3. Ainhoa Marzol eta Judit Nedderman, Bartzelonako Euskal Etxetik
Ei! "Yoko Ona" atzerrira ere iritsi da!
Bartzelonan izan gara, Euskal Etxeak gonbidatuta. Kataluniako hiriburuan bizi den Ainhoa Marzol andoaindarra bildu zaigu taldera. Pop kulturaren jarraitzaile sutsua, romcomen fana eta interneten aditua. 30eko krisiari buruz aritu gara hitz eta pitz eta nahikoa terapeutikoa izan da guretzat momentu hori.
Atala amaitzeko, eta Bartzelonako aukera aprobetxatuta, Judit Nedderman artista katalana gonbidatu dugu. Euskaraz eta katalanez kaleratu den "Artean" proiektuaz aritu zaigu. Diskoan, Olatz Salvadorrekin batera lan egin du.
Eman klik eta gozatu!
5. Sune eta Euskoprincess-ekin, Donostiako Kutxa Fundazioaren klubetik
Bukatu da "Yoko Ona"ren bosgarren denboraldia. Aretoz-areto ibili gara hiru hilabetez eta Donostiakoa izan da azken parada. Euskoprincess eta Sune gonbidatuak azken festarako.
Elkarren artean zerikusirik ez duten artistak diruditen arren, komunean dituzten zenbait kontu aipatu ditugu atalean. Berria den zerbait egiten lehenetarikoak izan dira, musika herrikoia oinarri duten kantak konposatzen dituzte eta, askotan, nahi baino azalpen gehiago eman behar izan dituzte.
Lehen aldiz, jasotzen duten hate-az, Omar Montesi buruz, spotify wrapped, eta, borobiltzeko, galdera aleatorioak. Jakina, beti bezala Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiarekin batera izan da solasaldia eta Ainhoa Vitoriak gidatuta.
Gozatu!
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta.
4. J Martina-ko Kattalin eta Ana Barcenarekin, Gasteizko Jimmy Jazz-etik
"Jimmyn jendetza eta bihotza beteta". Esaldi honekin deskribatuko dugu "Yoko Ona"ren zuzenekoan Gasteizen bizi izandakoa.
Etorkizunari buruz aritu ginen J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcenarekin eta ohikoak ere han ziren: Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria.
Zahartzearen beldur gara? Nolako andreak izango gara? Musikalki zahartzearen kezkaz, presioaz eta etorkizuneko zaintza sistemaz ere hausnarketa sakonak egin dira. Bide batez, gure amonei omenaldia ere egin nahi izan diegu. Gora andreak!
2. Olaia Inziarterekin, Bilboko La Riberatik
"Yoko Ona"ren zuzeneko bigarren atala egitera Bilboko La Ribera tabernan elkartu gara jarraitzaileekin eta nolako harrera egin zenigun, Bilbo! Mila esker!
Bigarren aldiz, gurean izan da Olaia Inziarte musikaria eta amaitzen ari den disko berriari buruzko zertzelada batzuk emateaz gain, euskal "me too" hipotetikoaz, publikoki gorputza jartzeaz eta pasioa lan bilakatzen denean sortzen zaizkigun kontraesanez solasean aritu dira, Olaia bera, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia Ainhoa Vitoriak gidatuta.
Guk bezain beste goza ezazu atala!
1. Izaro Andresekin, Iruñeko LABAtik
"Yoko Ona"ren bosgarren denboraldia Iruñeko Labatik zuzenean eta jendez lepo abiatu dugu.
Izaro Andres gonbidatu dugu lehen atalera eta proiektu berriei buruz galdetu diogu, noski. Txikitako kontuez ere aritu gara artistarekin batera, "Hanna Montana" eta "Grinch" filmaz, besteak beste. Eta lanbide frustratuez ere bai. Gaurkotasunarekin lotuta dauden gai serioagoak jorratzeko aukera ere izan da solasaldian zehar. Euskal musikaren eszenan, genero diskriminazioaren aurrean egin genezakeenaz edo dezaketenaz hausnartzeko tartea ere hartu nahi izan dute, Izarorekin batera, Olatz Salvadorrek eta Lore Nekane Billelabeitiak Ainhoa Vitoriak gidatuta.
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta.
5. Sune eta Euskoprincess-ekin, Donostiako Kutxa Fundazioaren klubetik
4. J Martina-ko Kattalin eta Ana Barcenarekin, Gasteizko Jimmy Jazz-etik
2. Olaia Inziarterekin, Bilboko La Riberatik
1. Izaro Andresekin, Iruñeko LABAtik
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.

