1. Zuriñe Hidalgo, ahizpatasunaz eta ahalduntzeaz
Zer da ahizpatasuna? Noiz sentitu duzue ahizpatasuna? Noiz ez duzue sentitu ahizpatasunik? Kolektibotasunaz, elkar babesaz, autoezagutzaz eta lanketa pertsonalaz aritu gara "Yoko Ona"ren bigarren denboraldiaren lehen atalean. Eta, hori guztia gonbidatu berezi batekin: Zuriñe Hidalgo gure sofan eseri da.
Denboraldi berri honetan, euskal emakume sortzaileak gertutik jarraitzeko aukera ere izango dugu. Andrea Aranburuk Uxue Bereziartuaren "Berexiart" marka interesgarri eta beharrezkoa aurkeztu digu.
Aipamenak:
Ines Osinaga: "Nik ez dut nire ahizpekin lehiatu nahi, elkarri autoritatea eman baizik"
https://www.pikaramagazine.com/2022/03/nik-ez-dut-nire-ahizpekin-lehiatu-nahi-elkarri-autoritatea-eman-baizik/
8. Izaro Andres, autoexijentziaz
Bigarren denboraldiko azken atala da hau eta, despedida modura, Izaro Andres gonbidatu dugu "Yoko Ona" podcastera.
Autoexijentziaz aritu zaigu musikaria. Terapian ikasitakoaz, arrakastaren aparrean inguruan (izan) dituen pertsona onetaz, autoestimuaren salmentaren tranpaz eta gure buruarekin bake tratatua egitearen beharraz hitz egin digu.
Andrea Aranbururen atalean, "Islaviktorika" proiektu feminista ezagutu dugu.
Bide batez, eskerrak eman bigarren denboraldi honetan izan diren gonbidatu guztiei. Zoragarriak zarete. Eta zuri, ikus-entzule, eskerrik asko gu aukeratzeagatik.
7. Tarana Karim, dibertsitateaz
Dibertsitateaz, arrazakeriaz, identitate berriak ezagutu eta eredu eta erreferente berriak eraikitzeko beharraz aritu gara "Yoko Ona" podcastaren atal honetan.
Tarana Karim abokatu eta aktibistak hogei urte daramatza Euskal Herrian, diskriminazioaren kontra borrokatuz. Egunerokoan sufritzen duen bazterkeria azaldu digu.
Andrea Aranburu ere gurekin izan da beste euskal emakume sortzaile baten berri emateko: "Borobilaren Ertzetik".
6. Ylenia Baglietto, arrakastari buruz
Zer da arrakasta? Zer da porrota? Zerk ematen digu zoriontasuna? Ospearekin loturik al dago poza? Sare sozialetako jarraitzaile kopuruen presioari buruz edota publikoaren onespenaz aritu gara "Yoko Ona" podcastaren atal honetan. Ylenia Baglietto aktorea izan dugu bidelagun.
Horrez gain, Andrea Aranburuk eskuz eta zementuz egindako Dzemento piezak ekarri dizkigu.
Aipamenak:
· Candela Peña 2013ko Goya sarietan
· "Acacias 38" Maitino
5. Ines Osinaga, amatasuna edo amatasunei buruz
Amatasuna edo hobeto esanda, amatasuna(k) izan ditugu hizpide saio berri honetan. Ines Osinaga gonbidatu dugu bere esperientzia kontatzeko eta elkarrekin hausnartzeko. Besteak beste, amatasunaren erotikaz, amatasuna eta musikaren arteko harremanaz eta erreferentzialtasunaz aritu gara.
Bestalde, Andrea Aranbururen eskutik, beste euskal emakume sortzaile baten proiektua ezagutu dugu: Larrubixik.
Aipamenak:
- Alaine Agirre: "Karena"
- Katixa Agirre: "Amek ez dute"
- Maria Llopis: "Maternidades subversivas"
- Uxue Alberdi: "Erditze baten kronika"
4. Aitziber Garmendia, adinaren zama
Inoiz sentitu zara gazteegi? Eta zaharregi? Askotan, adina zama bilakatu daiteke eta emakumeon kasuan are gehiago.
