7. Maria Redondo, beldurraren kulturaz
Kalea segurua al da zuretzat? Beldurrik sentitu al duzu emakume izateagatik? Jaso al dituzu begirada lizunak, hitz itsusiak kalean barrena? Galdera asko eta erantzun desatsegin gehiegi jaso ditugu "Yoko Ona"ren atal honetan. Maria Redondo aktorea gonbidatu dugu podcastera eta elkarrizketa terapeutikoa izan da denontzat.
Andrea Aranburuk berriz, "Sastraka" ilustrazioak aurkeztu dizkigu, ahalduntzen lagunduko digun proiektua.
8. Ana Goitia, lodifobiaz
Ei! "Yoko Ona" podcastaren hirugarren denboraldiko azken atala duzu hau. Eta, azken atal honetan, lizentzia hartu dugu luzeago, nola edo hala denok zeharkatzen gaituen gai bat aztertzeko. Lodifobiaz aritu gara, gure burua onartzeaz, edertasun kanonek gugan duten pisuaz eta gutako batzuk sufritu izan duten biolentziaz.
Gonbidatu izar batekin gainera. Ana Goitia kazetaria eta umoregilea gure sofan eseri da.
Entzun harretaz!
6. Maialen Goirizelaia, irakaskuntzaz
Hezkuntzari buruz, irakaskuntzaz aritu gara "Yoko Ona"ren atal honetan. Eta, noski, gai potoloa denez, aditu bat, irakasle bat behar genuen. EHUko irakaslea da Maialen Goirizelaia eta berarekin batera, besteak beste, ikasleekin motibazioa lantzeko moduaz, metodologiaz, edo eta arreta psikologo zerbitzuaz aritu gara. Gure ikasle garaiko anekdotak ere ez dira falta izan.
Bestalde, Andrea Aranburuk bulimia eta anorexia gaixotasunak jorratzen dituen liburua ekarri digu: Leire Martin idazlearen "Yo también quise ser como Ana y Mia". Idazlearen testigantza jaso dugu.
5. Karmele Gisasola, kirolaz
Kirolaren munduan murgildu gara "Yoko Ona"ren bosgarren atalean. Horretarako, herri kiroletan erreferente bilakatzen ari den Karmele Gisasola gonbidatu dugu. Herri Kirolen munduak, gizonen mundua izaten jarraitzen du? Emakumeen arteko ahizpatasuna nabaritzen al du Karmelek? Sumatu al du erreferente faltarik? Gainerakoan bezala, buruko osasuna ere garrantzitsua da kiroletan eta bere esperientzia ere kontatu digu mallabitarrak.
Bestalde, Andrea Aranburuk jarraitu beharreko podkast bat proposatu digu: "Kirolari gaittun". Maddi Garmendia eta Ane Urkirik, emakume kirolariei eskainitzen dieten elkarrizketa podcasta.
4. Amaia Jackson, Ileaz
Ileari buruz hitz egin dugu "Yoko Ona"ren atal honetan, ohikoek, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia, eta Ainhoa Vitoriak ilea bereizgarri duen pertsona batekin. Amaia Jackson da bera. Zarauztarra da bera, irakaslea eta ziurrenera, "Beltza naiz" Fermin Muguruzaren dokumentalaren bidez ezagutu zenuena. Aitortzen du, "ile afroak asko markatu du nire bizitza" eta egun harrotasunez erakusten duen arren, bestelako garaiak ere bizi izan ditu. Ilearen azpian "pertsona bat" dagoela azpimarratu nahi izan digu eta baimenik eskatu gabe, ile mota hau ikutzen hasten denari, keinu hori egin aurretik bi aldiz pentsatzeko eskatu du. Eta jakina, baimena eskatzeko ilearen jabeari.
Ile urdina, gorputzeko ileaz, depilazioaz, beronen diktaduraz eta alopeziaz ere hitz egin dute. Emakumeen kasuan, fokoa zorrotzagoa izaten baita.
Andrea Aranburuk, Dom.Campistrom, Aldudeko artista grafikoa aurkeztu digu. Marrazkilari, feminista eta lesbiana esaldiaren bidez aurkezten du bere burua.
Playri eman entzuteko!
3. Leire Vargas, bakardadeaz
"Yoko Ona"ren hirugarren denboraldiko hirugarren atalean "bakardadea" izan dugu hizpidea. Zer da zuretzat bakardadea? Barruraka egotea ala kanporaka egotea gustatzen zaizu? Bakardadean bizitzea, bakardadea zahartzaroan, bakardadea eta sormena… adar asko ditu gaiak eta denak jorratzen saiatu gara gonbidatu zoragarri batekin: Leire Vargas idazle eta bertsolaria etorri da gurera.
Bestalde, Andrea Aranburuk "Dinagu" kolektiboaz hitz egin digu.
2. Olaia Inziarte, harremanez
Harremanak kudeatzea, zaintzea, eraikitzea... ez da lan erraza izaten. Gure neskek ba ote dute ohiturarik "maite zaitut" edo "miti zitit" esateko? Senideen arteko harremanez, harreman toxikoei buruz eta beste zenbait kontuez aritu gara "Yoko Ona"ren atal honetan. Gonbidatua ere luxuzkoa: Olaia Inziarte musikariarekin aritu gara solasean.
Bestalde, Alaia Gaztelumendi artistaren lanak ezagutu ditugu, Andrearen eskutik.
1. June Fernandez, kazetaritzaz
Lore Nekane Billelabeitia, Olatz Salvador eta Ainhoa Vitoria hirukoaren konpainian izan dira Euskal Herriko emakume artista ugari. Hirugarren denboraldi honetako lehen atalean, June Fernandez kazetaria gonbidatu dugu. Kazetaritzaren egoeraz aritu gara, bat-batekotasunaren arriskuaz, hedabide txikiei eman beharreko babesari buruz eta kazetari lanak erritmo motelean jorratzeko beharraz.
Denboraldi honetan ere, Andrea Aranburuk euskal emakume sortzaileen proiektuak ekarri dizkigu. Estraineko atalean, Ines Bermejoren lana ezagutu dugu.
8. Ana Goitia, lodifobiaz
6. Maialen Goirizelaia, irakaskuntzaz
5. Karmele Gisasola, kirolaz
4. Amaia Jackson, Ileaz
3. Leire Vargas, bakardadeaz
2. Olaia Inziarte, harremanez
1. June Fernandez, kazetaritzaz
Iradokizunak
Miren Erkizia, Nepalen landa eremuko emakumeen egunerokoaren testigu
Nepaldala, Gobernu Kanpoko Erakundearen bitartea Miren Erkizia, Hondarribiako emaginak lau hilabete emn dit Nepalgo Bajhang eta Mahajakulungeko bailaran. Bertan ama diren emakume gazteen errealitatea ezagutu eta datuak biltzen aritu da.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Gorroto
“Gorroto” podcastak hate-ean du oinarria, pertsonon grisetan. Besteekin gaudenean isilik gordetzen ditugun iritzi edo pentsamenduak mahai gainean jartzeko gunea da, terapia egiteko lekua, beti ere umoretik.
Izan ere, gorrotoa da mundua mugiarazten duen indarretako bat, Maider Uriarte podcasteko gidariaren ustez. Gorrotatzea ez dago gaizki, irizpiderik ez izatea da gaizki dagoena. Psikologoaren kontsultan baleude bezala, gorrotoa marraztuko dute gonbidatuek.
"Gorroto" podcasta ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
