konspiratzaileei eta alternatiboei lotuta.
Uste oker horien arabera, txertoen ondorio kaltegarrietako bat autismoa da. Teoria horren atzean ordea, 1998ko artikulu bat eta zientzialari baten jokabide iruzurtia dago. Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak garbi utzi nahi izan dute atal honetan, txertoek milioika bizitza salbatzen dituztela urtero.
Zientzia fikziozkoak diruditen lentilla batzuk ere aipatu dituzte albisteen artean. Hain zuzen, haiei esker, argi infragorria ikus daiteke, baita begiak itxita ere!
51. Hilezkortasunaren ametsa
Zuk zer duzu nahiago, hil arte gazte bizi edo hilezkorra izan? Ba dago izaki hilezkorrik? Gizakia bihur liteke noizbait hilezkorra? Ari aldira esperimentuak egiten helburu horrekin? Badago emaitzarik? Hilezkortasunaren ametsari heldu diote “Uhin Ultramoreak”en atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin.
Beste kontu jakingarri asko ere azaldu dituzte. Adibidez, Estatu Batuetako multimilioidunek beren espermatozoideen arteko lasterketak egiten dituztela, ustez, osasun sexuala bultzatzeko asmoarekin.
50. Otsoaren balioa
Otsoak gorrotoa eta miresmena, bi sentimenduak pizten ditu. Euskal Herriko mendietatik aspaldi desagerrarazi bazuten ere, balio ekosistemiko handiko animalia da. Nolanahi, otso bat inguruan azaldu orduko pizten da eztabaida, haren aldekoen eta kontrakoen artean.
Eztabaidari ihes egin gabe, Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak otsoa berriro gure basoetan sartzea klima-aldaketari aurre egiteko neurri eraginkorra izan daitekeela arrazoitu dute. Kastoreak ere aipatu dituzte atal honetan, eta natura sistema konplexua eta integrala dela gogorarazi dute.
Bide batez, egia ote da limoi-ura baraurik edateak gantza erretzen laguntzen duela?
49. Emakumeen gutxiespen “zientifikoa”
Historian, zientzia aitzakia modura erabili izan da emakumeen adimena eta gaitasun fisikoak gutxiesteko, eta gaitzak asmatzeko, adibidez, histeria. Emakumeei buruzko gezur “zientifikoak” ugari, beraz, zientziaren berezko ezaugarritzat hartzen dira objektibotasuna eta neutraltasuna ahaztuta.
“Uhin Ultramoreak” podcastaren atal honetan, ordea, tesi hori ezeztatzen duten hamaika adibide jaso dituzte Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Horren atzean dagoen arrazoia patriarkatua da eta zientziak emakumeei buruz kontatutako gezur “zientifikoak” aletu dituzte.
Horrez gain, egia ote da Marie Curiek erabili zituen koadernoak oraindik erradioaktiboak direla?
48. Jevonsen paradoxa
Sistema baten eraginkortasuna handitzeak ez dakar kontsumoa jaistea, kontrakoa pentsa litekeen arren. Hori da Jevonsen paradoxa. Izan ere, ematen du prozesu baten efizientzia hobetzeak berekin ekarriko duela kontsumoa gutxitzea. Adimen artifizialeko sistema berriek ere hori agintzen dute. Gero, ordea, ez da hala gertatzen, alderantziz baizik: kontsumoa zabaltzen da, eta, azkenean, gehiago kontsumitzen da. Eta Jevonsen paradoxa hori ekarri dute argitara Ana Galarraga eta Alaitz Ochoa de Eribek “Uhin Ultramoreak” podcastaren atal honetan.
Bide batez, zuk zer uste duzu: braillea irakur daiteke klitoriarekin?
47. Miniaturazko laborategiak
Haurdunaldi-testei, alkoholimetroei eta COVID-19aren eta gripearen test diagnostikoei buruz hitz egingo dugu atal honetan. Hain dira erabilerrazak, hain ohikoak, merkeak eta eraginkorrak, ez garela ohartu ere egiten, izatez, miniaturazko laborategiak direla. Nola funtzionatzen duten azalduko dugu "Uhin Ultramoreak" podcasteko atal honetan.