Gehiegitan, lanak izaten ditugu edertasun kanonek exijitzen diguten gaztetasuna mantentzen edo lortzen; "fakeminista" sentitzeraino. Gaztaroan berriz, paternalismoaren hatzaparretatik ihesi gabiltza. Zama handi hau kentzen saiatu gara Aitziber Garmendiarekin batera eta uste dugu lortu dugula. Arinago sentitzen gara orain.
Bestalde, Itxaso Bruñaren proiektu ezaguna ekarri digu Andrea Aranburuk. Hemendik aurrera, Euskal Herriko etxe eta txoko guztietan Titontziak nahi ditugu.
Aipamenak:
Anne Lukinek Hitzari egindako elkarrizketan: "Jendeak uste izaten du neska gazte bat ez dela erabakitzeko gai"
Anne Lukin-en kantua: "Ay pequeña"
3. Kattalin Barcena, ''J Martina'', prekarietateari buruz
Euskal musikaren panorama prekarioa da eta horixe aldarrikatzeko beharra sentitu dugu "Yoko Ona" podcastaren bigarren denboraldiko 3. atalean. Gure artisten lan baldintzez, disko bat ateratzeak suposatzen duen lanaz, publikoaren arduraz eta kulturarenganako dugun erantzukizunaz eztabaidatu dugu. Atal honetan, J martina taldeko Kattalin Barcenaren bisita izan dugu.
Horrez gain, "Izan Inurri" ekimena ere ezagutu dugu. Minbiziari buruz hitz egiteko espazioak sortzen dituen ekimena da. Beraiek esan bezala, "kultura erabiliz, tabuen kutxan dauden gaiak azaleratu, normalizatu eta barne korapiloak askatu nahi dituzte".
Aipamenak: @izaninurr
2. Veronica Satrustegi ''Marigorri'', hilekoari buruz
Gure lehen aldiaz eta hilekoarekin dugun harremanaz aritu gara. Hilekoagatik sentitzen dugun minaz eta berau arintzeko erremedioez. Sare sozialek hilekoaren gainean dituzten neurri/arauez eta batez ere, gaiari buruz naturaltasunez hitz egiteko beharraz hitz egin nahi izan dugu. Horretarako, Veronica Satrustegi (@marigorri_) menstruazio hezitzaile eta kazetaria gonbidatu dugu gurera.
Horrez gain, Andrea Aranbururen eskutik, Uxue Urzelai (@uurzelai) proiektua ezagutu dugu. Bere instagram kontuaren bitartez, oihalezko konpresak saltzen ditu.
8. Izaro Andres, autoexijentziaz
7. Tarana Karim, dibertsitateaz
6. Ylenia Baglietto, arrakastari buruz
5. Ines Osinaga, amatasuna edo amatasunei buruz
4. Aitziber Garmendia, adinaren zama
3. Kattalin Barcena, ''J Martina'', prekarietateari buruz
2. Veronica Satrustegi ''Marigorri'', hilekoari buruz
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
B Aldea x Must +Pro
Gazteak Must +Pro jaialdiarekin egingo du bat, maiatzaren 14an, Bilboko Sala BBKn.
Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioan, Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin. Must +Proren programazioaren baitan, musikaren industriako hainbat langile elkarrizketatuko dituzte, proiektuen atzean dagoen horretan sakontzeko.
Binaka antolatu dituzte saio berezian zehar izango dituzten hizketaldiak: Janus Lesterreko Jokin Pinatxo musikaria eta Gin Musicako Ander Merino, Kiliki musikaria eta Last Tourreko Ane Garcia Last Tourreko, eta, ALAI eta Ke Lepo ekoizleak. Saioa 19:30ean hasiko da (ateak, 19:00etan) eta sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Gainera, Janus Lesterrek zuzenean joko du.
Bertaratzerik ez dutenek, saioa streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute GUAU plataforman.
Miren Erkizia, Nepalen landa eremuko emakumeen egunerokoaren testigu
Nepaldala, Gobernu Kanpoko Erakundearen bitartea Miren Erkizia, Hondarribiako emaginak lau hilabete emn dit Nepalgo Bajhang eta Mahajakulungeko bailaran. Bertan ama diren emakume gazteen errealitatea ezagutu eta datuak biltzen aritu da.

