3. Maddalen Iriarte, aginteaz
Maddalen Iriarte politikari eta kazetaria gonbidatu dugu lidergoaz eta aginteaz hitz egitera. Emakumeenganako exijentziaz eta autoexijentziaz, espazioak hartzeaz, emakumeen itxurari ematen zaion gehiegizko garrantziaz eztabaidatu dugu. Baita, musikan, politikan eta kazetaritzan errepikatzen diren dinamiketaz ere. Bestalde, lidergo kolektiboaren aldeko apustua egin du Iriartek.
Gainera, Andrea Aranbururen eskutik, Ania Saenz de Buruaga ilustratzaile gasteiztarraren proiektua ezagutu dugu. Entzun eta gozatu!
6. Inozentziaz, Aiora Zulaika ''Pirritx''ekin
Irribarretxo batekin amaitu nahi izan dugu denboraldia, Aiora Zulaika "Pirritx"ek ateratako irribarrearekin.
Inozentziari buruz aritu gara pailazoarekin batera "Yoko Ona"ren atal honetan. Helduok baimentzen ote diogu gure buruari ondo pasatzea? Zein garrantzia du arteak hezkuntza sisteman? Horrez gain, haurren inozentziaz eta "Pirritx"en zapaten garrantziaz aritu ginen Aiorarekin.
Andrea Aranburuk, bestalde, Uluka literatura podcasta aurkeztu digu, bi emakumek elkarlanean ekoiztutako proiektua.
5. Abortuaz, Naroa Iturrirekin
Oraindik ere tabu den gai bati heldu diogu "Yoko Ona" podcastaren atal honetan. Abortu eskubideaz aritu gara. Horretarako, gai konplexu eta delikatu honi buruz asko dakien aditu baten laguntza izan dugu. Naroa Iturri, Askabide sexu osasun klinikako Donostiako arduraduna da eta, egunero, artatu behar ditu euren haurdunaldia eten nahi duten emakumeak. Zein da prozedura? Zein legek babesten gaitu? Nola lagundu bere haurdunaldia eten nahi duen lagun edo senide bati? Zalantza guztiak argitu dizkigu.
Bestalde, Nerea Mauleon ilustratzaile gasteiztarraren "Ene Eme" proiektua aurkeztu digu Andrea Aranburuk.
4. Maddi Etxeberria, dietaz
"Yoko Ona" gure egonezinen egongela da, badakizu, eta atal honetan, egonezin eta buruhausteak ekartzen dizkigun gaia jarri dugu mahai gainean. Dieten munduan sartu gara bete-betean. Dismorfia, "Realfooding", "body positive" eta "body neutrality" terminoak aztertu ditugu Maddi Etxeberria nutrizionistarekin. Mirari dietei eta sare sozialen ardurari buruz galdetu diogu, baita edertasun kanonen eta begirada maskulinoaren presioari buruz ere.
Horrez gain, Andrea Aranburuk Malen Pazos ilustratzailearen proiektua aurkeztu digu.
2. Queer teoria eta Drag mundua, Royal Flamboyance-kin
Beñat Uribetxebarria a.k.a Royal Flamboyance dragaren eskutik, queer eta drag munduari buruzko masterclass bat jaso dugu "Yoko Ona" podcastaren atal honeran. Zure burua queer moduan identifikatzeaz, queer denboraz, drag munduak lehenesten duen kolektibotasunaz eta normatibotasunetik aldentzeko beharraz aritu gara.
Andrea Aranburuk berriz, Perlatak, kuirpunk taldeak aurkeztu berri duen "Punkaren beste aldea" dokumentala ekarri digu mahai gainera. Jesusi Etxebarria punk musikari eta irakaslearen gaineko lana da. Arrasateko punk-oi-rock-hardcore eszena berari esker ere badela dio taldeak eta omenaldia egin nahi izan diote.
1. Maria Jauregi, barkamenaz
"Gure egonezinen egongela" bilakatu da "Yoko Ona" txokoa eta, aizue, eskerrak zuei. Denboraldi honetan ere, jende interesgarriz inguratu gara gai mardulen bueltan mintzatzeko. Denboraldiko lehen atalean barkamenari buruz aritu gara eta kontzeptu konplexu honetaz hitz egiteko, Maria Jauregi gonbidatu dugu. Barkatzeaz edota barkamena eskatzeaz, errua sentitzeaz eta elkarren arteko komunikazio faltaz aritu gara.
Bestalde, "Bigira" proiektua ezagutu dugu, Itsaso Alcalde eta Matixa Oteizaren ilustrazio musikal sorta.
6. Inozentziaz, Aiora Zulaika ''Pirritx''ekin
5. Abortuaz, Naroa Iturrirekin
4. Maddi Etxeberria, dietaz
2. Queer teoria eta Drag mundua, Royal Flamboyance-kin
1. Maria Jauregi, barkamenaz
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
B Aldea x Must +Pro
Gazteak Must +Pro jaialdiarekin egingo du bat, maiatzaren 14an, Bilboko Sala BBKn.
Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioan, Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin. Must +Proren programazioaren baitan, musikaren industriako hainbat langile elkarrizketatuko dituzte, proiektuen atzean dagoen horretan sakontzeko.
Binaka antolatu dituzte saio berezian zehar izango dituzten hizketaldiak: Janus Lesterreko Jokin Pinatxo musikaria eta Gin Musicako Ander Merino, Kiliki musikaria eta Last Tourreko Ane Garcia Last Tourreko, eta, ALAI eta Ke Lepo ekoizleak. Saioa 19:30ean hasiko da (ateak, 19:00etan) eta sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Gainera, Janus Lesterrek zuzenean joko du.
Bertaratzerik ez dutenek, saioa streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute GUAU plataforman.
Miren Erkizia, Nepalen landa eremuko emakumeen egunerokoaren testigu
Nepaldala, Gobernu Kanpoko Erakundearen bitartea Miren Erkizia, Hondarribiako emaginak lau hilabete emn dit Nepalgo Bajhang eta Mahajakulungeko bailaran. Bertan ama diren emakume gazteen errealitatea ezagutu eta datuak biltzen aritu da.