Bide batez, egia al da asuna hartzean, arnasari eusten badiozu, ez duela erretzen?
46. Iraganean dena ez zen hobea
Oso zabalduta dago iraganean dena garbia eta osasungarria zelako ustea. Alabaina, historia arakatu dugu "Uhin Ultramorez", eta ikusi dugu Erromatar Inperioaren garaian airea erabat kutsatuta zegoela, ur kutsatuak milaka heriotza eragin zituela Atenasen, eta elikagaien bidezko kutsadurak ohikoak zirela, mende batzuk geroago ere. Eta medikuntza? Batzuetan, kalte handiagoa egiten zuen medikuak, gaitzak berak baino.
Denboraren kapsulan, BBC kateak duela 30 urte egindako iragarpen teknologikoak aztertu dituzte. Asmatu ote zuten?
45. Bakardadea
Europar Batasunak osasun publikoko arazotzat jo du bakardadea. Izan ere, gero eta gehiago dira bakarrik sentitzen direnak, eta horrek ondorio fisikoak, psikikoak eta sozialak sortzen ditu. Bakardadearen eta osasunaren arteko erlazioa, gainera, bi noranzkoetakoa da. Gaiari heldu diote Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek, eta garbi diote: “Gera zaitez gurekin”.
Horrez gain, albisteek, “Denboraren kapsula”, “Egunero ikasten da zerbait”, eta mito zientifikoen baieztapen edo ezeztapenekin osatu dute atala.
44. Komuneko ur salatariak
Ur beltzak gutaz informazio asko ematen dute. Hain zuzen, droga-kontsumoari jarraipena egiteko balio dute komunetatik araztegietara eta erreketara joaten diren urek, baita gaixotasun batzuk detektatzeko ere populazio jakin batean. Ur salatarien bidea egin dute Alaitz Ochoa de Eribe eta Ana Galarragak "Uhin Ultramoreak"en atal honetan.
43. Luzatu, murrizteko
Telefono mugikorren eta ordenagailu eramangarrien bizitza erabilgarriari buruzko txosten bat aztertu dute Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Hain zuzen, zaharkitze programatuaren ondorioz, azkar ordezkatzen ditugu produktu horiek, bertsio berriengatik. “Erabili eta bota” filosofia irauli, eta, horren ordez, “luzatu, murrizteko” leloa proposatzen dute: produktuen bizitza luzatzea, karbono-emisioak eta baliabideen ustiapena murrizteko.
Horrez gain, albisteek, “Denboraren kapsula” bitxi batek, “Egunero ikasten da zerbait” sekzioak, eta mito zientifikoen baieztapen edo ezeztapenekin osatu dute atala.
42. Eboluzioaren gaizki-ulertuak
Teoria bat ez da iritzi edo uste bat, baizik eta gai bati buruz egindako hipotesiak, behaketak eta ikerketak bildu, eta sistemikoki azaltzen dituzten eredu fidagarrienak, zorrotzenak eta osoenak. Hori argi utzi nahi izan dute Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Eboluzioaren teoria da teoria ezagunenetako bat, baina hari buruz uste oker asko daude zabalduta jendartean. "Uhin Ultramoreen" bidez argitu dituzte nagusiak.
41. Sexu basatia
Bada jendea sexu-praktika jakin batzuk antinaturaltzat jotzen dituena, hori diote Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranerek. Naturan begiratuz gero, ordea, argi dago sexu-praktikak askotarikoak direla. Hori bai, kontuan izan behar da gizakiok animaliak antropomorfizatzeko joera dugula (nolabait, pertsona gisa hartzeko joera), eta, egiaz, oraindik asko dago ikertzeko, jakiteko zer dagoen praktika horien atzean. Nolanahi ere, zenbait praktika deigarri eman dituzte argitara, "Uhin Ultramoreen" bidez.
Albisteek, “Denboraren kapsula” eta “Egunero ikasten da zerbait” atalek, eta mito zientifikoen baieztapenak edo ezeztatzeak osatzen dute atala.
40. Munduaren amaiera
Mundua suntsitu dezaketen fenomenoak, bereziki, asteroideen talkak, unibertsoaren hedapen azeleratua eta eguzkiaren bilakaera aztertu dituzte Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Zenbateraino gaude arriskuan?
Horrez gain, albisteek, “Denboraren kapsula” eta “Egunero ikasten da zerbait” atalek, eta mito zientifikoen baieztapenak edo ezeztatzeak osatzen dute atala.
39. Ahizpa neandertalak
Neandertalak, gure espezie gertukoena, aztertu dituzte "Uhin Ultramorez" Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Ikertzaileek hasieran uste zutena baino antzekoagoak dira gugandik, eta hainbat alderditan frogatu da hori, portaeran, objektuetan, kulturan… Gainera, haien geneak ditugu gure DNAn; beraz, nolabait, ez dira desagertu.
"Denboraren kapsulan" aztergai interesgarria atal honetan ere.
38. Metal toxikoak tanpoietan
Emakumezkoek erabiltzen dituzten tanpoiek osagaietan dituzten metaletako batzuk toxikoak direla frogatu du aurreneko aldiz ikerketa zientifiko batek, eta “Uhin Ultramoreak” erabili nahi izan dituzte Ana Galarragak eta Alaitz Ochoa de Eribek atal honetan gai hori aztertzeko. Gainera, ikertzaileek salatu dute ez dagoela berariazko araudirik, nahiz eta produktu horiek emakumearen gorputzean barneratzen diren eta ordu asko egoten diren mukosarekin kontaktuan.
Denboraren kapsulak eta mito zientifikoek, besteak beste, osatzen dute atala.
37. Musika jaialdiak eta ekosistema naturalen albokalteak
Alamar jaialdiaren ondorioz, "La Hoya" izeneko albaitaritza zentro zientifikoko hainbat animalia hil egin ziren 2024ko udan. Musika jaialdi handien ondorioz, hondakinek, garraioak eta kontsumoak, albo-kalteak eragiten dituzte ekosistema naturaletan. "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte Ana Galarragak eta Alaitz Ochoa de Eribek gaia aztertzeko.
Hirugarren denboraldia abiatzeko, "Denboraren kapsula" sekzioa estreinatu dute. Garai batean etorkizun zientifikoa nola aurreikusi zuten, eta, egun, nola dagoen alderatu eta asmatu zuten ikusteko.
54. Ahizpatasuna zientzian
53. Txertoen negazionismoaren jatorria
51. Hilezkortasunaren ametsa
50. Otsoaren balioa
49. Emakumeen gutxiespen “zientifikoa”
48. Jevonsen paradoxa
47. Miniaturazko laborategiak
46. Iraganean dena ez zen hobea
45. Bakardadea
44. Komuneko ur salatariak
43. Luzatu, murrizteko
42. Eboluzioaren gaizki-ulertuak
41. Sexu basatia
40. Munduaren amaiera
39. Ahizpa neandertalak
38. Metal toxikoak tanpoietan
37. Musika jaialdiak eta ekosistema naturalen albokalteak
Iradokizunak
Uhin Ultramoreak
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
Uhin Ultramoreak
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
EHU - Ekinean
"EHU-Ekinean" podcastean ikerlariak jartzen dira erdigunean. Zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki eta historikoki baztertu izan diren emakumezkoak batez ere. Baita ikerketa bereziak egiten dituztelako albiste gune ez diren ikerlariak ere. EHUk eta Elhuyarren arteko elkar-lana.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
Jokutopia
“Jokutopia”, Xabier Lizasok gidatzen duen bideojokoei buruzko podcasta da. Bideojokoen inguruko azken nobedadeak eta gaiaren inguruko elkarrizketa eta erreportajeak biltzen ditu astez aste modu arin eta aldi berean sakonean. Bideojokoak aisia bakarrik ez direlako eta munduarekin lotura duten gaiak jorratzen dituztelako.


